- EBAZPENA, 2009ko urriaren 29koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko hiru beka luzatzeko dena; beka horiek 2008an esleitu ziren. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko urriaren 29koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko hiru beka luzatzeko dena; beka horiek 2008an esleitu ziren.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 229
- Hurrenkera-zk.: 6287
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/29
- Argitaratze-data: 2009/11/27
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Ogasun; Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Irailaren 30eko 221/2003 Dekretuan Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak arautzeko dena, hain zuzen eta beka horien 2008ko urriaren 8ko deialdi ebazpenean ezarrita dagoenarekin bat etorriz, Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak esleitu ziren, 2008ko abenduaren 27ko ebazpenaren bidez.
221/2003 Dekretuaren 3. artikulua oinarri hartuta, Iker Blas Mendoza, Aimar Rubio Llona eta Asier Ortega Murgak luzapena eskatu dute horretarako bidezko informea erantsiz. Eskaera kontuan hartuta, irailaren 30eko 221/2003ko Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako Aukeraketa Batzordeak esleitutako bekak beste hamabi hilabetetan luzatzeko proposamena aurkeztu du.
Horregatik guztiarengatik, hauxe
Lehenengoa. Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak luzatzea Iker Blas Mendoza, Aimar Rubio Llona eta Asier Ortega Murgari beste hamabi hilabetetan.
Bigarrena. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 29a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.


