- EBAZPENA, 2009ko urriaren 30ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, «Generoa Garapenean: iparra-hegoa eztabaida-gaiak emakumeen agenda politikorako» (PRO-2006K3/0001) proiektuari uko egiteko onarpena ematen duena. Hegoa, Nazioarteko Lankidetza eta Ga - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko urriaren 30ekoa, Garapen Lankidetzarako zuzendariarena, «Generoa Garapenean: iparra-hegoa eztabaida-gaiak emakumeen agenda politikorako» (PRO-2006K3/0001) proiektuari uko egiteko onarpena ematen duena. Hegoa, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutuak aurkeztu zuen proiektu hori, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoren konturako 2006ko deialdiaren barruan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 227
- Hurrenkera-zk.: 6243
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/10/30
- Argitaratze-data: 2009/11/25
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Garapen Lankidetza Sustatzeko Fondoaren konturako proiektuak 2006. ekitaldian diruz laguntzeko deia egiten duen eta laguntza horiek arautzen dituen otsailaren 28ko 50/2006 Dekretuak honela dio 28. artikuluaren 1. paragrafoan: erakunde eskatzaileak jarduera gauzatzerakoan sartu nahi dituen aldaketen berri berehala emango dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari eta, aldi berean, aldaketa horiek aurrekontuan izango duten eragina zehaztu beharko du. Proposatutako aldaketak onartzea Garapen Lankidetzarako zuzendariaren eginkizuna da.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bidez, Hegoa, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutua erakundeari 211.828 euroko diru-laguntza eman zitzaion, honako proiektu hau gauzatzeko: «Generoa Garapenean: iparra-hegoa eztabaida-gaiak emakumeen agenda politikorako».
Erakunde horrek, 2009ko urriaren 14an, uko egiteko eskaera egin zion, idazki baten bidez, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari.
Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak diru-laguntzaren erakunde onuradunak eskatutako aldaketen aldeko irizpena eman du, eta horren ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Onartzea Hegoa, Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari buruzko Ikasketa Institutua erakundeak eskatutako ukapena zeren eta diru-laguntza eman baitzitzaion proiektu hau gauzatzeko: «Generoa Garapenean: iparra-hegoa eztabaida-gaiak emakumeen agenda politikorako». Proiektu hori Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoren konturako 2006ko deialdiaren barruan aurkeztu zen. Horrek, 7.829,98 euro itzuli beharra dakar.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko urriaren 30a.
Garapen Lankidetzarako zuzendaria,
MARTA ARES GODOY.


