Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko azaroaren 2koa, Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren zuzendariarena. Honen bitartez, onartu egiten da Mikel Urquijo Goitia jaunak eta Carlos Marcelo Garcia jaunak uko egitea Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak eta ikertzaileak eta doktore titulua duten unibertsitate pribatuetako irakasleak egiaztatzeko eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzaileak eta elkartuak kontratatu aurreko txostena eskuratzeko ebaluazio- - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko azaroaren 2koa, Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren zuzendariarena. Honen bitartez, onartu egiten da Mikel Urquijo Goitia jaunak eta Carlos Marcelo Garcia jaunak uko egitea Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak eta ikertzaileak eta doktore titulua duten unibertsitate pribatuetako irakasleak egiaztatzeko eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzaileak eta elkartuak kontratatu aurreko txostena eskuratzeko ebaluazio-

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 10
  • Hurrenkera-zk.: 186
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/11/02
  • Argitaratze-data: 2010/01/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Uniqual Agentziaren Estatutuetako 14.3.b artikuluan xedatutakoaren arabera (ekainaren 27ko 138/2006 Dekretuaren bidez onartutako estatutuak), Mikel Urquijo Goitia jaunak eta Carlos Marcelo García jaunak, Giza Zientzietako eta Gizarte-, Lege- eta Ekonomia Zientzietako, hurrenez hurren, ebaluazio-batzordeetako kidea izendatzeari (Adituen Batzordeak proposatuta eta aldez aurretik Uniqual-eko Administrazio Kontseiluak onartuta Uniqual-eko zuzendariaren 2008ko azaroaren 18ko Ebazpenaren bidez, 2008ko abenduaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta) uko egin diotenez, 138/2006 Dekretuaren 12.2.1 artikuluan esleitu zaizkidan eskumenei jarraiki,

Lehenengoa. Onartu egiten dut Mikel Urquijo Goitia jaunak eta Carlos Marcelo Garcia jaunak uko egin izana Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak eta ikertzaileak eta doktore titulua duten Unibertsitate pribatuetako irakasleak egiaztatzeko eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle laguntzaileak eta elkartuak kontratatu aurreko txostena eskuratzeko Giza Zientzietako eta Gizarte-, Lege- eta Ekonomia Zientzietako, hurrenez hurren, ebaluazio-batzordeetako kidea izendatzeari.

Bigarrena. Adituen Batzordeak proposatuta, eta Uniqual-eko Administrazio Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak onartu ondoren, ebaluazio-batzordeetako kideak izendatzea:

  1. Giza Zientziak Batzordea.

    Kideak:

    Idazkaria: Rose Miren Pagola Petrirena.

    Batzordekidea: Juan Sisinio Pérez Garzón.

  2. Gizarte-, Lege- eta Ekonomia zientzietako Batzordea.

    Kideak:

    Batzordekidea: Luis Miguel Villar Angulo.

    Hirugarrena. Ebazpen honek egun honetatik bertatik aurrera izango ditu ondorioak. Hala badagokio, ebazpena ezagutzera emate aldera Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren web orrian ere.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 2a.

    Uniqualeko zuzendaria,

    MIKEL URQUIJO GOITIA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik