Euskadi.eus
  • 5283/2009 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Andrés Zearreta Otazua jauna Basurtuko Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

5283/2009 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Andrés Zearreta Otazua jauna Basurtuko Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 229
  • Hurrenkera-zk.: 6284
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/11/02
  • Argitaratze-data: 2009/11/27

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu dugu Basurtuko Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari-lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen irailaren 10eko 4195/2009 Ebazpenaren bidez egin zen, eta 2009ko urriaren 9ko EHAAn argitaratu zen (195. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Andrés Zearreta Otazua jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hau

Lehenengoa. Andrés Zearreta Otazua jauna Basurtuko Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izendatzea.

Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazitako egunetik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 2a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik