- 5285/2009 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Fernando Mosquera Ulloa jauna Arabako Ospitale Psikiatrikoko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu5285/2009 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Fernando Mosquera Ulloa jauna Arabako Ospitale Psikiatrikoko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 233
- Hurrenkera-zk.: 6416
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/02
- Argitaratze-data: 2009/12/03
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Aztertu dugu Arabako Ospitale Psikiatrikoko zuzendari mediko lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen irailaren 14ko 4206/2009 Ebazpenaren bidez egin zen, eta 2009ko urriaren 9ko EHAAn argitaratu zen (195. zenbakia).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitae-an jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Fernando Mosquera Ulloa jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
Lehenengoa. Fernando Mosquera Ulloa jauna Arabako Ospitale Psikiatrikoko zuzendari mediko izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazitako egunetik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 2a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


