Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko azaroaren 3koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, «Euskal Gizartearen Egoera» 2009 Saria esleitzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko azaroaren 3koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, «Euskal Gizartearen Egoera» 2009 Saria esleitzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 227
  • Hurrenkera-zk.: 6238
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/11/03
  • Argitaratze-data: 2009/11/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

«Euskal Gizartearen Egoera» Saria ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuak sortu zuen, Euskadiko egoera soziopolitikoa aztertzeko. Aurtengo deialdia 2009ko maiatzaren 14ko Ebazpenaren bidez egin zen, eta ebazpen hura 2009ko ekainaren 11ko Ebazpenaren bidez zuzendu zen.

Dekretu horren 5. artikuluan aurreikusitako eta 2009ko irailaren 30eko Ebazpenaren bidez osatutako Epaimahaiak saria esleitzeko proposamena egin zuen, 2009ko azaroaren 2an izandako bileran.

Beraz, saria arautzen duen Dekretuaren 6. artikuluan xedatzen denari men eginez, hauxe

Lehenengoa. 2009ko deialdiari dagokion «Euskal Gizartearen Egoera» Saria, Gorka Rodríguez Herrero jaunak burututako «Los modelos de descentralización y participación ciudadana en el punto de mira: escenarios plurales y resultados complejos» izeneko lanari esleitzea.

Bigarrena. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 3a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik