Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko azaroaren 4koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian jardundako 98 Legepeko 574/09 zk.ko prozedura arruntetan interesdun izan daitezkeenei deia egiten diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko azaroaren 4koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian jardundako 98 Legepeko 574/09 zk.ko prozedura arruntetan interesdun izan daitezkeenei deia egiten diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Uraren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 232
  • Hurrenkera-zk.: 6411
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/11/04
  • Argitaratze-data: 2009/12/02

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Agentziaren lanpostu-zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematen duen Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2009ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaren aurka, errekurtso-jartzaileak gora jotzeko jarritako errekurtsoaren litekeen ezestearen inguruko Autoa eman du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak, 574/09 zk.ko administrazioarekiko errekurtsoa areagotuz.

Epaitegi horrek, orobat, hirugarren interesdunei ere egintza berrian esku hartzeko eskatu die.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen Legearen 49.1 artikuluan agindutakoa betez

  1. Aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenei, bederatzi eguneko epean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean agertu eta aipatutako prozeduretan alderdi gisa aurkeztu ahal izateko deia egitea.

  2. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 4a.

    Zuzendari nagusia,

    IÑAKI URRIZALQUI OROZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik