Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko azaroaren 9koa, Garraioetako zuzendariarena, salgai arriskutsuak errepidez garraiatzeko behar diren segurtasun-ikuskatzaileen lanbide-gaitasuna egiaztatzeko edota berritzeko Euskal Autonomia Erkidegoko azterketetarako egunak, orduak eta lekuak finkatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko azaroaren 9koa, Garraioetako zuzendariarena, salgai arriskutsuak errepidez garraiatzeko behar diren segurtasun-ikuskatzaileen lanbide-gaitasuna egiaztatzeko edota berritzeko Euskal Autonomia Erkidegoko azterketetarako egunak, orduak eta lekuak finkatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 227
  • Hurrenkera-zk.: 6241
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/11/09
  • Argitaratze-data: 2009/11/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
  • Azpigaia: Industria

Testu legala

2009ko irailaren 15eko Ebazpenaren bidez (urriaren 6ko EHAAn), salgai arriskutsuen errepideko garraiorako segurtasun-ikuskatzaileen lanbide-gaitasuna egiaztatzeko eta berritzeko azterketetarako deia argitaratu zen. Horiek horrela, deialdi horren hirugarren oinarri-arauari jarraituz, eta Sustapen Ministerioaren 1999ko urriaren 21eko Aginduaren 3. artikuluari men eginez, hau

Azterketetarako lekua, eguna eta ordua:

ADR-osoa (egiaztatzeko eta berritzeko) eta ADR-Nazio Batuen Erakundeak 1202, 1203 eta 1223 zenbakiekin identifikaturiko likido sukoien garraioa (egiaztatzeko eta berritzeko): 2009ko azaroaren 28 (larunbata), 09:00etan, EHUko Las Nieves ikasgelategian, Vitoria-Gasteizko Nieves Cano kalea, 33.

ADR-3, 4.1, 4.2, 4.3, 5.1, 5.2, 6.1, 8 eta 9 salgai moten garraioa (egiaztatzeko eta berritzeko): 2009ko azaroaren 28 (larunbata), 11:00etan, EHUko Las Nieves ikasgelategian, Vitoria-Gasteizko Nieves Cano kalea, 33.

ADR-2. motaren garraioa: 2009ko azaroaren 28 (larunbata), 12:00etan, EHUko Las Nieves ikasgelategian, Vitoria-Gasteizko Nieves Cano kalea, 33.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 9a.

Garraioetako zuzendaria,

JESÚS MARÍA BENAITO VILLAGARCÍA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik