Euskadi.eus
  • EBAZPENA,2009ko azaroaren 10ekoa, Ogasun eta Finantzetako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baitira: abenduaren 12ko 252/2006 Dekretuan zehaztu laguntzak finantzatzeko, 2009. urterako esleitutako kredituak. Izan ere, dekretu horren bidez a - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA,2009ko azaroaren 10ekoa, Ogasun eta Finantzetako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baitira: abenduaren 12ko 252/2006 Dekretuan zehaztu laguntzak finantzatzeko, 2009. urterako esleitutako kredituak. Izan ere, dekretu horren bidez arautu egiten baitira ondoko diru-laguntzak: Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeak baliaturik bideratutako aurreikuspen sozialeko sistema osagarri batzuk ezartzeko direnak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 232
  • Hurrenkera-zk.: 6396
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/11/10
  • Argitaratze-data: 2009/12/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abenduaren 12ko 252/2006 Dekretuaren bidez, arautu egiten dira: Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeak baliaturik bideratutako aurreikuspen sozialeko sistema osagarri batzuk ezartzeko laguntza ekonomikoak (aurrerantzean BASE).

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez, onartu egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina; eta bertako 49.5 artikuluan ezartzen denez, behin Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak indarrean izanez gero, ekitaldi ekonomiko bakoitzean, berraztertu, gaurkotu edo behar bada ezarri egin beharko dira programetako diru-laguntzak emateko arauak.

Azaroaren 12ko 252/2006 Dekretuaren bidez, arautu egiten dira: BASE baliaturik aurreikuspen sozialeko sistema osagarri zenbait ezartzeko laguntza ekonomikoak; eta bertan eta publikotasun printzipioari dagokionez, honakoa ezartzen da: Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeak, EHAAn argitaratuko den ebazpen bidez, urtero emango ditu argitara: aipatu dekretuan aurreikusitako laguntza-ildoak finantzatzeko esleitutako kredituen zenbatekoak edo, beharrezkoa bada, kredituok gaurkotzetik ateratzen den zenbatekoa.

Hala ere, Lan eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urriaren 6ko 538/2009 Dekretuan, Ogasun eta Ekonomia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urriaren 20ko 568/2009 Dekretuan, eta azken dekretu horretako xedapen gehigarrietarik bigarrenean oinarriturik, Ogasun eta Finantza Saileko Ogasun eta Finantzetako sailburuordeari dagokio aipatu laguntzen zenbatekoa osoa argitara emateko eskumena.

Abenduaren 12ko 252/2006 Dekretuko 17.1 artikuluan zehazten denez, aipatu dekretuko helburuak betetzeko baliabide ekonomikoak aurrekontu-kreditu egokietatikoak izango dira, hain justu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan hartarako ezarritakoetatik edo aurrekontuen arloan lege maila duten arauetan ezarritakoetatik.

Ondorioz, abenduaren 29ko 19/2008 Legea, hau da, 2009ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuan onartzen dituena onartu denez gero, honakoa,

Lehenengoa. Abenduaren 12ko 252/2006 Dekretuaren bidez, BASE baliaturik aurreikuspen sozialeko sistema osagarri zenbait ezartzeko laguntza ekonomikoak arautzen dira; eta haren 7.3 artikuluan ezarritakoa betetzearren, 2009. urterako guzira 100.000 euro erabiliko dira, eta 2010. urterako, konpromisoko 42.500 euroko kreditua.

Bigarrena. Aipatu laguntzak eman eta jasotzeko baldintzak hauexek izango dira: abenduaren 12ko 252/2006 Dekretuan aurreikusitakoak.

Lehenengoa. Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta bere aurka gora jotzeko aukerako errekurtsoa aurkez daiteke, hain justu ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik harako hilabeteko epearen barruan, betiere Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriaz; hala ere, guzti horrek ez du eragotziko interesatuek bidezko jotzen duten beste edozein errekurtso aurkeztea.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 10a.

Ogasun eta Finantzetako sailburuordea,

FERNANDO DE LA HUCHA CELADOR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik