- EBAZPENA, 2009ko azaroaren 10ekoa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilboko metropoli-trenbidearen 3. lineako Uribarriko tarteko obra zibila eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu, eta titularrei, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko azaroaren 10ekoa, Garraio Azpiegituraren zuzendariarena, Bilboko metropoli-trenbidearen 3. lineako Uribarriko tarteko obra zibila eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartu, eta titularrei, ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko ekitaldirako deia egiten diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 232
- Hurrenkera-zk.: 6399
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/10
- Argitaratze-data: 2009/12/02
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
2009ko maiatzaren 8ko Ebazpenaren bidez, Garraio Azpiegituraren zuzendariak Bilboko metropoli-trenbidearen 3. lineako Uribarriko tarteko obra zibila eraikitzeko proiektua onartu zuen.
Eraikuntza-proiektuan zehatz jaso eta baloratu dira azpiegitura-obrak, Uribarriko geltokiaren arkitektura, tuneleko elektrifikazio eta aireztapen-sistemak, obrak egiten diren bitarterako instalazioak eta, obretan eta gero ere ustiapenean aldi baterako eta betirako erasanda geratuko diren inguru edo-eta zerbitzuak.
Erasandako lurrak eskuratu, eta ondasunak eta eskubideak behar bezala kudeatu ahal izateko, proiektuan ondasun horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta partzela-planoak datoz.
2009ko uztailaren 27ko Ebazpenaren bidez, proiektua burutzeko behar ziren ondasun eta eskubideak jabeei nahitaez kentzeko prozedura abiaraztea eta desjabetzeei buruzko eranskina jendaurrera ateratzea erabaki zen. Interesdunei jakinarazi zitzaien eta hainbat aldizkaritan argitaratu zen: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2009ko irailaren 25eko 185. zk.an, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2009ko irailaren 25eko 184. zk.an, 2009ko irailaren 25eko «Berria» eta «El Correo» egunkarietan; eta Bilboko udaletxeko iragarki-oholean jarri zen.
Organo honen ardura da Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbide-azpiegituretako obrak egin ahal izateko izapideak egin eta nahitaezko desjabetze-jardunbidea ebaztea, hala ezartzen baitute Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren 7.g eta 10.1.h artikuluak, eta maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10.1.e artikuluak.
Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluak ezartzen du trenbideak jarri edo lineak zabaltzeko proiektuak ofizialki onartzeak berekin ekarriko duela proiektuak erasandako eta identifikaturiko ondasunak okupatzea onura publikokotzat eta lehenbailehen egin beharrekotzat jotzea; eta horrek ahalmena ematen dio Administrazioari Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan aurreikusitako jardunbidera jotzeko eta, hortaz, erasandako lurrak okupatu edo ondasunak eskuratzeko; horretarako, lehenbizi, desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztu, titularrak identifikatu eta baloraziorako behar diren datu eta azalpenak jasoko dira aktan, eta perituak ezarritako diru kopurua, ordaindu edo okupatu aurretiko gordailu gisa utzi beharko da; eta, bidezko bada, premiazkotasunak ekarritako kalteen ordaina ere eman beharko zaie.
Beraz, aurrekariak, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 20., 21. eta 52. artikuluetan eta haren Erregelamenduaren 56. artikuluan xedatutakoa, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainontzekoak ikusirik,
Lehenengoa. Bilboko metropoli-trenbidearen 3. lineako Uribarriko tarteko obra zibila eraikitzeko proiektuak erasandako ondasun eta eskubideen zerrenda onartzea, eta lehenbailehen okupatu beharrekotzat jotzea, Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluan xedatutako ondorioekin.
Bigarrena. Zerrenda horretan azaltzen diren ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, bertan zehazturiko egun eta orduan, Bilboko udaletxera ager daitezen, proiektuak erasandako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egin eta, bidezko bada, haiek formalki okupatu ahal izateko. Beharrezkoa izanez gero, eta doakionak hala eskatzen badu, lur eremura bertara joateko aukera ere izango da.
Ekintza horretara erasandakoek berek edo haien izenean jokatzeko behar bezalako baimena jaso duten ordezkoek joan beharko dute eta ondasunen titular direla egiaztatzen duten agiri-paperak (eskritura publikoak, Jabegoaren Erregistroko ziurtagiria edo informazio-oharrak, etab.) eta eskubideak egiaztatzen dituzten beste edozein agiri-paper aurkeztu beharko dute. Nahi izanez gero, perituak eta notarioa ere eraman ahal izango dituzte, beren kontura.
Era berean, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, interesdunek zerrendako okerrak zuzentzeko alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte aktak egiteko egunera arte. Alegazioak idatziz aurkeztu beharko dira Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean (Lakua 1).
Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Garraio Azpiegituraren zuzendariari edo Garraio eta Herri Lanetako sailburuordeari, Ebazpena jakinarazi edo argitaratu egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hilabeteko epean.
Guztiek horren berri izan dezaten jakinarazten da.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 10a.
Garraio Azpiegituraren zuzendaria,
JOSÉ ANTONIO LÓPEZ ANSAREO.
Bilboko metropoli-trenbidearen 3. lineako Uribarriko tarteko obra zibila eraikitzeko proiektua
Proyecto de construcción de la obra civil de la línea 3 del ferrocarril metropolitano de bilbao. Tramo Uribarri
Bilboko udalerria / Término Municipal de Bilbao
Finka zk.
º de finca Katastroko erref.
Ref. catastral Jabea eta helbidea
Propietario y domicilio Eragin mota
Tipo de afección Izaera
Naturaleza Okupatu aurreko aktak egiteko
Levantamiento de actas previas
Okupazio iraunkorra
Ocupación permanente Aldi baterako okupazioa
Ocupación temporal Aldi baterako, erabilera-erreserbarekin
Temporal con reserva de uso Erabilera-zortasun orokorra
Servidumbre permanente de uso
Abendua/Diciembre
Tokia
Lugar Eguna
Día Ordua
Hora
MP-01 02050102003 Bilboko Udala
Ayuntamiento de Bilbao 359,75 Orubea
Solar urbano Bilboko udaletxea
Ayuntamiento de Bilbao 16 14:00
MT-01 02050102003 Bilboko Udala
Ayuntamiento de Bilbao 6.559,56 Orubea
Solar urbano Bilboko udaletxea
Ayuntamiento de Bilbao 16 14:00
MTS-05 02050102003 Bilboko Udala
Ayuntamiento de Bilbao 1.035,56 Orubea
Solar urbano Bilboko udaletxea
Ayuntamiento de Bilbao 16 14:00
MP-02 SR Bilboko Udala
Ayuntamiento de Bilbao 521,33 Herri barruko bidea
Vial urbano Bilboko udaletxea
Ayuntamiento de Bilbao 16 14:00
MT-02 SR Bilboko Udala
Ayuntamiento de Bilbao 263,04 Herri barruko bidea
Vial urbano Bilboko udaletxea
Ayuntamiento de Bilbao 16 14:00
MP-03 SR Bilboko Udala
Ayuntamiento de Bilbao 129,74 Herri barruko bidea
Vial urbano Bilboko udaletxea
Ayuntamiento de Bilbao 16 14:00
MT-03 SR Bilboko Udala
Ayuntamiento de Bilbao 273,44 Hiri lurzoru berdea
Urbano zona verde Bilboko udaletxea
Ayuntamiento de Bilbao 16 14:00
MTS-01 SR Bilboko Udala
Ayuntamiento de Bilbao 156,91 Hiri lurzoru berdea
Urbano zona verde Bilboko udaletxea
Ayuntamiento de Bilbao 16 14:00
MS-01 SR Bilboko Udala
Ayuntamiento de Bilbao 52,65 Hiri lurzoru berdea
Urbano zona verde Bilboko udaletxea
Ayuntamiento de Bilbao 16 14:00
MP-04 SR Bilboko Udala
Ayuntamiento de Bilbao 316,87 Herri barruko bidea
Vial urbano Bilboko udaletxea
Ayuntamiento de Bilbao 16 14:00
MT-04 SR Bilboko Udala
Ayuntamiento de Bilbao 283,63 Herri barruko bidea
Vial urbano Bilboko udaletxea
Ayuntamiento de Bilbao 16 14:00
MTS-02 SR Bilboko Udala
Ayuntamiento de Bilbao 288,14 Herri barruko bidea
Vial urbano Bilboko udaletxea
Ayuntamiento de Bilbao 16 14:00
MS-02 SR Bilboko Udala
Ayuntamiento de Bilbao 128,57 Herri barruko bidea
Vial urbano Bilboko udaletxea
Ayuntamiento de Bilbao 16 14:00
MP-05 02023001001 Bilboko Udala
Ayuntamiento de Bilbao 342,23 Herri barruko bidea
Vial urbano Bilboko udaletxea
Ayuntamiento de Bilbao 16 14:00
MT-05 02023001001 Bilboko Udala
Ayuntamiento de Bilbao 220,47 Herri barruko bidea
Vial urbano Bilboko udaletxea
Ayuntamiento de Bilbao 16 14:00
MTS-03 02023001001 Bilboko Udala
Ayuntamiento de Bilbao 174,98 Herri barruko bidea
Vial urbano Bilboko udaletxea
Ayuntamiento de Bilbao 16 14:00
MS-03 02023001001 Bilboko Udala
Ayuntamiento de Bilbao 81,99 Herri barruko bidea
Vial urbano Bilboko udaletxea
Ayuntamiento de Bilbao 16 14:00
MP-08 SR Bilboko Udala
Ayuntamiento de Bilbao 316,98 Herri barruko bidea
Vial urbano Bilboko udaletxea
Ayuntamiento de Bilbao 16 14:00
MT-08 SR Bilboko Udala
Ayuntamiento de Bilbao 247,50 Herri barruko bidea
Vial urbano Bilboko udaletxea
Ayuntamiento de Bilbao 16 14:00
MT-09 02021906003 Bilboko Udala
Ayuntamiento de Bilbao 1.291,08 Herri barruko bidea
Vial urbano Bilboko udaletxea
Ayuntamiento de Bilbao 16 14:00


