- EBAZPENA, 2009ko azaroaren 12koa, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearena, Behatoki Estrategiko Sektorialei 2009ko ekitaldirako laguntzak emateko deialdiaren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko azaroaren 12koa, Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearena, Behatoki Estrategiko Sektorialei 2009ko ekitaldirako laguntzak emateko deialdiaren berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 226
- Hurrenkera-zk.: 6211
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/12
- Argitaratze-data: 2009/11/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Sailak; Ekonomia
Testu legala
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko azaroaren 11ko Aginduak Behatoki Estrategiko Sektorialentzako laguntzak arautzen ditu.
Laguntza horiek emateko ekonomia-baliabideak abenduaren 29ko 19/2008 Legean ezarritako aurrekontu-partidetatik aterako dira; lege horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2009ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dira.
Horrela, eta Behatoki Estrategiko Sektorialentzako laguntzak arautzen dituen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko azaroaren 11ko Aginduaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, bertan ezartzen diren laguntzen deialdia egin behar da 2009ko ekitaldirako, horretarako beharrezkoak diren arauak emanez.
Azaldutako guztia dela-eta, honako hau
Ebazpen honen helburua 2009ko ekitaldirako Behatoki Estrategiko Sektorialei bideratutako laguntzak arautzen dituen aginduan aurreikusitako laguntzen deialdia egitea da.
2009. urtean, xede horretara 2.721.340 euro bideratuko dira guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ezarritako aurrekontu-kredituaren arabera.
Deialdi honen kontura emango diren diru-laguntzen guztizko bolumenak ez du gaindituko artikulu honetan ezarritako zenbatekoa edo zenbateko hori eguneratzetik ateratzen dena, indarreko legedian aurreikusitako kredituak lotzeko edo aurrekontuak aldatzeko erregimenari jarraiki, eta zirkunstantzia hori publiko eginez Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordearen ebazpenaren bitartez.
Behatoki Estrategiko Sektorialentzako laguntzak arautzen dituen aginduan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko, aipatutako aginduaren 4. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte eskatzaileek.
Era berean, Plangintza eta Estrategia Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskaerak eta gainerako dokumentazioa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren edozein lurralde-ordezkaritzatan, bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Eskaerak aurkezteko epea EHAAn argitaratzen den egunetik zenbatzen hasi eta 30 egun igaro ondoren amaituko da.
Lehenengoa. deialdi-ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da indarrean.
Bigarrena. ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 12a.
Kabinete, Plangintza eta Estrategiako sailburuordea,
JUAN IGNACIO GOICOLEA RUIGÓMEZ.


