- EBAZPENA, 2009ko azaroaren 14koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2009ko udan eta 2009-2010 ikasturtean IRALE programaren barruan gauzatuko diren ekintzen garapenean parte hartu nahi duten sail honetaz kanpoko euskaltegiak edo ikasketa elkarteak finantzatzeko aurrekontua handitzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko azaroaren 14koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2009ko udan eta 2009-2010 ikasturtean IRALE programaren barruan gauzatuko diren ekintzen garapenean parte hartu nahi duten sail honetaz kanpoko euskaltegiak edo ikasketa elkarteak finantzatzeko aurrekontua handitzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 27
- Hurrenkera-zk.: 671
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/14
- Argitaratze-data: 2010/02/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko martxoaren 18ko Aginduaren bidez, 2009ko udan eta 2009-2010 ikasturtean Irale programaren barruan gauzatuko diren ekintzen garapenean parte hartu nahi duten sail honetaz kanpoko euskaltegi edo ikasketa elkarteei dei egin zitzaien alde batetik, irakastorduz kanpoko ikastaroak emateko, eta bestetik, irakastorduz barneko ikastaroak emateko.
Agindu horren 1. artikuluak euskaltegi eta ikasketa-elkarteek jasoko duten dirulaguntza zehazten da, kopuru hori ikusi ondoren, zera ikusi da: zenbateko hori handitu egin behar dela euskaltegi eta ikasketa-elkarteek guztira eskatu dituzten laguntzen zenbatekoa dela-eta. Gainera, Agindu horren 1. xedapen gehigarriak, aldaketa hori egiteko aukera ematen du baldin eta horretarako aurrekonturik balego.
Ondorioz, eta Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak proposatuta, honako hau
2009ko udan eta 2009-2010 ikasturtean Irale programaren barruan gauzatuko diren ekintzen garapenean parte hartu nahi duten sail honetaz kanpoko euskaltegi edo ikasketa-elkarteen 2009ko martxoaren 18ko Aginduaren 1. artikuluko diru-partida handitzea.
Diru-kopuru berria 1.129.385,73 eurokoa izango da.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 14a.
Hezkuntzako sailburuordea,
M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.


