Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko azaroaren 16koa, Farmaziako zuzendariarena, José María González Esteban jaunari Barrundiako udalerrian (Araba) farmazia-bulego bat sortzeko baimena ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko azaroaren 16koa, Farmaziako zuzendariarena, José María González Esteban jaunari Barrundiako udalerrian (Araba) farmazia-bulego bat sortzeko baimena ematen diona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 236
  • Hurrenkera-zk.: 6508
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/11/16
  • Argitaratze-data: 2009/12/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

José María González Esteban jaunak, Barrundiako (Araba) udalerrian farmazia bat jartzeko baimena eskuratu nahian, eskaera aurkeztu zuen; eskabide hori aztertu, eta honako oinarri hauek hartu dira aintzakotzat:

GERTAKARIAK

Lehenengoa. Osasun eta Kontsumo sailburuak 2008ko maiatzaren 23an emandako Aginduaren bidez, Arabako Lautadan farmazia-bulego bat jartzea bidezkoa zela ezarri zen. Hori dela eta, farmazia-bulego hori sortzeko prozedurari ekin zitzaion.

Bigarrena. Farmazia horretako titularitatea eskuratzeko merezimenduak balioesteko Balorazio Batzordeko kideak izendatu ondoren, Batzordeak 2009ko urtarrilaren 14an hartutako erabaki batez lehiakideen behin betiko zerrenda onartu zen, lehentasun eta puntuazioaren hurrenkerari jarraituz, eta 2009ko urtarrilaren 30eko EHAAn, 21. zenbakian, argitaratu zen.

Hirugarrena. Erabaki horren aurka ez zen errekurtsorik aurkeztu.

Laugarrena. Blanca Esparza Etxarri andreak lortu zituen punturik gehien alegatutako merituen balorazioan, baina ez zituen garaiz aurkeztu eskatutako agiriak. Ondorioz, 338/1995 Dekretua aplikatuz, ukatu egin ziola ulertu zen.

Bosgarrena. Farmaziako zuzendariak 2009ko uztailaren 9ko agiri ofiziala igorri zion José María González Esteban jaunari; horren bidez jakinarazi zion bera zela aurkeztutako merezimenduen balorazioan puntuaziorik handiena lortu zuena, izan ere, Esparza andreak uko egin baitzion, eta, beraz, ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako prozedurari ekin behar ziola lehiakide horrek, dekretu horren bidez arautu baitziren farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak. Era berean, ohartarazi zion, xedapen horretan ezarritako epea bukatzerako, hor eskatutako agiri guztiak aurkeztu ezean, deialdian parte hartzeari uko egin diola ulertuko dela.

Seigarrena. José María González Esteban jaunak, 338/1995 Dekretuarekin bat, 2009ko azaroaren 2an aurkeztu zuen Barrundiako udalerrian farmazia-bulego bat jartzeko baimena eskuratzeko eskabidea, eta, horrekin batera, dekretu horren 5. artikuluan eskatzen diren agiriak ere bai.

Aurkeztutako dokumentazio horretan ikusten denez, farmazia-bulego berri hori jartzeko erabili nahi den lokala honako hauxe da: Arabako Lautadako farmazia-barrutian, Barrundia Udalerrian, Ozaetako Uria kaleko 22an.

Zazpigarrena. Azkenik, Farmazia-arloa antolatzeko buruak 2009ko azaroaren 12an aldeko txostena egin zuen José María González Esteban jaunak aurkeztutako dokumentazioari buruz.

Lehenengoa. Farmaziako zuzendariak dauka honako espediente honi buruz ebazpena emateko eskumena, halaxe ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazia-antolamenduko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34. artikuluan, eta, xedapen horri lotuta, Osasun Sailaren egitura organikoa eta estrukturala ezartzen duen azaroaren 6ko 579/2009 Dekretuaren 15. artikuluan.

Bigarrena. Batetik, Esparza andreak uko egin zionez, José María González Esteban jaunak izan du, aurkeztu diren merezimenduak baloratuta, bigarren puntuaziorik handiena; bestetik, farmaziak sortzeko ezarritako prozedura dela-eta, 11/1994 Legearen 34. artikuluan ezarritako eta 338/1995 Dekretuan garatutako xedapenak bete dira; azkenik, dekretu horretako 5. artikuluaren arabera, lehiakideak aurkeztu duen dokumentazio guztia eta erabilitako epeak egokiak direla egiaztatu da; horrenbestez, bidezkoa da farmazia-bulegoa sortzeko baimena ematea goian adierazitako interesatuari.

Dena dela, jardun ahal izateko baimena lortu beharko da, emandako baimenak indarra izango badu; hala ezartzen da 338/1995 Dekretuaren 6. artikuluko 4. paragrafoan.

Horiek horrela, hau

Lehenengoa. José María González Esteban jaunari farmazia-bulegoa sortzeko baimena ematea, Barrundiako udalerrian (Araba), Ozaetako Uria kaleko 22an, farmazia-bulegoa jar dezan; betiere, berak aurkeztutako agiriak aintzat hartuta.

Bigarrena. José María González Esteban jaunak, dena den, honen bidez emandako baimenak indarra izan dezan, farmazia horretan jardun ahal izateko dagokion baimena lortu beharko du aurretiaz; baimen hori eskatzeko, lau hilabeteko epea izango du, honako ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, eta, betiere, 338/1995 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Hirugarrena. Ebazpen honen berri emango zaie interesatuei; era berean, ohartaraziko zaie honek ez duela administrazio-bidea ixten, eta, ebazpen honen aurka, egoki iritzitako bestelakoez gain, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakiokeela Zuzendaritza honi edo Osasun sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 16a.

Farmaziako zuzendaria,

SOLEDAD PALOMA ACEVEDO HERANZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik