Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko azaroaren 16koa, Kulturako sailburuaren 2009ko apirilaren 22ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena. Agindu horrek nazioarte mailako arte-azoketan stand-ak alokatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriei dirulaguntzak emateko erregimena arautzen du. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko azaroaren 16koa, Kulturako sailburuaren 2009ko apirilaren 22ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena. Agindu horrek nazioarte mailako arte-azoketan stand-ak alokatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriei dirulaguntzak emateko erregimena arautzen du.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 13
  • Hurrenkera-zk.: 307
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/11/16
  • Argitaratze-data: 2010/01/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Kulturako sailburuaren 2009ko apirilaren 22ko Aginduak nazioarte mailako arte-azoketan stand-ak alokatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriei dirulaguntzak emateko erregimena arautzen du. Aipatutako aginduaren 2. artikuluan laguntza horien zenbateko orokorra laurogei eta bost mila (85.000) eurotan finkatzen du.

  2. Halaber, agindu horren xedapen gehigarria honako hau aurreikusten du:

    Eskatutako dirulaguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbateko globala aldatu ahal izango da, baldin eta Kultura Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da. Adierazitako aldaketaren berri Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bidez eman beharko da.

  3. 2009ko irailaren 16an deitutako dirulaguntzetarako eskabide-epea itxi zen eta jasotako eskabideen erregistro, azterketa eta kuantifikazioa hasi zen. Epe honetan ikusi da jasotako eskabide kopurua eta eskatutako dirulaguntza kopuruaren arabera komenigarria izango litzatekeela aginduari zegokion zenbateko orokorra handitzea.

    Horren ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Nazioarte mailako arte-azoketan stand-ak alokatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriei dirulaguntzak emateko eregimena arautzen duen 2009ko apirilaren 22ko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra bi mila zazpiehun eta hirurogei eta hamasei (2.776) eurotan handitzea.

Horren ondorioz, aipaturiko aginduaren 2. artikuluan aurreikusitako diru-kopurua laurogei eta zazpi mila zazpiehun eta hirurogei eta hamasei eurotan

(87.776) finkatzen da.

Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

Lehenengoa. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kulturako sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean.

Bigarrena. Ebazpen honek hartzen den momentutik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 16a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.