Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko azaroaren 19koa, Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuordearena. Honen bidez argitara ematen dira Kultura Ekintzailea eta Enpresak Sortzeko aukera babesten duen abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko III. Kapituluan aurreikusitako diru-laguntzetarako 2009. urtean erabiliko den gehieneko zenbateko osoaren aldaketa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko azaroaren 19koa, Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuordearena. Honen bidez argitara ematen dira Kultura Ekintzailea eta Enpresak Sortzeko aukera babesten duen abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko III. Kapituluan aurreikusitako diru-laguntzetarako 2009. urtean erabiliko den gehieneko zenbateko osoaren aldaketa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 241
  • Hurrenkera-zk.: 6614
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/11/19
  • Argitaratze-data: 2009/12/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2009ko ekainaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 118 zenbakikoan, argitaratu zen Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordearen 2009ko ekainaren 5eko Ebazpena, Kultura Ekintzailea eta Enpresak Sortzeko aukera babesten duen abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko III. Kapituluan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko 2009. urtean esleitutako kredituen zenbateko osoa jakinarazi zuena.

2009ko ekainaren 5eko Ebazpeneko lehen erabakiak argitara ematen zuen zein zen abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko III. Kapituluan adierazten diren laguntza-ildoak finantzatzeko 2009ko ekitaldi ekonomikorako esleitutako kredituen guztizko zenbatekoa; 1.000.000 euro, hain zuzen ere.

Abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko 31.3 artikuluaren arabera, 2009ko ekainaren 5eko Ebazpenean ebatzitako bigarren puntuan xedatzen zenez, kopuru horiek eguneratu zitezkeen, hala badagokio, indarrean dauden legeen arabera aurrekontu-aldaketaren bat onartuz gero. Aldaketa horiek egon baleude, gertaera hori argitara emango litzateke, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordearen Ebazpen baten bidez.

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 538/2009 Dekretuaren 18. artikuluan xedatutakoaren arabera, enpleguko eta enplegurako prestakuntzako politikak Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratze Sailburuordetzaren eskumenekoak dira.

Egun, langabezia-tasak izaten ari diren igoera dela-eta, eta langabezian daudenen prestakuntza-beharrei erantzuna emateko halabeharrez sortu den prestakuntza-jardueraren ondorioz (beharrizan horiek enplegu-orientazioko zerbitzuetan hartzen ari diren pertsonengan detektatu dira), kreditu erabilgarria agortu egin da, eta ordainketa-kredituko 305.830 euro gehiago behar dira.

Egin beharreko tramiteak egin eta gero, aipatutako laguntzak finantzatzeko ezarritako kredituak berriro gehitzea baimendu da. Hortaz, gehikuntza honen ondorioz, eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako behar beste eta behar bezalako ordainketa- eta konpromiso-kreditua badagoela ziurtatu ondoren, honako hau

Lehenengoa. Abenduaren 23ko 328/2003 Dekretuko III. Kapituluan arautzen diren laguntzak finantzatzeko esleitutako gehienezko kopuru osoaren aldaketa argitara ematea. Kopuru hori 305.830 euro igoko da, 2009. urteko ordainketa-kreditu baten kontura.

Laguntza horiek 2009ko ekitaldian finantzatzeko, guztira 1.305.830 euro ezarri dira 2009ko aurrekontu arruntaren kargura.

Prestakuntzako 32310 Programako 4. Kapituluko aurrekontu-sailen multzoan badago kreditu nahikoa.

Zenbateko horiek Europako Gizarte Funtsaren finantzaziora aurkeztuko dira, EAEko EGIF 2007-2013 programa operatiboaren kargura.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Lehenengoa. Errekurtsoak.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluari eta hurrengoei jarraituz, bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari zuzenduta. Horretarako epea hilabetekoa da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Bigarrena. Ondorioak.

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 19a.

Enplegu, Prestakuntza eta Gizarteratzeko sailburuordea,

JAVIER RUIZ FERNÁNDEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.