- EBAZPENA, 2009ko azaroaren 20koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko martxoaren 24ko Aginduz egindako deialdia, Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikastetxe baimenduei diru-laguntzak emateari buruzkoa, ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko azaroaren 20koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko martxoaren 24ko Aginduz egindako deialdia, Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikastetxe baimenduei diru-laguntzak emateari buruzkoa, ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 28
- Hurrenkera-zk.: 706
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/20
- Argitaratze-data: 2010/02/11
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Aipatutako deialdirako zentroek aurkeztu dituzten eskabideak aztertu ondoren, eta bertako bederatzigarren artikuluak ebazpena ematea sailburuordetza honi dagokiola ezartzen duela kontuan hartuz, hau
Dagoen diru-kopurua osoa: 202.570 euro.
Ordu finantzagarriak, guztira: 1.960,13.
Euroak orduko: 103,345.
Lehenengoa. Prozedurari dagokionez ebazpen honetan arautu gabeko guztietarako, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea ezarriko da.
Bigarrena. Ebazpen hau hezkuntza-komunitateko sektore guztiei jakinarazi beharko zaie zentroko informazio-guneetan erakutsiz.
Hirugarrena. Administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 20a.
Hezkuntzako sailburuordea,
M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.
Zentroaren izena
Nombre del centro Zentroaren titularra
Titular del centro OF
HF MH
DM Guztira
Total
Kunsthal Arrecubieta y Urgull AP & D, S.L. 895,43 103,345 92.538
Inutec Inutec Diseño, S..L. 441,60 103,345 45.637
Argi Arte Argi-Arte, S.L.L. 623,10 103,345 64.395
Guztira/Total 1.960,13 202.570


