- 5461/2009 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Honen bidez, behin betiko esleitzen dira Osakidetzako zerbitzu erakundeetan, diplomadun sanitarioen (B.1 taldea) mailako profesional sanitarioen hirugarren deialdiko Lanbide Garapeneko mailak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu5461/2009 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena. Honen bidez, behin betiko esleitzen dira Osakidetzako zerbitzu erakundeetan, diplomadun sanitarioen (B.1 taldea) mailako profesional sanitarioen hirugarren deialdiko Lanbide Garapeneko mailak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 246
- Hurrenkera-zk.: 6696
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/23
- Argitaratze-data: 2009/12/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuak arautzen du Osakidetzako B.1 taldeko profesional sanitarioen lanbide garapena. Aipatu Dekretua 2007ko martxoaren 23ko 59. zenbakiko EHAAn argitaratu zen.
Ekainaren 3ko 106/2008 Dekretuak -2008ko martxoaren 14ko bileran Sanitateko Mahai Sektorialak lortutako Akordioa onartzen duenak- 5. atalean zenbait egokitzapen egiten dizkio otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuan araututakoari.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 4413/2008 Ebazpen bidez, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan diplomadun sanitarioen (B.1 lanbide taldea) taldeko profesional sanitarioen lanbide garapeneko maila aitortzeko hirugarren deialdia arautzen da.
Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren uztailaren 14ko 1132/2009 Ebazpen bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindu zen Osakidetzako zerbitzu erakundeetan, diplomadun sanitarioen mailako (B.1 taldea) profesional sanitarioen lanbide garapeneko mailaren behin-behineko esleipena.
1 lanbide-taldeko profesional sanitarioen lanbide garapena arautzen duen otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuaren 11. artikuluan eta abenduaren 19ko 4413/2008 Ebazpenaren 9.b) artikuluan jasotakoaren arabera, eta indarrean dagoen legediak pertsonalari buruz emandako ahalmenak erabiliz, hau
Lehenengoa. I. Maila-Aditu Albokoa (I. eranskina), II. Maila-Aditua/Seniorra (II. eranskina), III. Maila-Kontsultari (III. eranskina) eta IV. Maila-Kontsultari Seniorra (IV. eranskina) mailak esleitu zaizkion pertsonalaren zerrenda onartzea, ezarritako gora jotzeko errekurtsoak behin ebatzi ondoren, zeintzuk ebazpen honen bidez onetsi edo gaitzetsi baitira, eta baztertutako profesionalen zerrenda ere, baztertze-arrazoiak adierazita, onartzen da (V. eranskina). Eranskin horiek Ebazpen honekin batera doaz.
Otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuan -B-1 lanbide taldeko profesional sanitarioen lanbide-garapena arautzen du- eta aitorpen horrek Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 4413/2008 Ebazpenean jasotako ondorioez gain, osasun-lanbideen Antolamenduaren azaroaren 21eko 44/2003 Legean (37. artikulua eta hurrengoak) ezartzen duenari jarraituz lortutako aitorpen-sistema publikoa, berariazkoa eta indibiduala da aitorpen hori.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Hirugarrena. B.1 lanbide taldeko profesional sanitarioen lanbide garapena arautzen duen otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoaren babespean, administrazio-bidea agortzen duen Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar daiteke 2 hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan eta Administrazioekiko Auzietarako Eskumena arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 23a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko
zuzendari nagusiarena,
JULIÁN PÉREZ GIL.
I. MAILA-ADITU ALBOKOA
NIVEL I-ESPECIALISTA ADJUNTO
NAN Abizenak eta izena
DNI Apellidos y nombre
(Ikus .PDF)
II. MAILA-ADITU SENIORRA
NIVEL II-ESPECIALISATA SENIOR
NAN Abizenak eta izena
DNI Apellidos y nombre
(Ikus .PDF)
III. MAILA-KONTSULTOREA
NIVEL III-CONSULTOR
NAN Abizenak eta izena
DNI Apellidos y nombre
(Ikus .PDF)
IV. MAILA-KONTSULTORE SENIORRA
NIVEL IV-CONSULTOR SENIOR
NAN Abizenak eta izena
DNI Apellidos y nombre
(Ikus .PDF)
NAN Abizenak eta izena BAZTERTZEKO ARRAZOIA
DNI Apellidos y nombre CAUSA DE EXCLUSIÓN
(Ikus .PDF)


