- 5466/2009 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Begoña Pérez Huerta andrea, berak eskatuta, Barrualdeko Eskualdeko zuzendari kudeatzailea kargutik kentzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu5466/2009 EBAZPENA, azaroaren 23koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Begoña Pérez Huerta andrea, berak eskatuta, Barrualdeko Eskualdeko zuzendari kudeatzailea kargutik kentzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 248
- Hurrenkera-zk.: 6736
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/23
- Argitaratze-data: 2009/12/28
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 13ko 1426/2005 Ebazpenaren bidez Begoña Pérez Huerta andrea Barrualdeko Eskualdeko zuzendari kudeatzaile izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, zuzendaritza nagusi honek hau
Lehenengoa. Begoña Pérez Huerta andrea Barrualdeko Eskualdeko zuzendari kudeatzaile kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egin duen lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Ebazpen honek 2009ko azaroaren 30etik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Barrualdeko Eskualdeari eta Gorlizko ospitaleari.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 23a.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JULIÁN PÉREZ GIL.


