Euskadi.eus
  • 5105/2009 EBAZPENA, azaroen 23koa, Gurutzetako Ospitaleko zuzendari kudeatzailearena, Gurutzetako Ospitaleko Giza Baliabideen zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

5105/2009 EBAZPENA, azaroen 23koa, Gurutzetako Ospitaleko zuzendari kudeatzailearena, Gurutzetako Ospitaleko Giza Baliabideen zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 33
  • Hurrenkera-zk.: 824
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/11/23
  • Argitaratze-data: 2010/02/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Gurutzetako ospitaleko Giza Baliabideen zuzendariorde lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arauan eta uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du zuzendaritza honek. Hona hemen

OINARRIAK

Lehenengoa. Gurutzetako Ospitaleko Giza Baliabideen zuzendariorde lanpostua Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoek (funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratukoek) eska dezakete, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionarioek eta horko erakunde autonomoetako funtzionarioek ere. Honako eskakizun hauek bete behar dituzte:

  1. Ikasketa-tituluak: A1 eta A2 taldeetako edozein unibertsitate-lizentziatura eduki beharko dute.

  2. Hizkuntza-eskakizuna: 3. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

  3. Esperientzia: 5 urteko esperientzia izan beharko dute, A2 taldeko zereginetan.

    Bigarrena. Interesatuek Gurutzetako ospitaleko Pertsonaleko Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez daitezke eskabideak.

    Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi dutenek curriculum vitae aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera. Hauek adierazi beharko dituzte:

    Ikasketa-tituluak.

    Betetako lanpostuak.

    Lanbidean eta kudeaketa sanitarioan daukaten eskarmentua.

    Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki irizten zaion beste edozein merezimendu.

    Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

    Laugarrena. Deialdi hau Gurutzetako ospitaleko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bitartez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

    Gurutzeta-Barakaldo, 2009ko azaroaren 23a.

    Zuzendari kudeatzailea,

    GREGORIO ACHUTEGUI BASAGOITI.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik