- EBAZPENA, 2009ko azaroaren 25ekoa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, laguntzetarako diru-baliabideak gehitu direla argitara ematen duena. Atzerrian sustatu eta ezartzeko jarduerei laguntzeko PROINTER Programa (2009ko ekitaldia) garatzen duen 2005eko apirilaren 5eko Aginduan ezarritakoaren esparruan esleitu ziren laguntzok. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko azaroaren 25ekoa, Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordearena, laguntzetarako diru-baliabideak gehitu direla argitara ematen duena. Atzerrian sustatu eta ezartzeko jarduerei laguntzeko PROINTER Programa (2009ko ekitaldia) garatzen duen 2005eko apirilaren 5eko Aginduan ezarritakoaren esparruan esleitu ziren laguntzok.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria eta Berrikuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 237
- Hurrenkera-zk.: 6533
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/25
- Argitaratze-data: 2009/12/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2005eko apirilaren 5eko Aginduak eta hori aldatzeko 2007ko ekainaren 1eko Aginduak, arautzen dute atzerrian sustatu eta ezartzeko jarduerei laguntzeko Prointer Programa.
Agindu horretako 15. artikuluak dioenaren arabera, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordeak 2009ko otsailaren 11ko Agindua bat eman zuen, zeinetan, Prointer Programak ezarritako esparruaren barruan, atzerrian sustatu eta ezartzeko jarduerei laguntzak emateko 2009ko ekitaldirako deialdia argitaratu baitzen.
Prointer Programaren barruan egindako eskabide-kopuru osoa kontuan hartuta, eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko beste laguntza-programa batzuen aurrekontu-baliabideen arabera, bidezkoa da programan ezarritako laguntzetarako funtsak handitzea, 2009ko ekitaldian.
Adierazitakoagatik, 2007ko uztailaren 5eko Ebazpenaren 1. artikuluan eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan xedatutakoaren arabera
Lehenengoa. Prointer Programako laguntzak jasotzeko 2009ko deialdiaren ebazpenean aurreikusitako diru-baliabideak 7.112.185,48 eurora arte gehitzea; betiere, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzerakoan agortu gabe geratu diren aurrekontu-baliabideen arabera. Atzerrian sustatu eta ezartzeko jarduerei laguntzeko deialdiari buruzkoa izan zen 2009ko otsailaren 11ko Ezpen hori.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 25a.
Berrikuntza eta Teknologiako sailburuordea,
PEDRO HERNANDEZ GONZALEZ.


