Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko azaroaren 25ekoa, Energia eta Meategien zuzendariarena; ebazpen honen bidez, Asistencia Técnica Industrial SAEri (Atisae) baimena ematen zaio erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen errendimendua kontrolatzeko entitate aintzatetsi gisa jardun dezan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko azaroaren 25ekoa, Energia eta Meategien zuzendariarena; ebazpen honen bidez, Asistencia Técnica Industrial SAEri (Atisae) baimena ematen zaio erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen errendimendua kontrolatzeko entitate aintzatetsi gisa jardun dezan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 18
  • Hurrenkera-zk.: 475
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/11/25
  • Argitaratze-data: 2010/01/28

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bat. 2009ko urriaren 26an, Asistencia Técnica Industrial SAEk (Atisae) baimena eskatu zuen, erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen errendimendua kontrolatzeko arloan entitate aintzatetsi gisa jarduteko Euskal Autonomia Erkidegoan, betiere Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2001eko azaroaren 30eko Aginduaren 5. artikuluan, Erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen gaineko kontrolari eta jarraipenari buruzkoan, ezarritakoaren babesean.

Espedientea ebazterakoan beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea eta aipatzea:

Bat. Energia eta Meategien Zuzendaritza organo eskuduna da ebazpen hau onartzeko, betiere honako hauetan ezarritakoaren arabera: Erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen gaineko kontrolari eta jarraipenari buruzko Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2001eko azaroaren 30eko Aginduaren 5. artikuan eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren 15. artikuluan.

Bi. Erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizteko jarduera arautzen duen maiatzaren 25eko 661/2007 Errege Dekretuaren 19. artikuluak ezartzen duenez, erredimendu elektriko baliokidea konplitzeko betebeharra duten instalazioek ziurtagiri bat bidali behar dute, ondoko ezaugarriak izango dituena: administrazio eskudunak aintzatetsitako entitate batek egindakoa izan behar du eta aipatu errege dekretuaren I. eranskinean ezarritako gutxieneko errendimenduko betebeharrak konplitzen direla egiaztatu beharko du, bai eta errendimendu horretan lortutako balio erreala ere.

Era berean, errege dekretu horren 48. artikuluan xedatutakoaren arabera, likidazio ekonomikoko orria egiaztatzeko ere, administrazio eskudunak aintzatetsitako entitate baten ziurtagiria aurkeztu beharko da; orri hori oinarria izango da, aurrerago eraginkortasun-osagarria kalkulatzeko.

Hiru. Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2001eko azaroaren 30eko Aginduak 5. artikuluan ezartzen du nolako prozedura jarraitu behar den entitate aintzatetsia izateko Euskal Autonomia Erkidegoan, erregimen bereziko energia elektrikoak ekoizten duten instalazioen errendimendua kontrolatzeko arloan (2001eko azaroaren 30eko Agindua, Erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen gaineko kontrolari eta jarraipenari buruzkoa).

Lau. Asistencia Técnica Industrial SAE (Atisae) Baimendutako Kontrol-erakundeen Erregistroan inskribatuta dago, erkidego honetan jarduteko, GV 002-N zenbakiarekin, eta aurkeztu dituen agirien bidez egiaztatu du Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2001eko azaroaren 30eko Aginduan ezarritako baldintzak betetzen dituela entitate aintzatetsia izateko, erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen errendimendua Euskal Autonomia Erkidegoan kontrolatzeko arloan; espedientea izapidetzerakoan, arauzko betekizun guztiak konplitu dira (2001eko azaroaren 30eko Agindua, Erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen gaineko kontrolari eta jarraipenari buruzkoa).

Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, hau

  1. Asistencia Técnica Industrial SAEri (Atisae) baimena ematea, erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen errendimendua kontrolatzeko arloan entitate aintzatetsi gisa jardun dezan Euskal Autonomia Erkidegoan.

  2. Administrazioak aintzatetsitako entitateek bete behar dituzten egitekoak bete beharko ditu entitate horrek ere, eta zehazki honako hauetan ezarritakoak: Erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizteko jarduera arautzen duen maiatzaren 25eko 661/2007 Errege Dekretuan eta Erregimen bereziko energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen gaineko kontrolari eta jarraipenari buruzko Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2001eko azaroaren 30eko Aginduan.

  3. Inskribatzeko kontuan hartu diren egokitasun-baldintzei eutsi beharko die adierazitako entitateak, eta baimena emateko oinarrizkoak izan ziren funtsezko datuetan aldaketaren bat eginez gero, berehala jakinarazi beharko dio Energia eta Meategien Zuzendaritzari.

  4. Baimen honek bost urterako balio du.

  5. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinarazi eta argitaratzeko agintzea.

    Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industria eta Energiako sailburuordeari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoarekin bat etorriaz.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 25a.

    Energia eta Meategien zuzendaria,

    OSKAR ZABALA RABADÁN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik