- EBAZPENA, 2009ko azaroaren 25ekoa, Energia eta Meategien zuzendariarena; ebazpen honen bidez, Ingeniería y Técnicas de Calidad SLri (Inteca) baimena ematen zaio energia elektrikoa erregimen berezian ekoizten duten lantegien errendimendua kontrolatzeko era - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko azaroaren 25ekoa, Energia eta Meategien zuzendariarena; ebazpen honen bidez, Ingeniería y Técnicas de Calidad SLri (Inteca) baimena ematen zaio energia elektrikoa erregimen berezian ekoizten duten lantegien errendimendua kontrolatzeko erakunde aitortu gisa jardun dezan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 18
- Hurrenkera-zk.: 477
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/25
- Argitaratze-data: 2010/01/28
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Industria
Testu legala
Bat. 2009ko irailaren 15ean, Ingeniería y Técnicas de Calidad, SL (Inteca) enpresak Euskal Autonomia Erkidegoan energia elektrikoa erregimen berezian ekoizten duten lantegien errendimendua kontrolatzeko erakunde aitortu gisa jarduteko baimena eskatu zuen, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2001eko azaroaren 30eko Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoaren babesean. Agindu hori, energia elektrikoa erregimen berezian ekoizten duten lantegien gaineko kontrolari eta jarraipenari buruzkoa da.
Espediente hori ebazteko, beharrezkoa izango da jarraian aipatzen diren zuzenbideko oinarriak kontuan hartu eta horien aipamena egitea:
Bat. Energia eta Meategien Zuzendaritza da ebazpen hau emateko organo eskuduna, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren 15. artikuluari dagokionez, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2001eko azaroaren 30eko Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraiki. Agindu hori, energia elektrikoa erregimen berezian ekoizten duten lantegien gaineko kontrola eta jarraipena egitekoa da.
Bi. Energia elektrikoa erregimen berezian ekoizteko jarduera arautzen duen maiatzaren 25eko 661/2007 Errege Dekretuaren 19. artikuluak ezartzen duenez, erredimendu elektriko baliokidea konplitzeko betebeharra duten instalazioek ziurtagiri bat bidali behar dute honako ezaugarriak dituena: administrazio eskudunak aitortutako entitate batek egindakoa izan behar du eta, bertan, aipatu errege dekretuaren I. eranskinean ezarritako gutxieneko errendimenduko betebeharrak konplitzen direla egiaztatu beharko da, bai eta errendimendu horretan lortutako balio erreala ere.
Era berean, errege dekretu horren 48. artikuluan xedatutakoaren arabera, likidazio ekonomikoko orria egiaztatzeko ere, administrazio eskudunak aitortutako entitate baten ziurtagiria aurkeztu beharko da; orri hori oinarria izango da, aurrerago eraginkortasun-osagarria kalkulatzeko.
Hiru. Autonomia Erkidegoan aipatu instalazioen errendimendua kontrolatzeko erakunde gisa jarduteko baimena lortzeko prozedura, energia elektrikoa erregimen berezian ekoizten duten lantegien gaineko kontrolari eta jarraipenari buruzko Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2001eko azaroaren 30eko Aginduaren 5. artikuluan dago ezarrita.
Lau. Ingeniería y Técnicas de Calidad SL (Inteca) enpresak egiaztatu du, aurkeztutako agirien bidez, energia elektrikoa erregimen berezian ekoizten duten lantegien gaineko kontrolari eta jarraipenari buruzko Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2001eko azaroaren 30eko Aginduan ezarritako baldintzak betetzen dituela Euskal Autonomia Erkidegoan energia elektrikoa erregimen berezian ekoizten duten lantegien errendimendua kontrolatzeko erakunde aitortu gisa jarduteko. Espedientea izapidetzerakoan, arauzko betekizun guztiak konplitu dira. Ingeniería y Técnicas de Calidad SL (Inteca), Baimendutako Kontrol-erakundeen Erregistroan inskribatuta dago, GV 009-A zenbakiarekin.
Aipatutako lege-manuak, eta, oro har zein berariaz, gai honetan aplikagarri diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, hau
Ingeniería y Técnicas de Calidad SLri (Inteca) baimena ematea energia elektrikoa erregimen berezian ekoizten duten lantegien errendimendua kontrolatzeko erakunde aitortu gisa jarduteko.
Administrazioak aitortutako erakundeei esleitutako funtzioak gauzatu beharko ditu aipatu erakundeak, ondokoetan esleitutakoak hain zuzen ere: energia elektrikoa erregimen berezian ekoizteko jarduera arautzen duen maiatzaren 25eko 661/2007 Errege Dekretuan, eta energia elektrikoa erregimen berezian ekoizten duten lantegien gaineko kontrolari eta jarraipenari buruzko Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2001eko azaroaren 30eko Aginduan.
Baimena emateko kontuan hartu diren egokitasun-baldintzei eutsi beharko die adierazitako enpresak, eta baimena lortzeko oinarrizkoak izan ziren funtsezko datuetan aldaketaren bat eginez gero, berehala jakinarazi beharko dio Energia eta Meategien Zuzendaritzari.
Baimen honek bost urterako balio du.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinarazi eta argitaratzeko agintzea.
Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industria eta Energiako sailburuordeari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoarekin bat etorriaz.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 25a.
Energia eta Meategien zuzendaria,
OSKAR ZABALA RABADÁN.


