- EBAZPENA, 2009ko azaroaren 30ekoa, Gizarte Gaietako sailburuordearena, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzen aurrekontu-zuzkiduraren aldaketa jakinarazteko dena. Seme-alabak dituzten familientzako laguntzak arautzen dituen abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren bidez (2006ko abenduaren 27ko EHAA, 245 zenbakikoa) ezarri ziren Familiei Laguntzeko Erakunde Arteko II. Planean aurreikusitako laguntzak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko azaroaren 30ekoa, Gizarte Gaietako sailburuordearena, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzen aurrekontu-zuzkiduraren aldaketa jakinarazteko dena. Seme-alabak dituzten familientzako laguntzak arautzen dituen abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren bidez (2006ko abenduaren 27ko EHAA, 245 zenbakikoa) ezarri ziren Familiei Laguntzeko Erakunde Arteko II. Planean aurreikusitako laguntzak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 1
- Hurrenkera-zk.: 11
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/11/30
- Argitaratze-data: 2010/01/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa
Deskribapenak
Testu legala
Seme-alabak dituzten familientzako laguntzak arautzen dituen abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuaren bidez (2006ko abenduaren 27ko EHAA, 245 zenbakikoa) ezarri ziren Familiei Laguntzeko Erakunde Arteko II. Planean aurreikusitako laguntzak.
Administrazio publikoaren diru-laguntzak banatzerakoan jarraitu beharrekoa den publizitate-printzipioa bermatzeko, aipatutako Dekretuaren 27.4 artikuluan aurreikusten da sail honek urtero emango duela, sailburuaren agindu baten bidez, Dekretu honetan aurreikusten diren laguntzak finantzatzeko dagokion aurrekontu-zuzkiduraren berri edo, hala badagokio, horren eguneratzeak ematen duen zenbatekoaren berri.
Hori guztia dela-eta, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2009ko otsailaren 4ko (2009ko otsailaren 25eko EHAA) Aginduan xedatutakoa betez, 255/2006 Dekretuaren bidez seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzen 2009ko ekitaldirako aurrekontu-zuzkidura 25.637.900 eurokoa izango zela jakinarazi zen.
Agindu horretako xedapen gehigarri bakarrean xedatzen denez, hasierako aurrekontu-zuzkidura eguneratuz gero (laguntzak eman aurretik egin behar dira eguneratzeak), horren berri eman beharko da Gizarteratze eta Familia sailburuordearen ebazpen baten bidez, uztailaren 16ko 176/2002 Dekretuaren 12.1 artikuluarekin eta maiatzaren 30eko 109/2006 Dekretuaren 13.1 artikuluarekin bat etorriz.
Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 6ko 538/2009 Dekretuko 9. artikuluan xedatutakoa betez, familia- eta komunitate-politikaren arloa Gizarte Gaietako sailburuordetzaren eskumena da. Beraz, ebazpen hau emateko eskumena Gizarte Gaietako sailburuordearena da.
Adierazitakoaren arabera, xedapen gehigarri horretan xedatutakoari jarraiki, ondokoa
Lehenengoa. Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra ebazpen honek.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 30a.
Gizarte Gaietako sailburuordea,
FERNANDO FANTOVA AZCOAGA.


