Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko abenduaren 1ekoa, Droga Gaietako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, 2009ko azaroaren 16ko Aginduaren bidez deitutako drogazaletasun arloko baliabide dokumentalen ikerketa, azterketa eta hobekuntza egiteko kide anitzeko organoko partaideak izendatzen dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 1ekoa, Droga Gaietako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, 2009ko azaroaren 16ko Aginduaren bidez deitutako drogazaletasun arloko baliabide dokumentalen ikerketa, azterketa eta hobekuntza egiteko kide anitzeko organoko partaideak izendatzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 244
  • Hurrenkera-zk.: 6656
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/12/01
  • Argitaratze-data: 2009/12/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2009ko azaroaren 16ko Aginduaren 4.1 artikuluaren arabera (azaroaren 18ko EHAA), agindu honetan aurreikusitako laguntzak lehiaketa bidez ebatziko dira eta kide anitzeko organo batek, Droga Gaietako zuzendariak izendatuak, egingo du ebazpen-proposamena.

Kide anitzeko organo horrek kide hauek izango ditu: Gizarte Gaietako sailburuordea, zeina lehendakaria izango baita; Droga Gaietako zuzendaria; Droga Gaietako Zuzendaritzako bi teknikari, horietako bat idazkari izango dela; Droga Mendekotasunen Aholku Kontseiluko batzorde tekniko espezializatu bateko kide bat (batzorde horretakoa ezin da laguntzen eskatzailea izan); eta Eusko Jaurlaritzako Sail bateko kide bat, Droga Mendekotasunen Aholku Kontseiluan izendapena duena.

Aurreko guztia dela eta, hauxe

Lehenengoa. Beheragoko jaun-andreak izendatzea kide anitzeko organoko kide. Organo horrek du, Droga Mendekotasunen Euskal Behatokiaren markoan, mendekotasunen arloko baliabide dokumentalen ikerketa, azterketa eta hobekuntza egiteko 2009. urterako laguntzak, 2009ko azaroaren 16ko Aginduak deituak, ebazteko proposamena egiteko ardura.

Lehendakaria: Fernando Fantova Azcoaga jauna, Gizarte Gaietako sailburuordea, edo bera ordezten duen pertsona.

Bokalak:

Celina Pereda Riguera andrea, Droga Gaietako zuzendaria, edo bera ordezten duen pertsona.

Maite Iruretagoiena Ibarguren andrea, Droga Gaietako Zuzendaritzako teknikaria, edo bera ordezten duen pertsona.

Irune Urbitarte Artano andrea, Droga Gaietako Zuzendaritzako teknikaria, edo bera ordezten duen pertsona, idazkari arituko da.

Alfonso Gurpegi Ruiz jauna, Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria, edo bera ordezten duen pertsona.

Jose Antonio de la Rica Gimenez jauna, Osakidetzako Asistentzia Psikiatriko eta Osasun Mentaleko burua, edo bera ordezten duen pertsona.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 1a.

Droga Gaietako zuzendaria,

CELINA PEREDA RIGUERA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik