Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko abenduaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoan sartzeko praktika-aldia arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 1ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoan sartzeko praktika-aldia arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 245
  • Hurrenkera-zk.: 6668
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/12/01
  • Argitaratze-data: 2009/12/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduren deialdia egiten duen 2009ko urtarrilaren 20ko Aginduak (2009ko urtarrilaren 26ko EHAA) bere 13. oinarrian xedatzen duenez, praktikak egitea beharrezkoa da hautagaiek Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoari dagozkion funtzioak betetzeko prestakuntza egokia dutela egiaztatu eta bermatu ahal izateko.

Ez-gaitzat jotzen diren hautagaiak hurrengo promozioan aukeratutako hautagaiei batuko zaizkie, praktika-aldia behin soilik errepikatuz. Kasu horretan, batuko den promozioaren espezialitatean aukeratutako azken pertsonaren hurrengo lekua beteko dute.

Hurrengo urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoan sartzeko hautaketa-prozesurik deituko ez balitz, ez-gai izendatutako ikasturtearen hurrengoan barrena bete beharko lukete praktika-aldia.

Aipatutako oinarriak izanda, praktika horiek arautu eta Kalifikazio-batzordearen osaketa eta eskumenak zehaztea egokia da.

Ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoko praktiketako funtzionario gisa izendatutako pertsonek egindako praktikak batzordeak kalifikatuko ditu, eta batzordearen osaketa eta jarduteko prozedura jarraian zehazten dira:

  1. EAEko Ikuskarien Kidegoko praktiketako funtzionarioen ebaluazioa egiteko batzorde bat eratuko da, Arabako Lurralde Historikoan egoitza izango duena, eta ondorengoez osatuko da:

    Hezkuntzako Lurraldeko Ikuskari Buru bat, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileen Kudeaketako zuzendariak izendatuko duena.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoko lau karrerako funtzionario, kidegoan gutxienez hamar urtetan zerbitzua eskaini dutenak. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileen Kudeaketako zuzendariak izendatuko ditu eta kide gisa jardungo dira.

  2. Kalifikazio-batzordearen osaketa Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetako iragarki-tauletan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren wwww.hezkuntza.ejgv.euskadi.net web orrian argitaratuko da.

  3. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetan abstentzio eta ezespen-kausei buruz ezarritakoa aplikatuko zaie Kalifikazio-batzordeko kideei.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoko funtzionarioen praktika-aldia, batzordeak izendatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoko eskarmentua duten karrerako funtzionarioen tutoretzaren pean gauzatuko da.

    Kalifikazio-batzordeak izendatuko du tutorea, lurralde bakoitzeko ikuskari buruaren proposamenez, eta praktiketan dagoen ikuskariak parte hartzen duen inguruko taldeko ikuskariak lehentasunez hautatuko dira. Nolanahi ere, Lurraldeko ikuskari buruaren proposamenez, Kalifikazio-batzordeak ikuskari tutore bakoitzari edo azken batean baita inguruko ikuskari buruei ere, praktiketako ikuskari bat edo gehiago esleitu diezaioke.

    Praktika-aldia gauzatzen den bitartean esleitutako tutoretza betetzea eragozten duen gorabeheraren bat gertatuko balitz, lurraldeko ikuskari buruak beste tutore bat proposatuko du, adierazitako irizpideak jarraituz, eta Kalifikazio-batzordeak izendatuko du.

  4. Tutorearen betebeharra praktiketako funtzionarioei Hezkuntza Ikuskaritzari dagozkion funtzioak gauzatzearen inguruko aholkuak eta informazioa ematea izango da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Ikuskaritzaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen duen 2002ko ekainaren 18ko Aginduan jaso bezala.

  1. Praktika-aldiaren bukaeran, ikuskari tutoreak I. eranskinean jasotzen diren alderdiei dagokienez hautagaiak egindako lanaren balorazioa jasotzen duen txostena egingo du, eta Kalifikazio-batzordeari bidaliko dio.

    Era berean, praktika-aldia gauzatu den ikuskaritza-inguruko buruak II. eranskinean jasotzen diren alderdiei dagokienez hautagaiak egindako lanaren balorazioa jasotzen duen txostena egingo du, eta Kalifikazio-batzordeari bidaliko dio.

    Halaber, batzordeek hautagaiei azken txostena eska diezaiekete, eta bertan, hautagaiek antzemandako zailtasunak eta jasotako laguntzak baloratuko dituzte.

    Txosten guztiak dagokion Kalifikazio-batzordera bidaliko dira.

  2. Hautagaien ebaluazioa kalifikazio-batzordeak egingo du, ondorengoaren arabera:

    1. Ikuskari tutoreak edo praktika-aldia burutu den ikuskaritza-inguruko buruak praktiketako funtzionarioaren jardunari buruz egindako txostenak.

    2. Hautagaiaren azken memoria-txostena, Kalifikazio-batzordeek eskatuz gero.

      Praktiketako funtzionarioen kalifikazioa «ez-gai» dela ulertuko da, baldin eta hautagaia eranskinetan zehaztutako adierazle guztietan eta bakoitzean nahikotasun-mailara iristen ez bada.

      Ikuskari tutorearen edo praktika-aldia burutu den ikuskaritza-inguruko buruaren txostenek oinarri dituzten elementuak nola txostenak egiteko erabili dituzten agiriak adierazi beharko dituzte.

  3. Egindako txostenak ikusita, Kalifikazio-batzordeak hautagaiaren ebaluazioa egingo du eta praktiketako funtzionarioen zerrenda igorriko dio Langileen Kudeaketako zuzendariari, bakoitzari dagokion kalifikazioarekin batera.

  4. Praktiken kalifikazioa «gai» edo «ez-gai» izango da. «Ez-gai» gisa kalifikatutako praktiketako funtzionarioek kalifikazio horien gaineko helegiteak aurkez ditzakete, Langileen Kudeaketako zuzendariari aldez aurretik jakinarazita, eta bost eguneko epean, jakinarazpena egiten den egunetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 79. artikuluan xedatzen duenari jarraituz. Epe hau igarota, Langileen Kudeaketako zuzendariak ebazpena emango du eta dagokion Kalifikazio-batzordeari eta interesdunari igorriko zaio.

    Bigarrena. Kalifikazio-batzordea bost eguneko epean eratu beharko da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Kalifikazio-batzordea ezingo da batzordekide guztiak aurrean egon gabe eratu, gorabehera bereziak gertatzea salbu, eta horiek Langileen Kudeaketako zuzendariak baloratu beharko ditu. Eraketa-egintza horren ondoren, akta egingo da eta Langileen Kudeaketa Zuzendaritzari igorriko zaio.

    Hirugarrena. Kalifikazio-batzordeak ezingo du «gai» edo «ez-gai» izatearen behin betiko akta idatzi, gutxienez presidentea eta batzordeko gainerako kideen erdia aurrean egon gabe. Nolanahi ere, batzordea eratu eta gero ezinbesteko arrazoiak edo ustekabeko kausak direla medio kideren batek edo presidenteak agertzerik izango ez balute, horien berri emango zaio Langileen Kudeaketako zuzendariari eta honek dagokiona erabakiko du.

    Laugarrena. Orokorrean, praktikak bukatutzat joko dira ikuskaritzaren funtzioak sei hilabetez zuzenean betetzen direnean, gutxienez, eguneko 2/3 jardunarekin. Halaber, salbuespenez, praktika-aldi horrek gutxienez hiruhileko bat baino iraupen luzeagoa izan dezake, eta jarraitua izan beharko da, baldin eta praktiketako funtzionarioak aldi baterako lanerako ezintasuna, amatasun-baja edo praktika-aldia ohiko moduan betetzea eragozten dion bestelako ustekabeko eta salbuespenezko gorabeheraren bat badu. Kalifikazio-batzordeak baloratuko ditu salbuespen horiek. Salbuespenezko kasu horietan ere eguneroko jarduna bete beharko da, gutxienez 2/3.

    Kalifikazio-batzordeak egingo duen azken aktan, ebaluatu behar diren praktiketako ikuskari guztiak eta euren kalifikazioak jasoko dira. Praktiken ebaluazio-akta horiek Langileen Kudeaketako zuzendariari igorriko zaizkio.

    2009-2010 ikasturtean praktikak gainditzen ez dituztenek hurrengo ikasturtean praktikak errepikatzeko aukera izango dute.

    Bosgarrena. Praktika-aldian barrena eta Kalifikazio-batzordeari jakinarazitako kasu berezien aurrean, praktiketako funtzionarioei mediku-azterketak egin diezazkiekete, Hezkuntzako Ikuskaritza Kidegoari dagozkion funtzioak modu egokian betetzeko beharrezkoak diren baldintza fisiko eta psikikoak betetzen dituzten egiaztatze aldera.

    Seigarrena. Praktika-aldi hau garatzeko beharrezkoa den jarraibide oro emateko ahalmena ematen zaio Langileen Kudeaketako zuzendariari.

    Zazpigarrena. Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jar daiteke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 1a.

    Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

    MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.

    IKUSKARIEN KIDEGOKO PRAKTIKETAKO FUNTZIONARIOEI DAGOZKIEN TXOSTENAK LANTZEKO ERANSKINAK

  1. Lankidetzarako jarrera lana antolatzeko orduan.

  2. Hezkuntza-elkarteko sektore desberdinek hezkuntza ikuskaritzaren aurrean aurkeztutako gaiak ebazteko informazioa, orientazioa eta aholkularitza.

  3. Ondorioak eta txostenak diseinatu, gauzatu eta aurkezteko gaitasuna, honako gaien inguruan: bakarka edo talde bateko kide gisa eskatutako ikuskaritza edo/eta ebaluazio-lanak, beharrezko tresna teknikoak erabiliz, eta hala dagokionean, oinarrizko informatika ere.

  4. Ikuskariak ikastetxeetan esku hartzea.

  1. Ikastetxeetako esku-hartzea planifikatzea, banakako lana eginkizun orokorrari egokituz.

  2. Lanak betetzeko erabilitako prozedurak Urteko Ikuskaritza Planean adierazitakoen arabera egokitzea.

  3. Hezkuntza-elkarteko kideen arteko bitartekotza eta arbitrajea gatazka-egoeretan.

  1. Gobernu-organoekin, APAekin eta erreferentziako ikastetxeetako irakasleekin, nola inguru bakoitzeko hezkuntzako laguntza-zerbitzuekin eta beste erakundeetako gizarte-hezkuntza zerbitzuekin ikuskaritza-funtzioak betetzeko komunikazio-estrategiak eta harreman egokien ezarpena garatzea.

  2. Kasuen jarraipena eta ebazpena.

  1. Lanaldia betetzea.

  2. Urteko Ikuskaritza Plana garatu eta betearazteko lankidetza, kooperazioa eta konpromisoa.

  3. Antolakuntzaren eta erreferentziako ikastetxeen hezkuntza-jardueraren ezagutza-maila.

  4. Ikastetxeek legeria betetzearen inguruko kontrola.

  5. Jarduerak planifikatu eta eginkizunak betetzea.

  6. Ikuskaritza-funtzioak betez egindako txostenen kalitatea.

  7. Talde-lana.

  8. Lurralde Ordezkaritzetako arduradunen edo/eta Hezkuntza Sailburuordetza eta Ikuskaritzaren eskakizunei erantzun administratiboen egokitzapena.

  9. Ikuskaritza Zerbitzuko kideekin harremanak izateko eta komunikatzeko gaitasuna (informazioa trukatzea, Ikuskaritza Buruzagitzak, bere administrazio-unitateko eta Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzako beste administrazio-unitateetako kideak eta arduradunak).

  10. Ikuskaritza-lanetan jasotako prestakuntza aplikatzea.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik