- EBAZPENA, 2009ko abenduaren 2koa, Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordearena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko patata landu, biltegiratu eta merkaturatzeko laguntzen 2009ko ekitaldiko deialdia egiten duen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2009ko abuztuaren 6ko Aginduan jasotako ekonomia-baliabideen zenbateko berria argitara ematen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko abenduaren 2koa, Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordearena; honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko patata landu, biltegiratu eta merkaturatzeko laguntzen 2009ko ekitaldiko deialdia egiten duen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2009ko abuztuaren 6ko Aginduan jasotako ekonomia-baliabideen zenbateko berria argitara ematen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 35
- Hurrenkera-zk.: 910
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/12/02
- Argitaratze-data: 2010/02/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko patata landu, biltegiratu eta merkaturatzeko laguntzen 2009ko ekitaldiko deialdia egiten duen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2009ko abuztuaren 6ko Aginduko bigarren erabakian ezartzen denez (EHAA, 185. zk., 2009ko irailaren 25ekoa), emango diren laguntzen kopuru osoa Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik aterako da, eta 1.000.000 eurokoa izango da. Horietatik 700.000 euro 2009 ekitaldiaren konturakoak izango dira, eta 300.000 euro 2010 ekitaldiko konpromiso-kreditukoak; nolanahi ere, hori eguneratu egin ahal izango da, indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontuetan aldaketak onartzen badira. Halakorik gertatuz gero, aldaketa horietatik datorren aurrekontuko diru-izendapenaren berri emango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordearen ebazpen baten bidez.
Alde horretatik, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak, egin ditu egin beharreko izapideak, eta programara bideratutako bere kredituak 212.719,30 euroan handitzea onartu du. Horietatik 148.903,51 euro 2009 ekitaldiko ordainketa-kreditukoak dira, eta 63.815,79 euro 2110 ekitaldiko konpromiso-kreditukoak. Ondorioz, deialdi horretan Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik 2009 ekitaldirako emango diren laguntzen kopurua 848.903,51 eurokoa da, eta 2010 ekitaldirako emango direnena 363.815,79 eurokoa.
Aurretik esandakoari jarraiki, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Idazkera Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluan eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aipatutako 2008ko abuztuaren 6ko Aginduan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea aipatutako zenbateko-gehitze hori.
Hori dela bide, honako hau
Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko patata landu, biltegiratu eta merkaturatzeko laguntzen 2009ko ekitaldiko deialdia egiten duen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2009ko abuztuaren 6ko Aginduan jasotako ekonomia-baliabideen zenbateko berria; 1.212.719,3 eurokoa izango da. Aipatutako kopuruan, ordainketa-kreditukoak dira 2009 urterako 848.903,51 euro eta 2010 urterako 363.815,79 euro: Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretara bideratutako funts berekietakoak dira.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 2a.
Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordea,
JUAN RAMÓN AZKUE MANTEROLA.


