- EBAZPENA, 2009ko abenduaren 3koa, Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, 2.360 euro gehitzeko baimena ematen duena 2009-2010 ikasturtean Erasmus eta nazioartean mugitzeko beste unibertsitate-programa batzuen esparruko unibertsitate-ikasleentzako beken deialdirako 1.000.000 euroko zenbatekoari. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko abenduaren 3koa, Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, 2.360 euro gehitzeko baimena ematen duena 2009-2010 ikasturtean Erasmus eta nazioartean mugitzeko beste unibertsitate-programa batzuen esparruko unibertsitate-ikasleentzako beken deialdirako 1.000.000 euroko zenbatekoari.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 248
- Hurrenkera-zk.: 6743
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/12/03
- Argitaratze-data: 2009/12/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2009ko maiatzaren 26ko Aginduak (2009ko ekainaren 9ko EHAA) 2009-2010 ikasturtean Erasmus eta nazioartean mugitzeko beste unibertsitate-programa batzuen esparruko unibertsitate-ikasleei bekak emateko deialdia egiten du. Agindu horren 2. artikuluan ezartzen da aipatutako laguntzak emateko 1.000.000 euroko zenbateko osoa handitu ahal izango dela, beharrezkoa baldin bada, kontuan hartuta diru-laguntza emateko proposamena duten aurkeztutako eskabideen zenbatekoa. Horretarako, laguntza horiek ebatzi aurretik, kontuan hartuko dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe gerta litezkeen aurrekontuak.
Aipatutako aginduak ezarritako baldintzak betetzen dituzten 1.266 eskaera jaso dira, eta eskaera horiei beka emateko 1.002.360 euro behar dira guztira. Hori dela eta, laguntzetarako gordetako 1.000.000 euroko zenbatekoa ez da nahikoa, eta horren ondorioz, beken deialdirako 1.000.000 euroko zenbatekoari 2.360 euro gehitzeko baimena ematen da.
Horrenbestez, eta izapidetzen ari denez Unibertsitate zuzendariaren Ebazpena, hots, 2009-2010 ikasturtean Erasmus eta nazioartean mugitzeko beste unibertsitate-programa batzuen esparruko unibertsitate-ikasleentzako beken deialdiko eskariak ebazten dituena,
Baimena ematea 2.360 euro gehitzeko 2009-2010 ikasturtean Erasmus eta nazioartean mugitzeko beste unibertsitate-programa batzuen esparruko unibertsitate-ikasleentzako beken deialdirako 1.000.000 euroko zenbatekoari.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 3a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.


