- EBAZPENA, 2009ko abenduaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bitartez eskola garraiorako banan-banako esleipenetarako deialdia egiten baita, 2009-2010 ikasturterakoa, hain justu ere Haur Hezkuntzan (2. zikloa), Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (1. eta 2. zikloak) ikasten ari diren ikasleei dagokienez. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko abenduaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bitartez eskola garraiorako banan-banako esleipenetarako deialdia egiten baita, 2009-2010 ikasturterakoa, hain justu ere Haur Hezkuntzan (2. zikloa), Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (1. eta 2. zikloak) ikasten ari diren ikasleei dagokienez.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 4
- Hurrenkera-zk.: 53
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/12/09
- Argitaratze-data: 2010/01/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
2009ko abuztuaren 31n, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak emandako Aginduaren bidez, eskola garraiorako banan-banako esleipenetarako deialdia egiten da, 2009-2010 ikasturterakoa, hain justu ere Haur Hezkuntzan (2. zikloa), Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (1. eta 2. zikloak) ikasten ari diren ikasleei dagokienez (2009ko irailaren 22ko EHAA).
Lurralde historikoek egindako proposamenak azterturik, eta aipatu deialdiko irizpideak aplikatuaz, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza honek zera,
Lehenengoa. Deialdiko baldintzak bete dituzten lurralde historikoetako ikasleei laguntza ematea.
Ebazpen honetako zenbateko guztizkoa hauxe da: miloi bat berrehun eta hogeita bost mila seiehun eta laurogeita hemeretzi euro eta laurogei zentimoa (1.225.699,80), honelaxe banatua:
Arabako Lurralde Historikoa 546.999,83
Gipuzkoako Lurralde Historikoa 314.413,70
Bizkaiko Lurralde Historikoa 364.286,27
Bigarrena. Laguntza eman zaienen eta laguntza ukatu zaienen zerrendak argitara daitezela agintzea, hain justu lurralde ordezkaritzetako iragarki-oholean, eta ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abendua 9a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.


