Euskadi.eus
  • 5711/2009 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdeko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko Maria Luisa Merino Hernández andrea izendatu eta zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

5711/2009 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdeko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko Maria Luisa Merino Hernández andrea izendatu eta zerbitzu berezietan egongo dela deklaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 20
  • Hurrenkera-zk.: 542
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/12/09
  • Argitaratze-data: 2010/02/01

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu dugu Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdeko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen irailaren 29ko 4445/2009 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2009ko azaroaren 4ko EHAAn (212. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, M.ª Luisa Merino Hernández andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Maria Luisa Merino Hernández andrea Osakidetzako langile finkoa eta Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdeko familia-medikoaren postu funtzionalaren 3792 plazaren jabea da, eta Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdeko zuzendari medikoaren lanpostua betetzeko hautatu dute.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ofizioz deklaratu beharko da Osakidetzako langile finkoak zerbitzu berezietan daudela, erakunde publiko horretako zuzendaritza-karguren bat betetzeko hautatuak badira.

Hori dela eta, zuzendaritza nagusi honek hau

Lehenengoa. Maria Luisa Merino Hernández andrea Gipuzkoako Mendebaldeko Eskualdeko zuzendari mediko izendatzea.

Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Deklaratzea Maria Luisa Merino Hernández andrea zerbitzu berezietan dagoela, bere izendapenak ondorioak dituen egunetik hasita.

Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 9a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik