Euskadi.eus
  • 23/2009 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

23/2009 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako zenbait hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 244
  • Hurrenkera-zk.: 6653
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/12/10
  • Argitaratze-data: 2009/12/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Instituzional

Testu legala

Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau

Hezkuntza Ministerioarekin izenpetutako lankidetza-hitzarmena. Helburua: 2008-2009 ikasturtean «Literatura-ibilbideak» lurralde-lankidetzako programa garatzea (I. eranskina).

PROA (Programa de Refuerzo, Orientación y Apoyo) planari buruz Hezkuntza eta Zientzia Ministerioarekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenari 2009. urterako egindako eranskina (II. eranskina).

Eskola Ibiltarien Programari buruz 1990ean Hezkuntza eta Zientzia Ministerioarekin izenpetutako hitzarmenari 2009. urtean gehitutako eranskin ekonomikoa (III. eranskina).

Euskal Herriko Unibertsitatearekiko hitzarmena. Helburua: legez langabezian dauden unibertsitate-tituludunek berezko titulu edo master ofizialak ikasteko egindako matrikula-eskaerak kudeatu eta izapidetzeko lankidetza egituratzea (IV. eranskina).

Vitoria-Gasteizen, 2009ko abenduaren 10ean.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JOSÉ LUIS ERREKATXO LABANDIBAR.

Alde batetik, Ángel Gabilondo Pujol Hezkuntza ministro jaunak, apirilaren 7ko 556/2009 Errege Dekretuaren ondorioz, eta urtarrilaren Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatuaren) hamahirugarren xedapen gehigarriak ezarritako eskumena erabilita.

Beste alde batetik, María Isabel Celaá Diéguez andreak, maiatzaren 8ko 6/2009 Dekretuaren bidez Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu izendatua, eta Jaurlaritzaren 2009ko urriaren 6ko akordioaren bidez hitzarmen hau sinatzeko ahalmena duena.

Hitzarmen hau egiteko gaitasuna onartu diote elkarri, eta

AZALTZEN DUTE:

Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak ezartzen duenez, Estatuak eskumen esklusiboa du titulu akademikoak eta lanbide-tituluak eskuratu, luzatu eta homologatzeko baldintzak arautzeko, Konstituzioaren 27. artikulua garatzeko, botere publikoek alor horretan dituzten betebeharrak betetzen direla bermatzeko.

Euskal Herriko Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 16. artikuluan xedatzen denez, irakaskuntza bere zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumena da, kalterik egin gabe Konstituzioaren 27. artikuluari eta hura zehaztuko duten lege organikoei, haren 149.1.30. artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori betetzeko eta bermatzeko behar den goi-ikuskaritzari.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 9. artikuluak Estatuari gomendatzen dio lurralde-lankidetzarako programak sustatzea, hezkuntza-helburu orokorrak lortzeko, ikasleen oinarrizko gaitasunak sendotzeko, autonomia-erkidegoen kultura-aniztasunaren eta hizkuntza-aniztasunaren ezagutza eta horienganako estimazioa bultzatzeko, eta desberdintasunen konpentsazioan lurralde-oreka eta lurraldeen arteko elkartasuna lortzen laguntzeko. Era berean, legeak zehazten duenez, programa horiek hezkuntza-administrazio eskudunen arteko hitzarmen edo akordioen bitartez burutuko dira.

Arautegi horrekin bat etorriz, 2003-2004 ikasturtetik aurrera Hezkuntza Ministerioa eta Eusko Jaurlaritza lankidetzan ari dira «Literatura-Ibilbideak» lurraldeko lankidetza-programan, eta lankidetza hori 2007-2008 ikasturtean zabaldu zen Euskal Autonomia Erkidegoan literatura-ibilbide bat abian jarrita.

Bi aldeek bat egiten dute estatu-mailako programa hori gauzatzen jarraitzeko xedean, Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 2. artikuluan aurreikusitako xedeen arabera. Programa horren helburua da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleengan irakurketa sustatzea lurraldeko lankidetza-programen esparruan, eta beste autonomia-erkidegoetako natura eta kultura-aberastasuna ezagutarazi eta baloratzea.

Horrez gain, bi aldeen iritziz, aipaturiko helburuak lortzeko tresna egokia da autonomia-erkidego desberdinetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasle-taldeak eratzea, liburu bat edo gehiago irakurrita, beste autonomia-erkidegoetan barrena literatura-ibilbideak egin ditzaten.

Horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleek beste edozein autonomia-erkidegotan egingo dute jarduera, eta beste autonomia-erkidego batzuetako ikasleek Euskal Autonomia Erkidegoko «Literatura-ibilbidea» egingo dute.

Programa hori egin ahal izateko, Hezkuntza Ministerioaren eta autonomia-erkidegoen arteko lankidetza antolatu behar da. Ministerio horrek programan parte hartzeko laguntzen deialdia argitaratuko du.

Horiek horrela, Hezkuntza Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, bi aldeei dagozkien administrazio-estamentuetan beharrezko izapideak onartu ondoren, hitzarmen hau sinatu dute 2008-2009 ikasturtean «Literatura-Ibilbideak» hezkuntza-programa gauzatzeko, oinarri hauen arabera:

OINARRIAK

Lehenengoa. Hitzarmenaren helburua.

Hitzarmen honen helburua da Hezkuntza Ministerioaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren arteko lankidetzarako beharrezkoak diren mekanismoak ezartzea, bertan jasotako zehaztapenen arabera, 2008-2009 ikasturtean «Literatura-Ibilbideak» hezkuntza-programa aurrera eramateko.

Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen parte-hartzea.

  1. Bi aldeek adosten dute Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleek honela parte hartuko dutela: gehienez ere 26 pertsonako taldetan; bi irakasle eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako 24 ikasle. Beste autonomia-erkidego batzuetan ezarritako «Literatura-Ibilbideak» hezkuntza-programako ibilbideak egingo dituzte. Horretarako, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ikasleak eta irakasle laguntzaileak aukeratuko ditu, eta zerrendak eta beharrezko datuak bidaliko ditu Hezkuntza Ministeriora.

  2. Aukeraketa egitean aintzat hartuko dira zentro eskatzaile guztiek aurkeztutako proiektua eta ikastetxea kokatuta dagoen lekuko ezaugarri sozio-ekonomikoak, arrazoi ekonomikoak, kulturalak edo ingurumenari dagozkionak direla eta beste eskaintza batzuk izateko aukera txikiagoa duten ikasleei lehentasuna emateko xedez. Ildo horretan, lehentasuna izango dute nekazaritza-eremuetatik, ingurabide periferikoetatik eta auzo pobreetatik datozen ikasleek. Ikasleei bi irakaslek lagunduko diete, eskolak eman ohi dizkietenak. Horiek jarduera aurrez prestatuko dute ikasleekin, programaren aprobetxamendu pedagogiko eta didaktikoa bermatuko dute eta beren taldeen arduradunak izango dira.

  3. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hala proposatuta, Hezkuntza Ministerioak ezarriko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleek egin beharreko ibilbidea eta parte hartzeko data zehatzak, laguntzen deialdian aurreikusitako banaketaren arabera.

  4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, beharrezko koordinazioa bermatuko du erkidego honetako irakasle laguntzaileek, ibilbidean zehar, beren zereginak bete ditzaten. Horretarako aintzat hartuko ditu Hezkuntza Ministerioak horretarako emandako jarraibideak. Horretarako, programaren heziketa-alderdien eta ikasleak zaintzeko beharrezko neurrien berri emango zaie, baita programa gauzatzeko beharrezkoa den beste edozein neurriren berri ere.

    Hirugarrena. «Literatura-Ibilbidea» Euskal Autonomia Erkidegoan barrena:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoak, bere eskumeneko zerbitzuen bidez eta Hezkuntza Ministerioarekiko lankidetzan, «Literatura-Ibilbidea» diseinatuko du, eta gainerako autonomia-erkidegoetako zerbitzuei hezkuntzari, antolaketari eta administrazioari dagozkien alderdiei buruzko informazio guztia emango die, «Literatura-Ibilbideak» hezkuntza-programaren garapenean behar bezalako koordinazioa bermatzeko xedez.

  2. Hezkuntza Ministerioak Euskal Autonomia Erkidegoan diseinatutako ibilbidea eskainiko die beste autonomia-erkidego batzuetako ikasleei.

  3. «Literatura-Ibilbideak» astebete iraungo du; liburu, pertsonaia edo egile baten ingurukoa izango da, eta ibilbide hori egiten duten ikasleei Euskal Autonomia Erkidegoko historia eta errealitate sozial, kultural, linguistiko eta naturala hobeto ezagutzeko aukera ematea du helburu.

  4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila arduratuko da berariaz programako lanak eta koordinazio-zereginak gainbegiratzeaz.

  5. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak literatura-ibilbidearen diseinua bidaliko die Euskal Autonomia Erkidegoko «Literatura-ibilbide» horretan parte hartzeko aukeratutako zentroei, parte hartu aurretik, eta autobusez egingo den bidea antolatuko du, ezarritako edukien arabera.

  6. Autobusez egingo den bidea gehienez ere egunean 250 km-koa eta 10 ordutik beherakoa izango da, bizipenaren alderdi hezitzaileak zaildu egin ditzaketen edota finantziaziorako dagoen zenbatekoa gaindi dezaketen lekualdaketa luzeak saihesteko.

    Laugarrena. Aldeen ekarpenak.

  1. Beste autonomia-erkidego bateko «Literatura-Ibilbidean» parte hartzeko aukeratutako Euskal Autonomia Erkidegoko ikasle eta irakasleei dagokienez:

    Hezkuntza Ministerioak erkidego hartzailearekin lankidetzan ikasle horien ostatua eta mantenua bermatuko ditu.

    Halaber, Hezkuntza Ministerioak ikasle horiei programan parte hartzen lagunduko die; horretarako, parte-hartzaileei diru-laguntzak emango dizkie jarduera prestatzeko eta jatorrizko udalerritik ibilbidearen hiri nagusira heltzeko gastuetarako.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Literatura-Ibilbidea garatzeari dagokionez:

    Hezkuntza Ministerioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak finantzatuko dituzte ostatua eta mantentze-gastuak, baita ikasleek Euskal Autonomia Erkidegoko «Literatura-Ibilbidean» egin beharreko jarduerarako beharrezkoak diren beste gastuak ere. Horrez gain, Hezkuntza Ministerioak beharrezkoa den garraiobidea kontratatuko du jarduera gauzatzeko.

    Hirugarren klausulako 4. puntuan aipatzen diren programaren koordinazio-zereginak betetzeko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak koordinatzaile bat izendatuko du jarduera garatzearen arduradun gisa, eta beharrezkoak diren langile laguntzaileak kontratatuko ditu, egoki iritziz gero.

  3. «Literatura-Ibilbideak» hezkuntza-programan parte hartuko duten guztiak Hezkuntza Ministerioak horretarako harpidetutako poliza baten bidez babestuta egongo dira, istripuak eta bat-bateko gaixotasunak estaltzeko.

    Bosgarrena: 2008-2009 ikasturtean zehar «Literatura-Ibilbideak» hezkuntza-programa garatzea.

  1. Ikasle eta irakasle parte-hartzaileak:

    Euskal Autonomia Erkidegoko 20-24 ikasleko eta 2 irakasleko 4 taldek parte hartuko dute programan, gehienez ere.

    Beste autonomia-erkidego batzuetako 20-24 ikasleko eta 2 irakasleko 4 taldek, gehienez ere, parte hartuko dute Euskal Autonomia Erkidegoko «Literatura-Ibilbidean».

  2. Finantza-baliabideak:

    A Hezkuntza Ministerioaren aldetik.

    1. Programaren gastuak:

      Parte hartuko duten ikasle eta irakasleen taldeen ostatuari eta mantenuari dagozkien gastuak eta erkidego horretan ezarritako literatura-ibilbidea garatzean sortzen diren gastuak ordaintzeko. MEC-en ekarpen osoa, eurotan: 7.214,12 euro.

    2. Prestatu eta lekuz aldatzeko laguntzak:

      Laguntza-deialdiaren arabera, jarduera prestatzeko eta jatorrizko udalerritik «Literatura-Ibilbidea» hasi behar duten tokira lekuz aldatzeko gastuak ordaintzeko ematen diren eta haren mendeko zentroei dagozkien laguntzen guztizkoa guztira 10.998 euro igorriko du Hezkuntza Ministerioak Euskal Autonomia Erkidegora.

      Hezkuntza Ministerioarentzat, programa honek ez dauka eduki ekonomikorik 2009ko aurrekontu-ekitaldiaren kontura. Izan ere, aipatutako zenbatekoak 2008ko aurrekontuko 18.11.324N.482 kredituaren kargura igorri zituen ministerio horrek 2008-2009 ikasturtean 2008ko abenduaren 22ko Aginduz, «Literatura-Ibilbideak» programan parte hartzeko laguntzak esleitu eta gero. Ondoren, Eusko Jaurlaritzak libramendu horren zenbatekoa sartuko du gastuen aurrekontuan eta aurrekontuan jasotako kreditua habilitatuko du; horrela, aurre egin ahal izango die jardueraren ondorioz sortzen diren gastuei eta laguntzak transferitu laguntzen ikastetxe onuradunei, jarduera prestatzeko eta joan-etorriak egiteko.

      Igorpena justifikatzeko, Eusko Jaurlaritzak gastuaren justifikazioari dagokion dokumentazioa bilduko du eta ziurtagiri bat bidaliko du Hezkuntza Ministeriora (Beken eta Hezkuntza Sustapenaren Zuzendariordetza Nagusia), egindako igorpena aurreikusitako helburuetarako erabili dela adieraziz, eta Aurrekontuei buruzko azaroaren 26ko 47/2003 Lege Orokorraren 86. artikuluan autonomia-erkidego eta erakunde kolaboratzaileentzat ezarritako betebehar guztiak bete behar dira.

      B Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren aldetik:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko «Literatura-Ibilbidea» egingo duten taldeen eta irakasleen ostatua eta mantenua finantzatzeko: 14.055,60 euro.

    2. EAEko Ibilbidea egiteko beharrezkoak diren irakasleen ondoriozko gastuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren kontura izango dira, irakasle-gastuei buruzko I. Kapituluan adierazi bezala.

      Adierazitako ekarpenak Euskal Autonomia Erkidegoko 2009. urteko aurrekontuaren 09.0.1.01.08.04.0408.1.238.82.42221.3 aurrekontu-aplikazioaren kontura igorriko dira.

      Seigarrena. Hitzarmenaren izaera.

      Lankidetza-hitzarmen hau Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 4.1 c) artikuluan aipatutakoak bezalakoak izango da; era berean, arau berezirik ez badago, lege-testu horren printzipioak aplikatuko zaizkio, sortu daitezkeen zalantzak eta hutsuneak ebazteko.

      Zazpigarrena. Batzorde mistoa.

      1. Jarraipena egiteko nola betetzen den hitzarmen hau, alde biek erabakitzen dute batzorde paritario mistoa eratzea, sei kidek osatua: horietako hiru Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak izendatuko ditu, bi Hezkuntza Ministerioak eta bat, Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Ordezkaritzak, eta erkidego horretako gobernuari ordezkatuko dio.

      2. Hitzarmen honetan aipatzen diren programaren alderdi pedagogikoak, antolakuntzakoak eta administratiboak ebaluatuko ditu batzorde mistoak.

      3. Alderen batek hala eskatzen duenean bilduko da batzorde mistoa.

        Zortzigarrena. Zabalkundea.

        Sinatzaile biek konpromisoa hartzen dute batak bestearen parte-hartzea jasotzeko hitzarmen honek aipatzen dituen programak edozein eremutan zabaltzen dituztenean.

        Zehazki, Eusko Jaurlaritzak edozein bidetatik egiten dituen argitalpen eta jakinarazpenek Hezkuntza Ministerioaren logo instituzionala izango dute eta berariaz aipatuko dute: «Hezkuntza Ministerioarekin batera finantzatutako programa».

        Modu berean, Hezkuntza Ministerioaren argitalpen eta jakinarazpenek berariaz aipatuko dute: «Autonomia-Erkidegoekin batera finantzatutako programa».

        Bederatzigarrena. Auziak ebaztea.

        Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 4.2 artikuluan berariaz jasotzen denez, hitzarmen hau betetzeko sor daitezkeen zalantzak ebazteko, lege horren printzipioak aplikatuko dira. Hura bete eta interpretatzean sor daitezkeen auziak ebazteko, alderdien arteko adostasunez ebatziko dira, jarraipen-organoaren bitartez. Adostasunera heltzerik ez badago, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzio Ordenak ebatziko ditu.

        Hamargarrena. Indarraldia.

        Hitzarmen hau izenpetu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta 2010eko ekainaren 30a arte izango du indarra. Ondoz ondoko aldietan luzatu ahal izango da, indarraldia amaitu aurretik gutxienez hilabeteko aurrerapenaz, betiere berraztertu edo salatu nahi ez bada.

        Indarraldia luzatuz gero, eranskin bat gehituko zaio hitzarmen honi; bertan zehaztuko dira Euskal Autonomia Erkidegoan egingo den «Literatura-Ibilbidea»ren gastuak finantzatzeko alde bakoitzaren ekarpenak, hitzarmena honen bosgarren klausulan adierazi bezala.

        Aipaturiko eranskinean jaso behar da, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko «Literatura-Ibilbidea» egingo duten ikasleen eta taldeen kopurua, baita beste erkidego batzuetako ibilbideak egingo dituzten EAEko ikasleen eta taldeen kopurua ere.

        Hamaikagarrena. Hitzarmena azkentzea.

        Aurreko klausulan ezarritako indarraldia gorabehera, ebazpena azkendu ahal izango da alde bietako batek besteari salaketa jakinarazten badio hitzarmenaren indarraldia amaitu baino bi hilabete lehenago edo aldeetako batek hitzarmena betetzen ez badu, horrek dakartzan lege-ondorioekin.

        Horrekin guztiarekin ados daudenez, alde biek hitzarmen hau izenpetu dute, Madrilen, 2009ko abenduaren 2an.

        Hezkuntza Ministeriotik,

        ÁNGEL GABILONDO PUJOL.

        Hezkuntza, Unibertsitate

        eta Ikerketa Sailetik,

        MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Madril, 2009ko azaroak 13.

BILDURIK:

Alde batetik, Ángel Gabilondo Pujol jauna, Hezkuntza ministroa, apirilaren 7ko 556/2009 Errege Dekretuaren arabera, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatuaren hamahirugarren xedapen gehigarriak ezarritako eskumenak erabilita.

Bestetik, María Isabel Celaá Diéguez andrea,(maiatzaren 8ko 6/2009 Dekretuaren bidez izendatua), Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatuz,

ADIERAZTEN DUTE:

Bat. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa zenak eta Euskal Autonomia Erkidegoak hitzarmen bat izenpetu zuten 2006ko abenduaren 26an, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei laguntzeko. Hitzarmenaren zortzigarren oinarriaren arabera, hitzarmen hori mugagabea da, alderdietako batek espresuki salatzen ez badu behintzat, eta kasu bakoitzean adostutako jarduerak urteko aldietan garatuko dira, horretarako eranskina izenpetuz.

Bi. Hezkuntza-eskumenaz baliatuz, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eskola-ordutegiaren barruan gizarte-bazterketari aurre egiteko programak gauzatzen ditu, eta bereziki hezkuntzan berariaz esku hartzeko proiektuak eta curriculum-aniztasuneko programa gauzatzen ditu. Programa horiek PROA programaren helburu eta filosofia berberak dituzte, eta programa hori osatzen dute; izan ere, hezkuntza-komunitate osoari eragiten diete eta, neurri batean, eskolaz kanpo egiten dira.

Hiru. Urriaren 25eko 29/2007 Legearen bitartez, Euskal Herriko 2007-2011 bosturteko kupoa zehazteko metodologia onartu zen, eta lege horren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du zein bide jarraitu honelako programak finantzatzeko, Hezkuntzako Lege Organikoa aplikatuta garatu baitira.

Ondorioz, alderdi biek Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei laguntzeko programa adosten dute. Programa hori 2009 urtean garatuko da, klausuletan adierazten diren datuei eta ekarpenei jarraiki

KLAUSULAK

Lehenengoa. 2009. urtean parte hartuko duten ikastetxeen kopurua.

Eskolei laguntzeko programa Lehen Hezkuntzako 25 ikastetxetan ezarriko da 2008-2009 ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan. 2009-2010 ikasturteko lehen hiruhilekoan, berriz, Lehen Hezkuntzako beste 26 ikastetxetan ezarriko da. Beraz, aurreko ikasturtean programa jarraitzen dutenak (24) gehi aurtengoak, guztira, 50 ikastetxe sartuko dira programan.

Ikasketei laguntzeko programa 2008-2009 ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan garatuko da Bigarren Hezkuntzako 13 ikastetxetan. 2009-2010 ikasturteko lehen hiruhilekoan, berriz, Bigarren Hezkuntzako beste 17 ikastetxetan ezarriko da. Beraz, aurreko ikasturtean programa ezarri zuten ikastetxeak (13) gehi aurtengoak, guztira, 30 ikastetxe sartuko dira programan.

Bigarren Hezkuntzako eskolak lagundu eta indartzeko programa (hitzarmenean laguntza-programa) 2008-2009 ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan garatuko da Bigarren Hezkuntzako 12 ikastetxetan. 2009-2010 ikasturteko lehen hiruhilekoan, ikastetxeen kopurua ez da aldatuko.

Bigarrena. Programak finantzatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoan PROA plana aplikatzeko, urriaren 25eko 29/2007 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian aurreikusitako moduan finantzatuko da (lege horren bidez, Euskal Herriko 2007-2011 bosturteko kupoa zehazteko metodologia onartu zen). Horren arabera, eranskin hau sinatuta, aldeek ez diote elkarri inongo ekarpen ekonomikorik egin behar.

Hirugarrena. Ebaluazioa eta jarraipena.

Programa ondo funtziona dezan behar den informazio eta dokumentazioa emango dio Hezkuntza Ministerioak Euskal Autonomia Erkidegoari, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko ordezkariak integratuko ditu beti autonomia-erkidego guztiak koordinatzeko egituretan.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lankidetzan arituko da PROA Plana ebaluatzeko prozesuan. Ikastetxeen informazioa erraztu, eta behar den informazio guztia emango du ebaluazioa eta Planaren emaitza orokorrak baloratzeko.

Programak gauzatzeko, 2006ko abenduaren 26an izenpeturiko Hitzarmenean adosturiko oinarriak aplikatuko dira.

Hezkuntza Ministerioaren aldetik, Hezkuntza ministroa,

ÁNGEL GABILONDO PUJOL.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio

Nagusiaren aldetik, Hezkuntza, Unibertsitate

eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Alde batetik, Ángel Gabilondo Pujol, Hezkuntzako Ministro jaunak, apirilaren 7ko 556/2009 Errege Dekretuaren arabera, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hamahirugarren xedapen gehigarriak ezarritako eskumena erabilita.

Batetik, María Isabel Celaá Diéguez Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburu andreak, maiatzaren 8ko 6/2009 Dekretuaren bitartez izendatua.

AZALTZEN DUTE:

Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hitzarmen bat izenpetu zuten 1990eko martxoaren 21ean, Eskola Ibiltarien Programa garatzeko. Hitzarmenaren zazpigarren oinarriak zehazten duenez, hitzarmena mugagabea da, baldin eta alderdietako batek espresuki salatzen ez badu, eta dagokion eranskina izenpetuta zehaztuko da kasu bakoitzean zein jarduera egingo diren eta urteko zein alditan.

Horrekin guztiarekin bat etorriz, bi alderdiek adostu dute Eskola Ibiltarien Programa 2009. urtean ere garatuko dela, oinarri hauetan adierazten diren datu eta ekarpenen arabera:

Lehenengoa. Kontratuaren xedea.

1009ko martxoaren 21ean izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren eranskin honen helburua da eguneratzea parte-hartzearen datuak eta ekarpenak, Eskola Bidaiariak programa betetzeko. Horretarako, kontuan hartuko da 2009ko aurrekontuaren kargura eranskin honetan jasotako ekonomia-konpromisoa guztiak dagokien aurrekontu aplikazioen erabilgarritasunen menpe daudela.

Bigarrena. Ikasle eta irakasle parte-hartzaileak.

Euskal Autonomia Erkidegokotik etorri eta beste ibilbide batean parte hartuko duten ikasleak, gehienez, 375 izango dira.

Erkidego horretatik datozen eta beste ibilbide batean parte hartuko duten 12-15eko ikasleen talde kopurua: 25.

Beste Autonomia-Erkidego batzuetatik etorri eta Euskal Herriko ibilbideak egingo dituzten 12-15eko ikasleen talde-kopurua, gehienez: 21.

Hirugarrena. Programa 2009. urtean zehar garatzeko ekarpenak.

  1. Hezkuntza Ministerioaren aldetik:

    Euskal Autonomia Erkidegoko ibilbideok ikasle eta irakasle parte-hartzaileen taldeetako ostatu- eta mantentze-gastuak ordaintzeko:

    Udaberriko etapa: 10.330,83 euro.

    Udazkeneko etapa: 7.748,12 euro.

    Ibilbidea egitean sor daitezkeen hainbat gastu ordaintzeko:

    Udaberriko etapa: 1.709,69 euro.

    Udazkeneko etapa: 1.282,27 euro.

    Euskal Herriko ekarpena, guztira, ibilbiderako: 21.070,91 euro.

    Laguntza-deialdiaren arabera, Hezkuntza Ministerioak Euskal Autonomia Erkideko Administrazio Orokorrari igorriko dizkio horren mendeko ikastetxeei dagozkien laguntzak, jarduera prestatu eta jatorriko herritik Eskola Ibiltaria hasten den herrirainoko joan-etorrien gastuak ordaintzeko ematen direna. Guztira, 39.190 eurokoak dira, guztira, gero ikastetxeei transferitzeko.

    Ibilbidearen gastuek eta jarduerak prestatzeko eta joan-etorrietarako laguntzek ez diote Hezkuntza Ministerioari kosturik ekarriko 2009ko ekitaldian; izan ere, Ministerio horrek 2008ko aurrekontuaren 18.11.324N.482 kreditutik igorri zituen zenbateko horiek, Hezkuntza eta Prestakuntzako Estatu Idazkaritzaren 2008ko abenduaren 23ko Ebazpenaren bitartez programan parte hartzeko laguntzak esleitu ostean.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoaren aldetik.

    Programa betetzeko gastuak (Arabako Foru Aldundiko aterpetxeetan ostatua hartzea, mantentzea, jarduerak, Euskal Herriko ibilbidea egiten duten ikasle-taldeak eta irakasleak koordinatzea), gehienez, ere 46.267,20 euroan balioetsiak.

    Laugarrena. Programa betetzea.

    Programa betetzeko, 1990eko martxoaren 21ean izenpeturiko Hitzarmenean adostutako oinarriak aplikatuko dira.

    Bosgarrena. Izaera.

    Lankidetza-hitzarmenaren eranskin hau Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 4.1 c) artikuluan aipatutakoen erakoa izango da; era berean, arau berezirik ez badago, lege-testu horren printzipioak aplikatuko zaizkio, sortu daitezkeen zalantzak eta hutsuneak ebazteko.

    Seigarrena. Desadostasunak ebaztea.

    Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 4.2 artikuluan berariaz jasotzen denez, hitzarmenaren eranskin hau betetzeko sor daitezkeen zalantzak argitzeko, lege horren printzipioak aplikatuko dira. Hitzarmenaren eranskin hau betetzeko eta interpretatzeko sor litezkeen eztabaidak jarraipen organoaren bitartez konpondu beharko dituzte lehenago alderdi biek adostasunez. Adostasunera heltzerik ez badago, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzio-ordenean ebatzi beharko dira.

    Zazpigarrena. Indarraldia.

    Eranskin honek indarra izango du 2010eko abenduaren 31 arte.

    Madril, 2009ko ekainaren 23a.

    Hezkuntza Ministeriotik,

    ÁNGEL GABILONDO PUJOL.

    Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate

    eta Ikerketa Sailetik,

    MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREKIKO HITZARMENA, LEGEZ LANGABEZIAN DAUDEN Unibertsitate TITULUDUNEK BEREZKO TITULU EDO MASTER OFIZIALAK IKASTEKO EGINDAKO MATRIKULA-ESKAERAK KUDEATU ETA IZAPIDETZEKO LANKIDETZA EGITURATZEKO DENA

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 19a.

BILDURIK:

Batetik, María Isabel Celaá Diéguez andrea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua.

Bestetik, Iñaki Gorizelaia Ordorika jauna, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea.

PARTE HARTZEN DUTE:

Lehenengoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta ordezkari gisa.

Bigarrena Euskal Herriko Unibertsitatearen izenean eta ordezkari gisa.

Hitzarmen hau egiteko behar den gaitasuna izanik

ADIERAZTEN DUTE:

  1. Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak 6. artikuluan ezartzen duenez, bere oinarrizko helburuetako bat da ezagutzen eta metodo zientifikoen aplikazioa behar duten lan-jarduerak egiteko prestatzea, bai eta bizitza guztian zehar prestatzea era.

  2. Krisi ekonomikoko egoeran, langileen prestakuntza errazteko inoiz baino premia handiagoa dago, haiek berriz lanera itzultzeko aukera gehiago izan dezaten. Lanik ez duten pertsonak dira, hain zuzen, babesgabeenak, gaur egungo egoera ekonomiko eskasaren ondoriozko gertakizunen aurrean, eta beraz, Administrazioaren laguntza handiena behar dutenak. Laguntzarako tresna horien artean garrantzitsuenetako bat da prestakuntza akademikoaren hobekuntza, birziklatzen laguntzen baitu, eta beraz, berriz lanera itzultzen.

    Ildo horretatik, ekonomia eta enplegua sustatzeko neurrien barruan, Eusko Jaurlaritzak lehentasun hau du, besteak beste, hezkuntza-arloan: legez langabezian eta laguntzak jasotzeko egoeran dauden Unibertsitate tituludunei laguntzea, prestatzen eta birziklatzen joan daitezen.

    Unibertsitate-prestakuntzaren barruan, master irakaskuntzen eta berezko ikasketen azken helburua da Unibertsitate tituludunek prestakuntza aurreratu espezializatua edo diziplina anitzekoa lortzea, lanera itzultzeko. Hori dela eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren helburua da laguntza-deialdi bat egitea, ikasketa horiek errazago egiteko, eta horretarako matrikula-eskubideak ordaintzetik salbuestea 25 eta 40 urte bitarteko langabetuak, baldin eta unibertsitate-titulu ofiziala eduki eta UPV/EHUko master ofizial edo berezko titulua egiten badute. Euskal Autonomia Erkidegoaren ekonomia garatzeko, estrategikotzat jotzen dira EHU/UPVek eskaini eta deialdiaren Aginduko II. eranskinean azaltzen diren master ofizialak eta berezko tituluak.

    Laguntza horiek eta 2009-2010 ikasturtean unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako bestelako ikasketak egiteko deialdiko laguntzak ez dira bateragarriak.

  3. Deialdi horretarako, kudeaketa mistoa hautatu da: unibertsitateen organo kudeatzaileak, erakunde laguntzaile den aldetik, eskaerak jaso eta izapidetuko ditu, eta gero Unibertsitate Zuzendaritzari bidaliko dizkio onartutako eta kanpoan utzitako eskabide-zerrendak.

  4. Beste alde batetik, UPV/EHUk lagundu egin nahi du laguntza horiek kudeatzen; izan ere, jabetzen da prestakuntza tresna bat dela langabetuei lanera itzultzen laguntzeko.

  5. Ildo horretatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onesten duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 52. artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren kontura ematen diren diru-laguntzen bermeen eta haien itzulketen araubidea ezarri duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuko hirugarren tituluari dagokionez, diru-laguntza horien kudeaketan laguntzen duten erakundeen betekizunak, araubidea eta betebeharrak ezarri dira, bai eta baldintza hau ere: alderdiek akordioa egin behar dute euren adostasuna formalizatzeko eta euren arteko lankidetza zehazteko.

    Azaldutako guztia kontuan hartuta, bi alderdiek hitzarmen hau sinatu dute, klausula hauek beteko dituena:

    KLAUSULAK

    Lehenengoa. Hitzarmenaren xedea.

    Hitzarmen honen xedea da lankidetza egituratzea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen artean, legez langabezian dauden Unibertsitate tituludunak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatean master ofizial edo berezko titulu batean matrikulatzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egin behar duen laguntza-deialdiko eskabideak kudeatu eta izapidetzeko.

    Bigarrena. Lankidetza-lanak.

    Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak laguntza horiek kudeatzen lagunduko du, deialdian ezarritako baldintzetan eta dagokion unibertsitate-organo kudeatzailearen bitartez. Horretarako, Unibertsitatea erakunde laguntzaile izendatuko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako baldintzetan (lege hori azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bitartez onartu zen).

    Organo kudeatzaileak eginkizun hauek edukiko ditu:

    1. Interesatuen esku doan jartzea eskaera-inprimaki normalizatuak, eskabideak egiteko.

    2. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean master ofizialak edo berezko tituluak ikasten dituzten ikasleen eskaerak jasotzea eta erregistratzea.

    3. Eskaerak eta haiekin batera aurkeztutako dokumentazioa egiaztatzea eta, beharrezkoa izanez gero, zerbait falta zaien edo akatsen bat duten eskaeren zuzenketa bideratzea. Hau dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 71.1. artikuluan ezarritakoaren arabera, interesatuari hamar eguneko epealdia emango zaio eskaera zuzentzeko.

    4. Ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabideen zerrenda Unibertsitate Zuzendaritzara bidaltzea, eta adieraztea ikasle bakoitza matrikulatu den master ofizial edo berezko tituluari zenbat kreditu dagozkion; era berean, baldintzak betetzen ez dituzten eskabideen zerrenda bidaliko da. Zerrenda biak abenduaren 18a (egun hori barne) baino lehenago bidali beharko dira.

    5. Kudeaketa-ataletan prozeduraren ebazpena argitaratzea; horretarako, iragarki-tauletan zerrendak jarriko dira, denek horren berri izan dezaten.

    6. Laguntzak esleitzeko prozedura amaitu eta gero, UPV/EHU lankidetzan arituko da Unibertsitate Zuzendaritzarekin, emandako laguntzen jarraipena egiteko.

    7. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari justifikatzea zertan erabili den jasotako dirua, eta batez ere justifikatzea matrikularen prezioa itzuli egin dela eskatzaileek prezio hori aurretik ordainduta izan dutenean.

      1. Bere aldetik, Unibertsitate Zuzendaritzak konpromisoa hartzen du Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari ordaintzeko emandako laguntzen zenbatekoa. Eskatzaileek matrikularen prezioa ordainduta badute, dirua itzultzeko eskubidea izango dute.

        Hirugarrena. Jarraipen-batzordea.

        Bildu diren alderdiek jarraipen-batzordea eratzea hitzartu dute behar bezalako lankidetza eta koordinazioa lortzeko.

        Batzordeak kide hauek edukiko ditu:

        1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea; batzordeburua izango da.

        2. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Unibertsitate zuzendaria.

        3. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasketen Antolamenduko erretoreordea.

          Idazkari-lanak Unibertsitate zuzendariak beteko ditu, edota aldeek eginkizun horretarako izendatutako hirugarren pertsona batek. Kasu horretan, hitza izango du baina ez botorik.

          Batzordeak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko II. tituluko II. kapituluan xedatutakoaren arabera jardungo du.

          Laugarrena. Hitzarmenaren izaera.

          Hitzarmen hau administratiboa da, eta, interpretatzeko eta garatzeko, indarreko ordenamendu juridiko-administratiboari lotu behar zaio. Hitzarmen honetako zerbaiten interpretazioa dela eta ika-mikarik sortzen bada, jarraipen batzordeak ebatziko du.

          Bostgarrena. Hitzarmenaren indarraldia eta hura azkentzea.

          Hitzarmen honek sinatzen den unetik sortuko ditu ondorioak, eta indarrean egongo da harik eta legez langabezian dauden Unibertsitate tituludunak País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko master ofizial edo berezko titulu batean matrikulatzeko laguntza-deialdiarekin lotutako jarduerak burutu arte.

          Nolanahi ere, hitzarmena azkenduko da:

        1. Alderdiek elkarrekin adostuta, hitzarmena azkentzea hitzartzea. Alderdiek berek erabakiko dute nola.

        2. Alderdi batek salatzea.

        3. Indarreko legerian ezarritako gainerako arrazoiak.

          Eta aurreko guztiarekin ados daudela erakusteko, alderdiek hitzarmen honen bi ale sinatu dituzte (orri guztiak), goian adierazitako lekuan eta egunean.

          Hezkuntza, Unibertsitate, eta Ikerketako sailburua,

          MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

          Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea,

          IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik