- EBAZPENA, 2009ko abenduaren 10ekoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko abenduaren 10ekoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 4
- Hurrenkera-zk.: 49
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/12/10
- Argitaratze-data: 2010/01/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2009ko irailaren 28ko Ebazpenaren laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2009ko urriaren 9ko EHAA), hau
Lehenengoa. Sorkunde Vez Bilbao andrea goi-kargudunaren idazkari izendatzea Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian (kodea: 520010; dotazioa: 112).
Bigarrena. Izendapen honek jabetza hartzen denetik izango ditu ekonomia eta administrazio-ondorioak. Jabetza, nolanahi ere, 2009ko abenduaren 11n hartu beharko da.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio agindua eman duen organoari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.
Arkaute, 2009ko abenduaren 10a.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,
JUAN DE DIOS URIARTE ARCINIEGA.


