Euskadi.eus
  • 5719/2009 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Araceli Lozano Otero andrea Mendaroko Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

5719/2009 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Araceli Lozano Otero andrea Mendaroko Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izendatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua; Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 20
  • Hurrenkera-zk.: 543
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/12/10
  • Argitaratze-data: 2010/02/01

Gaikako eremua

  • Gaia: ---
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertu da Mendaroko Ospitaleko Pertsonaleko zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen urriaren 14ko 4828/2009 Ebazpenaren bidez egin zen, eta 2009ko azaroaren 25eko EHAAn argitaratu zen (227 zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, Araceli Lozano Otero andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau

Lehenengoa. Araceli Lozano Otero andrea Mendaroko Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izendatzea.

Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazitako egunetik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 10a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik