Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko abenduaren 11koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena. Ebazpen honen bitartez Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren babesean eskatutako laguntzak ematen eta ukatzen dira. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko landa-etxeetan egindako inbertsioak diruz laguntzen ditu. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 11koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena. Ebazpen honen bitartez Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren babesean eskatutako laguntzak ematen eta ukatzen dira. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko landa-etxeetan egindako inbertsioak diruz laguntzen ditu.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 90
  • Hurrenkera-zk.: 2487
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/12/11
  • Argitaratze-data: 2010/05/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Ikusita aurkeztu diren laguntza-eskariak. Eskariok Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren laguntza horien 2009ko ekitaldiko deialdia egiteko 2009ko maiatzaren 20ko Aginduaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautu duen azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren babespean egin ziren. Jasotako eskabideen zerrendak ebazpen honetako (1), (2) eta (3) I., II. eta III. eranskinetan daude eta eskabideekin batera aurkeztutako agiriak ere bai. Eskabide bakoitzari dagokion espediente-zenbakia ere eranskin horietan azaltzen da.

Kontuan hartuta, besteak beste, erregelamendu hauek LGENF eta landa garapenerako erkidegoko laguntzak zehazten dituztela: Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 Erkidegoko Erregelamendua (EE) eta Kontseiluaren irailaren 20ko 1698/2005 Europako Erregelamendua. Aipatu laguntzen artean daude 17/2008 Dekretuaren II kapituluan jasotakoak.

Kontuan hartuta aipatutako erregelamenduei jarraiki LGENFari dagokiola erkidegoko finantzaketa.

Kontuan hartuta, urriaren 3ko 194/2006 Dekretuari jarraiki, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari dagokiola, baimena duen erakunde bakarra den aldetik, Europako erkidegoaren LGENF diru-laguntzen kargura finantzatutako laguntzak ordaintzea.

Kontuan hartuta Balioespen Batzordeak, azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren 10. artikuluari jarraiki, egindako ebazpen proposamena. Jakinda aipatu Batzordea Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariaren 2008ko abenduaren 3ko Ebazpena medio izendatu zela.

Kontuan hartuta aurreko guztia, hauxe

Lehenengoa. Ebazpen honen (1) I. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuak erregulatzen dituen laguntzak ematea. Dekretu horrek erregulatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko landa-etxeek egindako inbertsioak. Laguntza horiek 2009an iragarri ziren 2009ko maiatzaren 20ko Aginduaren bitartez. Goian aipatu eranskinean daude zehaztuta laguntza jasoko duten pertsonak edo erakundeak, dagokien proiektua, inbertsioa eta diru-laguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira 81.740,97 eurokoa da eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuarekin ordainduko da.

Diruz lagun daitezkeen inbertitzeko proiektuak 2010eko abenduaren 31 baino lehen burutu behar dira.

Diru-laguntza jaso aurretik, jarduerak edota inbertsioak egin eta ordaindu direla justifikatu behar da, kontuan hartuta aurkeztu behar diren dokumentuak eta bete beharreko baldintzak (azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuko 18. artikulua). Justifikazio dokumentuak diru-laguntza jasoko duen proiektua egin eta ordaindutako egunetik hiru hilabetera aurkeztu behar dira gehienez.

Inbertsioa ez bada egiten jarritako epean (luzapenak barne) edo inbertsioa egindako ziurtagiriak ez badira epe horretan aurkezten, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu egingo da eta, behar izanez gero, jasotako dirua bueltatu egingo da; hori, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren 20. artikuluari jarraiki.

Bigarrena. Ebazpen honen (2) II. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuak erregulatzen dituen laguntzak jasotzeko eskubidea aitortzea. Dekretu horrek erregulatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko landa-etxeek egindako inbertsioen laguntzak. Laguntza horiek 2009an iragarri ziren 2009ko maiatzaren 20ko Aginduaren bitartez. Goian aipatu eranskinean daude zehaztuta laguntza jasoko duen pertsona edo erakundea, dagokion proiektua, inbertsioa eta diru-laguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira 36.724,21 eurokoa da eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (LGENF) dela medio finantzatzen da.

Diruz lagun daitezkeen inbertitzeko proiektuak 2010eko abenduaren 31 baino lehen burutu behar dira.

Diru-laguntza jaso aurretik, jarduerak edota inbertsioak egin eta ordaindu direla justifikatu behar da, kontuan hartuta aurkeztu behar diren dokumentuak eta horretarako baldintzak (azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren 18. artikulua). Justifikazio dokumentuak aurkeztu behar dira diru-laguntza jasoko duen proiektua egin eta ordaindutako egunetik hiru hilabetera, gehienez.

Inbertsioa ez bada egiten jarritako epean (luzapenak barne) edo inbertsioa egindako ziurtagiriak ez badira epe horretan aurkezten, LGENF ordainketa egiteko betebeharretik libre geratuko da, Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 Erregelamenduaren (EE) 29. artikuluari jarraiki.

Diru-laguntzak emateko ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak hartuko du, urriaren 3ko 194/2006 Dekretuari jarraiki.

Hirugarrena. Erabaki honen (3) III. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuak erregulatzen dituen laguntzak ukatzea. Dekretu horrek erregulatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko landa-etxeek egindako inbertsioen laguntzak. Laguntza horiek 2009an iragarri ziren 2009ko maiatzaren 20ko Aginduaren bitartez. Aipatu eranskinean daude laguntzak ukatzeko arrazoiak.

Laugarrena. Kasu hauetan, diru-laguntzak eten egingo dira eta, behar denetan, jasotako dirua bueltatu egin beharko da: diru-laguntza jaso duen proiektua egin ez bada; diru-laguntza emateko betekizunak eta baldintzak ez badira betetzen eta mantentzen, batik bat landa-etxearen nekazaritza eta turismo ekintzak ez mantentzea, edota nekazari profesional bezala mantendu ez izana edo, gutxienez, landa-etxea zabaldu zuenean Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak eman zion baimena jaso zuenetik zenbatzen hasita hamar urtean nekazal ekimenagatiko diru-sarrerak bere horretan mantendu ez izana.

Bosgarrena. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta interesatuak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari, hilabete baten buruan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Hori, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 11.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendaria,

JUAN PABLO MEDRANO OLMEÑO.

(1) Ebazpen honetako I. eranskinak orri 1 dauka eta 5 eskatzaile guztira. Hurrenkerako 1. zenbakia, Maria Reyes Uriarte Iturrateren 311AR20090024 espedienteari dagokio, eta 5. zenbakia, M.ª Aranzazu Aramberri Zulaicaren 311GI20090029 espedienteari.

(2) Ebazpen honetako II. eranskinak orri 1 dauka eta 5 eskatzaile guztira. Hurrenkerako 1. zenbakia, Maria Reyes Uriarte Iturrateren 311AR20090024 espedienteari dagokio, eta 5. zenbakia, M.ª Aranzazu Aramberri Zulaicaren 311GI20090029 espedienteari.

(3) Ebazpen honetako III. eranskinak 0 orri dauka eta 0 eskatzaile guztira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako diru-laguntzak Subvenciones concedidas con cargo a los Presupuestos Generales de la CA de Euskadi.

Espediente-zk.

  1. º Expediente Baltzuaren izena

    Razón Social Proiektua

    Proyecto Lagun. Inbe. ()

    Invers. subv () Jasotako laguntza ()

    Ayuda concedida ()

    2009

    () 2010

    () 2011

    ()

    1 311AR20090024 Maria Reyes Uriarte Iturrate Rehabilitación y acondicionamiento del caserio PA 150.000,00 25.875,00

    2 311GI20090026 Lamaño Etxebarri S.C. Nekazal Turismoa Handitzeko Lanak 150.000,00 13.455,00

    3 311GI20090027 Olga Posse Olibeira Proyecto de Agroturismo en Momotegi Baserria 150.000,00 15.525,00

    4 311GI20090028 Maria Errazkin Urdangarin Ampliación y adecuación de borda para uso de apar. 150.000,00 13.455,00

    5 311GI20090029 M.ª Aranzazu Aramberri Zulaica Proyecto de apartamentos-agroturismo 149.732,19 13.430,97

LGENF Funts Komunitarioaren kontura aintzatetsitako laguntzak Subvenciones reconocidas con cargo al Fondo Comunitario Feader

Espediente-zk.

  1. º Expediente Baltzuaren izena

    Razón Social Proiektua

    Proyecto Lagun. Inbe. ()

    Invers. subv () Jasotako laguntza ()

    Ayuda concedida ()

    2009

    () 2010

    () 2011

    ()

    1 311AR20090024 Maria Reyes Uriarte Iturrate Rehabilitación y acondicionamiento del caserio pa. 150.000,00 11.625,00

    2 311GI20090026 Lamaño Etxebarri S.C. Nekazal turismoa handitzeko lanak 150.000,00 6.045,00

    3 311GI20090027 Olga Posse Olibeira Proyecto de agroturismo en Nomotegi baserria 150.000,00 6.975,00

    4 311GI20090028 Maria Errazkin Urdangarin Ampliación y adecuación de borda para uso de apar 150.000,00 6.045,00

    5 311GI20090029 M.ª Aranzazu Aramberri Zulaica Proyecto de apartamentos-agroturismo 149.732,19 6.034,21

Ukatutako eskabideak Solicitudes Denegadas

Espediente-zk.

  1. º Expediente Baltzuaren izena

    Razón Social Proiektua

    Proyecto Ukoaren arrazoia

    Motivo de Denegación

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik