- EBAZPENA, 2009ko abenduaren 14koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Monte Igueldo SA enpresak ematen dituen zerbitzuen 2010eko ekitaldirako tarifak onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko abenduaren 14koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Monte Igueldo SA enpresak ematen dituen zerbitzuen 2010eko ekitaldirako tarifak onartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Euskadiko Prezioen Batzordea; Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 251
- Hurrenkera-zk.: 6821
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/12/14
- Argitaratze-data: 2009/12/31
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ekonomia
Testu legala
Euskadiko Prezioen Batzordeak 2009ko abenduaren 14an hartutako erabakiaren xedapen zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.
ERABAKIA
2009ko abenduaren 10ean sarrera eman zitzaion Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan Monte Igueldo SA enpresak aurkeztutako eskariari. Eskari hori enpresa horren zerbitzuen 2010eko ekitaldirako tarifak berrikustekoa zen.
Monte Igueldo SA enpresak ematen dituen zerbitzuei dagozkien tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege-Dekretuaren 16.4 artikuluari jarraiki (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia).
Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori, abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretuak (irailaren 20ko EHAA, 175. zenbakia) eta 1988ko irailaren 21eko Aginduak (urriaren 4ko EHAA, 185. zenbakia) xedatutakoaren arabera.
Aipatutako arauak inflazioari eustekoak eta ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.
2010. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.
Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:
Lehenengoa. Monte Igueldo SA enpresak ematen dituen zerbitzuen 2010eko ekitaldirako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:
Euro
Tarifa orokorra 1,45
Tarifa berezia (joan-etorria) 2,60
Bigarrena. Erabaki honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 14a.
Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,
JOSÉ LUIS HUALDE MAYO.


