Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko abenduaren 14koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Tolosaldeko eskualdeko Zizurkilgo Udalak aurkeztutako 2010eko ekitaldirako tarifak onartzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 14koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Tolosaldeko eskualdeko Zizurkilgo Udalak aurkeztutako 2010eko ekitaldirako tarifak onartzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskadiko Prezioen Batzordea; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 251
  • Hurrenkera-zk.: 6823
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/12/14
  • Argitaratze-data: 2009/12/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2009ko abenduaren 14an egindako bilkuran hartu zuen erabakiaren xedapen zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.

ERABAKIA

Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzuari dagozkion tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege-Dekretuaren 16.4 artikuluari jarraiki (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia).

Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretuak (irailaren 20ko EHAA, 175. zenbakia) eta 1988ko irailaren 21eko Aginduak (urriaren 4ko EHAA, 185. zenbakia) xedatutakoaren arabera.

Urriaren 15eko 243/2000 Dekretuak onartutako bidaiarien automobil bidezko hiri-barruko eta hiriarteko garraio publikoari buruzko Legearen araudiak, bere 64. artikuluan, baterako prestazioko lurralde-eremuak hartzen ditu kontuan. Lurralde-eremu horiek Foru Aldundiek ofizioz edo eremuak hartzen dituen udalek eskatuta finkatzen dituztenak izango dira.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Taxi Batzordea sortzeari buruzko apirilaren 27ko 37/2004 Foru Dekretuak, bere 2. artikuluaren («Eskumenak») c idatz-zatian, baterako prestazioko lurralde-eremuen eta erregimen bereziko zonen sorkuntza ezartzen du.

Eskualde-eremuko zerbitzuak eskainiko dituen taxi-zerbitzuen erregimen bereziko zona horiek sortzearen bidez, eskaintzaren eta eskariaren arteko eskualde-oreka bilatzen da. Funtsean, sektorearen garapena eta sustapena bilatzen da (lizentzia-kopurua, zerbitzuaren antolamendua, tarifen bateratzea eta aplikazio-irizpideak), erabiltzaileari zerbitzu hobea eskainiko baitzaio horrela.

2010. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.

Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:

Lehenengoa. Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Tolosaldeko eskualdeko Zizurkilgo Udalak 2010eko ekitaldirako aurkeztutako tarifak onartzea. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:

  1. tarifa (*) Euro

    Abiasaria (**) 3,6855

    Egindako km 0,9047

    Itxaronaldia, orduko 16,4057

    (*) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.

    (**) Abiasariak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen ditu.

  2. tarifa (*) Euro

    Abiasaria (**) 4,1594

    Egindako km 1,3765

    Itxaronaldia, orduko 24,1664

    (*) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere aplikatuko da, 22:00etatik 07:00etara.

    (**) Abiasariak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaronaldia hartzen ditu.

    Auto-taxi zerbitzuaren hiri-barruko tarifak taxiaren lizentziari dagokion udalerriaren lurralde-eremuan aplikatuko dira.

    Bigarrena. Erabaki honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

    Ebazpen honek administrazioko bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epean.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 14a.

    Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,

    JOSÉ LUIS HUALDE MAYO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik