- EBAZPENA, 2009ko abenduaren 14koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SAU (EuskoTren) enpresak ematen dituen zerbitzuen 2010eko ekitaldirako tarifak onartzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko abenduaren 14koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SAU (EuskoTren) enpresak ematen dituen zerbitzuen 2010eko ekitaldirako tarifak onartzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Euskadiko Prezioen Batzordea; Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 251
- Hurrenkera-zk.: 6827
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/12/14
- Argitaratze-data: 2009/12/31
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Sailak; Ekonomia
Testu legala
Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2009ko abenduaren 14an egindako bilkuran hartu zuen erabakiaren xedapen zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.
ERABAKIA
2009ko azaroaren 6an sarrera eman zitzaion Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SAU (EuskoTren) enpresak aurkeztutako eskariari. Eskari hori tren-, Larrainetako funikular- eta tranbia-zerbitzuen 2010eko ekitaldirako tarifak berrikustekoa zen.
Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SAU (EuskoTren) enpresak ematen dituen zerbitzuei dagozkien tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege-Dekretuaren (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia) 16.4 artikuluari jarraiki.
Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretuak (irailaren 20ko EHAA, 175. zenbakia) eta 1988ko irailaren 21eko Aginduak (urriaren 4ko EHAA, 185. zenbakia) xedatutakoaren arabera.
Aipatutako arauak inflazioari eustekoak eta ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.
2010. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.
Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:
Lehenengoa. Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SAU (EuskoTren) enpresak ematen dituen zerbitzuen 2010eko ekitaldirako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:
Trenen tarifak.
Tarifas para el ferrocarril.
Tarifak
Tarifas Joanaldia*
Ocasional* Joan-etorria
Ida y vuelta 10 Bonua
Bono-10 Hilekoa
Mensual Gaztea
Joven Urtekoa
Anual
1 1,35 2,25 8,40 24,15 157,00 226,00 euros
2 1,55 2,55 10,30 30,40 194,00 268,00 euros
3 2,00 3,25 13,25 36,65 246,00 333,00 euros
4 2,55 4,35 17,25 48,10 323,00 437,00 euros
5 3,15 5,40 22,00 56,20 343,00 474,00 euros
6 4,00 6,45 27,25 67,60 405,00 547,00 euros
7 4,80 8,15 33,70 77,00 450,00 600,00 euros
8 4,80 8,15 33,70 77,00 450,00 600,00 euros
9 4,80 8,15 33,70 77,00 450,00 600,00 euros
10 4,80 8,15 33,70 77,00 450,00 600,00 euros
11 4,80 8,15 33,70 77,00 450,00 600,00 euros
Bidaia baterako bakarrik. / * Válida para un sólo trayecto.
Larrainetako funikularraren tarifak.
Joanaldia 1,05 euro
Joan-etorria 1,70 euro
Creditrans 0,64 euro
Hilekoa 14,60 euro
Tranbiaren tarifak.
Joanaldia 1,25 euro
Egunekoa 3,45 euro
Creditrans 0,64 euro
Hilabeteko Bonua (Bilbo) 24,00 euro
30e Bonua (Vitoria-Gasteiz) 25,00 euro
10 Bonua tarifa murriztua 3,00 euro
1. Baterako txartelak: trena-tranbia (Eusko Tran).
EuskoTrenek beherapena eskaintzen die trenen eta tranbien ibilbideak konbinatzen dituzten txartelei. Beherapen hori ondokoetan eskaintzen da: joanaldiko txartelean, joan-etorriko txartelean, 10 Bonuan, hileko bonuan eta gazte bonuan.
Baterako
tarifak
Tarifas
combinado con: Joanaldia
Eusko Tran
Ocasional
Eusko Tran Joan-etorria Eusko Tran
Ida y vuelta
Eusko Tran 10 Bonua
Eusko Tran
Bono-10
Eusko Tran Hilekoa
Eusko Tran
Mensual
Eusko Tran Gaztea
Eusko Tran
Joven
Eusko Tran
1 1,80 3,05 12,00 33,70 232,40 euros
2 1,95 3,25 13,35 38,10 258,30 euros
3 2,25 3,75 15,40 42,45 294,70 euros
4 2,75 4,65 18,65 52,10 348,60 euros
5 3,35 5,70 23,40 60,20 363,00 euros
6 4,20 6,75 28,65 71,60 425,00 euros
7 5,00 8,45 35,10 81,00 470,00 euros
8 5,00 8,45 35,10 81,00 470,00 euros
9 5,00 8,45 35,10 81,00 470,00 euros
10 5,00 8,45 35,10 81,00 470,00 euros
11 5,00 8,45 35,10 81,00 470,00 euros
2. Baterako txartelak: trena-metroa.
2. Billetes combinados tren-metro.
Tarifak
Tarifas 10 Bonua
Bono-10 Hilekoa
Mensual Gaztea
Joven
1 19,32 133,45 euros
2 8,24 24,32 164,90 euros
3 10,60 29,32 209,10 euros
4 13,80 38,48 274,55 euros
5 17,60 44,96 291,55 euros
Tarifa murriztuak.
Tarifa hauek adinekoentzat eta mugitzeko urritasuna dutenentzat dira; prezio bakarra dute ibilbide guztietan eta EuskoTrenen garraiobide guztietan erabil daitezke. Honako titulu hauek eskaintzen dira:
Joanaldia 0,70 euro
Tarifa murriztu unibertsaleko 10 Bonua 4,90 euro
Bigarrena. Erabaki honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Ebazpen honek administrazioko bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 14a.
Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,
JOSÉ LUIS HUALDE MAYO.


