Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko abenduaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2007ko uztailaren 30eko Ebazpena aldatzen duena; ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak jendaurrean jarri ziren. Ebazpen hori aldatu egiten da, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko A - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2007ko uztailaren 30eko Ebazpena aldatzen duena; ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak jendaurrean jarri ziren. Ebazpen hori aldatu egiten da, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko A

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 7
  • Hurrenkera-zk.: 102
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/12/14
  • Argitaratze-data: 2010/01/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2007ko martxoaren 16ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan parte hartu zuen Silvia Nieto García andreak.

Silvia Nieto García andreak 7,6180 puntu lortu zituen guztira, adierazitako hautaketa-prozesuan, baina bertatik kanporatu egin zuten, ez zuelako egiaztatu eskatutako hizkuntza-eskakizuna.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak zati batean baietsi du Silvia Nieto García andreak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2007ko urriaren 9ko Aginduaren kontra aurkeztutako errekurtsoa, eta deklaratu du aurkaratutako ebazpena zuzenbidearekin bat ez datorrela eta errekurtsogileak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrendan sartzeko eskubidea daukala. 2007ko urriaren 9ko Aginduaren bidez ezetsi egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak jendaurrean jarri zituen 2007ko uztailaren 30eko Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Epai horretako epaitzan erabakitakoa betez,

Lehenengoa. Aldatzea Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2007ko uztailaren 30eko Ebazpena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2007ko martxoaren 16ko Aginduaren bidez deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak jendaurrean jarri zituena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak 1978/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako epaia betez, eta Silvia Nieto García andrea maisu-maistren kidegoan izangai hautatu gisa sartzea, Haur Hezkuntzako espezialitatean, txanda librean, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta 7,6180ko puntuazioarekin.

Bigarrena. Hogei egun naturaleko epea irekitzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, hautatu gisa izendatutako izangaiak 2007ko martxoaren 16ko Aginduaren 11. oinarrian zerrendatutako agiriak Hezkuntzako edozein lurralde-ordezkaritzatan aurkez ditzan.

Epe horren barruan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, adierazitako agiriak aurkezten ez baditu, edo horiek aztertu ondoren aipatutako aginduaren bigarren oinarrian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duela ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu, eta hasierako eskabidean faltsutze-delitua egiteagatiko erantzukizunean eroriko da.

Hirugarrena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Silvia Nieto García andrea praktiketako funtzionario izendatuko du.

Izangai horrek esleitutako destinoan egin beharko ditu praktikak, eta hautaketa-prozedurari uko egiten diola ulertuko da, horretan hasten ez bada.

Laugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari dagokio epaia betearazteko izapideetan sor litekeen guztiaz arduratzea, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen, administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duenaren 103.1 eta 109. artikuluek xedatzen dutenari jarraiki.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 14a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik