- EBAZPENA, 2009ko abenduaren 14koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Vitoria-Gasteizko Udalak aurkeztutako 2010eko ekitaldirako tarifak onartzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko abenduaren 14koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Vitoria-Gasteizko Udalak aurkeztutako 2010eko ekitaldirako tarifak onartzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Euskadiko Prezioen Batzordea; Ekonomia eta Ogasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 251
- Hurrenkera-zk.: 6811
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/12/14
- Argitaratze-data: 2009/12/31
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ekonomia
Deskribapenak
Testu legala
Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2009ko abenduaren 14an egindako bilkuran hartu zuen erabakiaren xedapen zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.
ERABAKIA
2009ko azaroaren 20an sarrera eman zitzaion Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan Vitoria-Gasteizko Udalak aurkeztutako eskariari. Eskari hori auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2010eko ekitaldirako tarifak berrikustekoa zen.
Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzuari dagozkion tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege-Dekretuaren (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia) 16.4 artikuluari jarraiki.
Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretuak (irailaren 20ko EHAA, 175. zenbakia) eta 1988ko irailaren 21eko Aginduak (urriaren 4ko EHAA, 185. zenbakia) xedatutakoaren arabera.
Aipatutako arauak inflazioari eustekoak eta ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.
2010. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.
Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:
Lehenengoa. Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Vitoria-Gasteizko Udalak aurkeztutako 2010eko ekitaldirako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga barne dela. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:
I tarifa (*) Euro
Gutxienekoa 3,68
Egindako km 0,759126
Geldirik emandako ordua 20,03
(*) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 22:00etara, aplikatuko da.
II tarifa (*) Euro
Gutxienekoa 4,61
Egindako km 1,122651
Geldirik emandako ordua 23,22
(*) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere. Halaber, lanegunetan ere, 22:00etatik 07:00etara, aplikatuko da.
eta II. tarifetarako, gutxieneko ibilbidea 1.500 metrokoa da.
Bigarrena. Erabaki honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.
Ebazpen honek administrazioko bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 14a.
Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,
JOSÉ LUIS HUALDE MAYO.


