Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko abenduaren 14koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Leioako Udalak aurkeztutako 2010eko ekitaldirako tarifak onartzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 14koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Leioako Udalak aurkeztutako 2010eko ekitaldirako tarifak onartzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskadiko Prezioen Batzordea; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 251
  • Hurrenkera-zk.: 6814
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/12/14
  • Argitaratze-data: 2009/12/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2009ko abenduaren 14an egindako bilkuran hartu zuen erabakiaren xedapen zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.

ERABAKIA

2009ko azaroaren 19an sarrera eman zitzaion Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan Leioako Udalak aurkeztutako eskariari. Eskari hori auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2010eko ekitaldirako tarifak berrikustekoa zen.

Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzuari dagozkion tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege-Dekretuaren (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia) 16.4 artikuluari jarraiki.

Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretuak (irailaren 20ko EHAA, 175. zenbakia) eta 1988ko irailaren 21eko Aginduak (urriaren 4ko EHAA, 185. zenbakia) xedatutakoaren arabera.

Industria eta Merkataritzaren 1988ko irailaren 21eko Aginduaren 5.1 artikuluak «baimendutako tarifen indarraldia, gutxienez, urtebetekoa izango dela» adierazten duela kontuan hartuz. Bestalde, Agindu horrek hiri eremuan egindako auto-taxi eta auto-turismo zerbitzuen tarifak berraztertzeko espedienteek behar dituzten arauak ezartzen ditu.

Kontuan hartuz aipatutako artikuluaren 2. paragrafoak honako hau adierazten duela: nahiz eta aurreko idatz-zatian ezarritakoa horrela izan, gora behera bereziak gertatzen badira, eta gora behera horiek espedientean egiaztatzen badira, indarraldi txikiagoa duten tarifak onartu ahal izango dira.

Aipatutako arauak inflazioari eustekoak eta ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.

2010. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.

Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:

Lehenengoa. Auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko, Leioako Udalak aurkeztutako 2010eko ekitaldirako tarifak onartzea. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:

  1. tarifa (*) Euro

    Gutxienekoa 4,83

    Egindako km 1,02703

    Itxaronaldia, orduk 15,93

    (*) Tarifa hau lanegunetan, 07:00etatik 23:00etara, aplikatuko da.

  1. tarifarako, gutxieneko ibilbidea 1.893 metrokoa da.

  2. tarifa (*) Euro

    Gutxienekoa 5,29

    Egindako km 1,135958

    Itxaronaldia, orduk 20,73

    (*) Tarifa hau igandeetan eta Autonomia Erkidegoko eta tokiko araudian jaiegun diren egunetan aplikatuko da, baita larunbatetan ere, 13:00etatik aurrera. Halaber, lanegunetan ere, 23:00etatik 07:00etara, aplikatuko da.

  1. tarifarako, gutxieneko ibilbidea 1.958 metrokoa da.

    Bigarrena. Erabaki honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

    Ebazpen honek administrazioko bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epean.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 14a.

    Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,

    JOSÉ LUIS HUALDE MAYO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik