Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko abenduaren 14koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Metro Bilbao SA enpresak ematen dituen zerbitzuen 2010eko ekitaldirako tarifak onartzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 14koa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, Metro Bilbao SA enpresak ematen dituen zerbitzuen 2010eko ekitaldirako tarifak onartzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Euskadiko Prezioen Batzordea; Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 251
  • Hurrenkera-zk.: 6815
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/12/14
  • Argitaratze-data: 2009/12/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2009ko abenduaren 14an egindako bilkuran hartu zuen erabakiaren xedapen zatia argitaratzen da, guztiek jakin dezaten.

ERABAKIA

2009ko azaroaren 17an sarrera eman zitzaion Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzan Metro Bilbao SA enpresak aurkeztutako eskariari. Eskari hori enpresa horren zerbitzuen 2010eko ekitaldirako tarifak berrikustekoa zen.

Metro Bilbao SA enpresak ematen dituen zerbitzuei dagozkien tarifak prezioak kontrolatzeko araudiari loturik daude, «autonomia erkidegoko prezio baimenduak» modalitatean, ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege-Dekretuaren (ekainaren 8ko BOE, 139. zenbakia) 16.4 artikuluari jarraiki.

Euskadiko Prezioen Batzordeari dagokio eskumen hori abuztuaren 30eko 230/1988 Dekretuak (irailaren 20ko EHAA, 175. zenbakia) eta 1988ko irailaren 21eko Aginduak (urriaren 4ko EHAA, 185. zenbakia) xedatutakoaren arabera.

Aipatutako arauak inflazioari eustekoak eta ekonomia-oreka jakin bat lortzekoak dira. Gainera, bizitza-kostuarekiko prezioak osatzeko tresnak zaintzekoak ere badira.

2010. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedientea aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira eta zerbitzua ematearen kostu-egituraren barruko kontzeptuetara egokitzen direla uste da.

Horrenbestez, Euskadiko Prezioen Batzordeak honako hau erabaki du:

Lehenengoa. Metro Bilbao SA enpresak ematen dituen zerbitzuen 2010eko ekitaldirako tarifak onartzea, Balio Erantsiaren Gaineko Zerga eta Bidaiarien Derrigorrezko Asegurua barne direla. Hona hemen kontzeptuak eta zenbatekoak:

Guneak

Zonas Joanaldia*

Ocasional* Creditrans

Creditrans Super 50

Super 50

Gune 1/1 Zona 1,40 euro 0,70 euro 24,70 euro

2 gune/2 Zonas 1,55 euro 0,84 euro 29,30 euro

3 gune/3 Zonas 1,65 euro 0,94 euro 32,80 euro

Hilekoa Gizatrans

29,50 euro 0,27 euro

35,20 euro 0,27 euro

41,00 euro 0,27 euro

Guneak Gazte Txartela

Gune 1 190 euro

2 gune 223 euro

3 gune 258 euro

(*) Bidaia baterako bakarrik.

Bigarrena. Erabaki honek 2010eko uztailaren 1ean hartuko du indarra.

Ebazpen honek administrazioko bidea amaitzen du; beraz, bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hilabete biko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 14a.

Euskadiko Prezioen Batzordeko burua,

JOSÉ LUIS HUALDE MAYO.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik