Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko abenduaren 16koa, Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordearena; honen bidez, «Arabako Patataren Konpentsazio Fondoa» izeneko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundean integratutako patata-ekoizleentzako dirulaguntzetarako 2009ko deialdia egiten duen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2009ko uztailaren 22ko Aginduan jasotako ekonomia-baliabideen zenbateko berria argitara ematen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 16koa, Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordearena; honen bidez, «Arabako Patataren Konpentsazio Fondoa» izeneko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundean integratutako patata-ekoizleentzako dirulaguntzetarako 2009ko deialdia egiten duen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2009ko uztailaren 22ko Aginduan jasotako ekonomia-baliabideen zenbateko berria argitara ematen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 48
  • Hurrenkera-zk.: 1416
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/12/16
  • Argitaratze-data: 2010/03/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2009ko uztailaren 22ko Aginduaren bigarren ebazpenaren 2. paragrafoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena: patata-ekoizleak «Arabako Patataren Konpentsazio Fondoa» izeneko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundean integratzeko laguntzetarako 2009ko ekitaldiko deialdia egitekoa (2009ko irailaren 14ko 14 zenbakiko EHAA) Ebazpen horretan jarritako zenbatekoa aldatu egin ahal izango da eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontutan harturik, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren beste laguntza-egitarau batzuk gauzatzean agortzen ez diren aurrekontu-baliakizunen arabera, eta laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen. Nekazaritza eta Arrantza Garapeneko sailburuordearen ebazpenaren bidez onartutako zenbateko berriaren berri eman ebhar da.

Eskumen hori erabiliz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duen urriaren 22ko 290/2005 Dekretuaren 8. artikuluak ematen dizkion ahalmenen indarrez eta egin beharreko izapideak egin ondoren, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko Sailburuordetzak erabaki du 9.217,27 euro gehitzea patata-ekoizleak «Arabako Patataren Konpentsazio Fondoa» izeneko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundean integratzeko laguntzei. Ondorioz, EAEren aurrekontu orokorren kontura finantzatuko den languntzaren zenbateko osoak ez ditu 109.217,27 euroak gaindituko.

Aurretik esandakoari jarraiki, eta Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Idazkera Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bidezkoa da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian aipatutako gehitze hori argitaratzea.

Horren indarrez, honako hau

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2009ko uztailaren 22ko Aginduaren bidez deitutako patata-ekoizleak «Arabako Patataren Konpentsazio Fondoa» izeneko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundean integratzeko laguntzetarako 2009ko ekitaldiko deialdiaren diru baliabideen zenbateko berria jendartean jartzea.

Esangura horretan, kredituak aldatu eta gero, bigarren ebazpenaren lehenengo paragrafoan jasotako zenbateko berria 109.217,27 euro da.

Viroria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 16a.

Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordea,

JUAN RAMÓN AZKUE MANTEROLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.