- EBAZPENA, 2009ko abenduaren 16koa, Hezkuntzako sailburuordearena, euskarazko hezkuntza-softwaregintzarako laguntzak ebazten dituena (EIMA III). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko abenduaren 16koa, Hezkuntzako sailburuordearena, euskarazko hezkuntza-softwaregintzarako laguntzak ebazten dituena (EIMA III).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 7
- Hurrenkera-zk.: 109
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/12/16
- Argitaratze-data: 2010/01/13
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Euskarazko hezkuntza-softwaregintzarako laguntza-bideetara dei egin zuen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 2009ko ekainaren 16ko Aginduak (2009ko uztailaren 1eko EHAAn) dioenaren arabera, ebazpen-batzordearen proposamenez honako hau
Lehenengoa. 2009ko ekainaren 16ko Aginduan adierazitako prozedurari jarraituz, ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren diru-laguntzak esleitzea.
Bigarrena. Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei diru-laguntzarik ez ematea. Diru-laguntzarik ez ematearen arrazoia honako da: puntuazio altua atera arren, produkzio-etxe bakoitzari bi proiektu baino ez zaizkio onartu zerrenda bakoitzean, laguntza-deialdiaren II. eranskineko 10. puntuan adierazitakoaren arabera.
Hirugarrena. Ebazpen honen III. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei diru-laguntzarik ez ematea. Diru-laguntzarik ez ematearen arrazoia honakoa da: proiektuaren egitura deritzon atalean gutxieneko maila lortu ez izana, laguntza-deialdiaren II. eranskineko 5. puntuan adierazitakoaren arabera.
Laugarrena. Ebazpen honen IV. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei diru-laguntzarik ez ematea. Diru-laguntzarik ez ematearen arrazoia honakoa da: edukiaren egokitasuna deritzon atalean gutxieneko maila lortu ez izana, laguntza-deialdiaren II. eranskineko 6. puntuan adierazitakoaren arabera.
Bosgarrena. Ebazpen honen V. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei diru-laguntzarik ez ematea. Diru-laguntzarik ez ematearen arrazoia honakoa da: diru-partida agortu duen proiektua baino puntuazio txikiagoa lortu izana, laguntza-deialdiaren II. eranskineko 9. puntuan adierazitakoaren arabera.
Seigarrena. Ebazpen honen VI. eranskinean aipatzen den eskaerak laguntza-deialditik kanpora uztea, produkzio-etxeak berak deialdian parte hartzeari uko egin diolako.
Zazpigarrena. Ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hamabost egun naturaleko epea izango du produktore bakoitzak, bere produkzioa egingo duen ala ez ziurtatu eta lan-egutegia idatziz aurkezteko. Ziurtapen hau egiten ez badu, diru-laguntzari uko egiten diola ulertuko da.
Lehenengoa. Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa egin dezakete interesatuek, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean.
Bigarrena. Agindu honetako euskal eta erdal idazkien artean interpretazio-auzirik sortuko balitz, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik hura hartuko da korapiloa askatzeko gidari.
Hirugarrena. Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean hasita izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 16a.
Hezkuntzako sailburuordea,
M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.
Produktorea
Productor Izenburua
Título Diru-laguntza
subvención
2009/038 Elhuyar Fundazioa Atletismoko espezialitateak eta haien ikasprozesuak 6.837
2009/012 Erein Argitaletxea Irakaslearentzako gidaliburuak eta programazioak interneten 3.732
2009/040 Elhuyar Fundazioa Zuraren identifikazioa eta fitxa teknikoak 6.105
2009/014 Erein Argitaletxea Matematika. LH/lehen maila.
Irakaslearentzat materiala interneten 6.837
2009/006 Aizkorri Argitaletxea Erlijio katolikoa Abba kantua
Gida didaktikoa 7.186
Guztira/Total 30.697
CD-ROM MULTIMEDIA
Produktorea
Productor Izenburua
Título Diru-laguntza
subvención
2009/018 La Pecera Ikas jolas 22.350
2009/003 Azul Multimedia Sinbolo madarikatua 35.408
2009/005 Azul Multimedia Hartzaren haitzuloa 32.974
2009/022 Ikasplay, SL Enpresari buruzko baliabide didaktikoa 34.904
2009/080 Gipuzkoako Ikast. Elkartea Jardun eta jardun 5 33.073
2009/081 Gipuzkoako Ikast. Elkartea Jardun eta jardun 6 33.073
2009/082 Ehko Ikastolen Konfederazioa Txirritx 36.975
2009/083 Ehko Ikastolen Konfederazioa Ttantto 36.975
2009/035 Integral de Medios Zibertentuz 35.700
2009/070 Alecop, S. COOP Arazoak bideratzen lanpostuan 38.050
2009/071 Alecop, S. COOP Erabakiak hartzen lanpostuan 38.050
2009/058 Pelaio Eizagirre Garate Fresatzeko makina orokorra 13.046
2009/057 Pelaio Eizagirre Garate Zulatzeko makina zutabeduna 13.057
2009/063 Fomento Editorial Enciclopedia temática lafer-historia del arte 38.312
2009/008 Aurkitu Internet Etika eta munduko erlijioak 32.975
2009/064 Imagina Works Nominak 28.118
Guztira/Total 503.040
INTERNET MULTIMEDIA
Produktorea
Productor Izenburua
Título Diru-laguntza
subvención
2009/027 Naturgaia, SL GPSa eta Google Earth, ingurunea modu berrian ikertzeko tresnak 22.050
2009/009 Encodigo, formación y rehabilitación Irakurketa digitala 33.443
2009/028 Naturgaia, SL Elektrizitatearen ibilbidea ikertzen 22.050
2009/084 Ehko Ikastolen Konfederazioa Ostadar-euskara eta literatura-arloaren webgunea -1. maila 34.781
2009/085 Ehko Ikastolen Konfederazioa Ostadar-natur zientziak-arloaren webgunea-2. maila 34.781
2009/017 Virtual Ware Eko bizitza! Bioaniztasuna eta klima aldaketa 36.737
2009/067 Edex GazTB.Net. Recurso educativo web para Educacion Secundaria 36.737
2009/075 Eusko Media Web 2.0 baliabideak 36.192
2009/002 Tibidabo Ediciones Tibidabo Mediateka: DBHko matematikako problemen ebazpena (III. eta IV. atalak) 12.809
2009/016 Virtual Ware Eko bizitza! Kontsumo iraunkorra 36.737
2009/078 Gipuzkoako Ikastolen Elkartea Ostadar-natur zientziak-gidaliburuaren webgunea-4. maila- Fisika/Kimika 14.834
2009/079 Gipuzkoako Ikastolen Elkartea Ostadar-natur zientziak-gidaliburuaren webgunea-4. maila-Biologia/Geologia 13.519
2009/024 Gestionet Multimedia, SL Zerbitzu arloko «E-MPRENDE« simulagailu sistema 10.830
2009/034 Integral de Medios, SL zibergizalegea 35.943
2009/020 Gaiak Argitaraldia XX. mendearen historia XXI. menderako (Gaurko historiako mugarriak) 14.438
2009/026 Gestionet Multimedia, SL Merkatal arloko (Supermerkatuak) E-MPRENDE simulagailu sistema 11.978
2009/043 Elkarlanean Elkarikasnet (Euskara, Literatura, Artea eta Kultura) 34.815
2009/062 Centro De Estudios Mikeldi Gestión aduanera del comercio internacional 34.388
2009/001 Tibidabo Ediciones Tibidabo Mediateka: Teknologia eta haren aplikazioak (I., II. eta III. atalak) 12.809
2009/031 Mikel Val Calvo Idatziaren ulermena lantzen 34.350
2009/042 Elkarlanean Elkarikasnet (Naturaren zientziak) internet bidezko programak 34.815
Guztira/Total 559.036
Laguntzarik gabe, puntuazio altua atera arren, produkzio-etxe bakoitzari bi proiektu baino ez zaizkiolako onartu zerrenda bakoitzean (Deialdiaren II. eranskineko 10. puntuan adierazitakoaren arabera).
Sin subvención, por no adjudicarse ayudas a más de dos proyectos de la misma empresa productora en cada una de las listas, aunque la puntuación obtenida haya sido alta (según lo establecido en el punto 10 del anexo II de la convocatoria).
CD-ROM MULTIMEDIA
Produktorea / Productor Izenburua / Título
2009/004 Azul Multimedia Dragoia heziz
2009/059 Pelaio Eizagirre Garate Esku erremintak II
2009/069 Alecop, S. COOP Lanaren planifikazioaren inguruan
INTERNET MULTIMEDIA
Produktorea / Productor Izenburua / Título
2009/072 Eusko Media Euskal geografia ataria
2009/076 Gipuzkoako Ikastolen Elkartea Ahozko euskal literatura webgunea
2009/077 Gipuzkoako Ikastolen Elkartea Euskal literatura idatzia webgunea
2009/021 Gaiak argitaldaria Ekonomiaren oinarriak ulertzeko
Laguntzarik gabe, proiektuaren egitura deritzon atalean gutxieneko maila lortu ez duelako (Deialdiaren II. eranskineko 5. puntuan adierazitakoaren arabera).
Sin subvención, por no conseguir la puntuación mínima en el apartado correspondiente a la estructura del proyecto (según lo establecido en el punto 5 del anexo II de la convocatoria).
CD-ROM MULTIMEDIA
Produktorea / Productor Izenburua / Título
2009/065 Imagina Works Nazioarteko ordainbideak
Laguntzarik gabe, edukiaren egokitasuna deritzon atalean gutxieneko maila lortu ez izana (Deialdiaren II. eranskineko 6. puntuan adierazitakoaren arabera).
Sin subvención, por no conseguir la puntuación mínima en el apartado correspondiente a la idoneidad del contenido (según lo establecido en el punto 6 del anexo II de la convocatoria).
SOFTWARE ARRUNTA / SOFTWARE ORDINARIO
Produktorea / Productor Izenburua / Título
2009/041 Elhuyar Fundazioa Biologiako hautaprobak
2009/015 Erein Argitaletxea Matematika LH/bigarren maila. Irakaslearentzat materiala interneten.
CD-ROM MULTIMEDIA
Produktorea / Productor Izenburua / Título
2009/013 Erein Matematika- problemak ebazteko lantegia. Bigarren zikloa
INTERNET MULTIMEDIA
Produktorea / Productor Izenburua / Título
2009/010 Encódigo, formación y rehabilitación Zenbat
2009/029 Elixir Films, SL Ondare artistikoa ikusi eta entzun
2009/030 Elixir Films, SL Euskal zinea ibilbide didaktikoak
2009/045 Julen Salsamendi Abando y Oto Izarren seme-alabak
2009/073 Eusko Media Berdintasunean hazi
Laguntzarik gabe, diru-partida agortu duen proiektua baino puntuazio txikiagoa lortu izana (Deialdiaren II. eranskineko 9. puntuan adierazitakoaren arabera).
Sin subvención, por ocupar un lugar posterior al material adjudicatario que agotó la partida presupuestaria
(según lo establecido en el punto 9 del anexo II de la convocatoria).
CD-ROM MULTIMEDIA
Produktorea / Productor Izenburua / Título
2009/066 Imagina Works Hitzarmen kolektiboak
2009/039 Elhuyar Fundazioa Armix gure inguruan
2009/046 Artez, SC Informatika urratsez urrats
2009/007 Aurkitu Internet Geo-graf
2009/011 Erein Matematika.kalkulu lantegia. Bigarren zikloa.
2009/025 Gestionet Multimedia, SL Hitzak osat itz
INTERNET MULTIMEDIA
Produktorea / Productor Izenburua / Título
2009/068 Edex Aprender a leer, aprender a escuchar. Cuentos electronicos
2009/023 Centro de Formación Somorrostro «Tus valores cuentan» Pildoras educativas y we 2.0 como herramienta
2009/074 Eusko Media Euskal herria ezagutuz
2009/036 Gizerbitek, SL Educación sexual y afectiva online
2009/061 Edicinco, SA El jardín de las letras online
2009/019 Gaiak Argitaraldia Enpresaren ekonomia lantzen
2009/060 Edicinco, SA Soy lector online
2009/044 Ametsa Soft www.euskarakiroletan.com
Laguntza-deialditik kanpora gelditu dira produkzio-etxeak berak deialdian parte hartzeari uko egin diolako.
Excluídos de la convocatoria porque la propia productora ha renunciado a participar en la convocatoria.
INTERNET MULTIMEDIA
Produktorea / Productor Izenburua / Título
2009/032 Mikel Val Calvo Musika lantzen batxiler 1
2009/033 Mikel Val Calvo Mateprak
2009/037 S. COOP de Enseñanza Colegio de Vizcaya Informatika digitala


