Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko abenduaren 18koa, Immigrazioko zuzendariarena, 2009ko azaroaren 23ko Ebazpenaren babesean Deba Beheko Garapen Ekonomikorako Elkartea-Debegesari emandako diru-laguntza baliogabetzen duena. Izan ere, 2009ko azaroaren 23ko Ebazpenaren bidez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren babesean aurkeztutako diru-laguntza eskabideak ebatzi ziren, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 18koa, Immigrazioko zuzendariarena, 2009ko azaroaren 23ko Ebazpenaren babesean Deba Beheko Garapen Ekonomikorako Elkartea-Debegesari emandako diru-laguntza baliogabetzen duena. Izan ere, 2009ko azaroaren 23ko Ebazpenaren bidez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren babesean aurkeztutako diru-laguntza eskabideak ebatzi ziren, immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 48
  • Hurrenkera-zk.: 1405
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/12/18
  • Argitaratze-data: 2010/03/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Herri Administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2009ko maiatzaren 20an, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horrek 2009rako erakunde eskatzaileak etorkinen harrera sarean sartzeko laguntzetarako deialdia egiten du.

  2. Lehenengo puntuan adierazitako Aginduaren babesean bildutako diru-laguntza-eskabideez hartutako erabakia jakinarazten duen Ebazpena eman zuen Immigrazioko zuzendariak 2009ko azaroaren 23an; Ebazpen horren bitartez, Deba Beheko Garapen Ekonomikorako Elkartea-Debegesari 33.196,72 euroko diru-laguntza egokitu zitzaion, aurkeztutako proiektua «Immigrazio teknikari baten kontratazioa» garatu ahal izateko. (NOV-20099N/0004).

  3. 2009ko abenduaren 11n, Deba Beheko Garapen Ekonomikorako Elkartea-Debegesak idazki bat bidali zuen Immigrazio Zuzendaritzara, jaso duten diru-laguntzari uko egiten diotela esanez.

    Horiek horrela izanda, hau

Lehenengoa. Diruz laguntzeko proposatutako ekintza «Immigrazio teknikari baten kontratazioa» burutzeko Deba Beheko Garapen Ekonomikorako Elkartea-Debegesari emandako diru-laguntza ezeztatzea.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan, eta baita Diru-laguntzen eta laguntzen erregimena arautu eta Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legea aldatzen duen ekainaren 19ko 7/1997 Legearen 49.2 artikuluak dioena bete dadin ere.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen eta interesatuak haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango dio Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Erkidearen Legearen 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 11.

Inmigrazioko zuzendaria,

MIGUEL ÁNGEL GONZÁLEZ MARTÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik