- EBAZPENA, 2009ko abenduaren 22koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena; honen bidez, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2010eko ohiko azterketetarako deialdia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko abenduaren 22koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena; honen bidez, aisialdirako ontziak gobernatzeko titulazioak lortzeko 2010eko ohiko azterketetarako deialdia egiten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 19
- Hurrenkera-zk.: 509
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/12/22
- Argitaratze-data: 2010/01/29
Gaikako eremua
- Gaia: Garraio eta herri lanak; Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Uretako eta urpeko kiroletako irakaskuntzako funtzio eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzearen inguruan Eskualdaketen Batzorde Mistoak 1994ko maiatzaren 31n hartu zuen Erabakia onesten duen uztailaren 12ko 290/1994 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Zuzendaritza honek, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 290/2005 Dekretuaren 15. artikuluak ematen dizkion ahalmenak erabiliz, honako hau
Jarraian adieraziko diren tituluak lortzeko 2010ean egin beharreko teoriaren eta praktikaren azterketetarako deialdiak egitea:
Teoriaren azterketak:
deialdia. 2010eko otsailean, ondoko titulazio hauek eskuratzeko:
Oinarrizko nabigazioko patroia (2010eko otsailaren 8an).
Aisialdirako ontzietako patroia (2010eko otsailaren 16tik aurrera).
Yateko patroia (2010eko otsailaren 22an eta 23an).
Yateko kapitaina (2010eko otsailaren 24an eta 25ean).
Uretako motoetako patroia (2010eko otsailaren 8an).
deialdia. 2010eko maiatzean eta ekainean, ondoko titulazio hauek eskuratzeko:
Oinarrizko nabigazioko patroia (2010eko maiatzaren 31n).
Aisialdirako ontzietako patroia (2010eko ekainaren 1etik aurrera).
Uretako motoetako patroia (2010eko maiatzaren 31n).
Yateko patroia (2010eko ekainaren 7an eta 8an).
Yateko kapitaina (2010eko ekainaren 9an eta 10ean).
deialdia. 2010eko azaroan, ondoko titulazio hauek eskuratzeko:
Oinarrizko nabigazioko patroia (2010eko azaroaren 15ean).
Aisialdirako ontzietako patroia (2010eko azaroaren 24tik aurrera).
Uretako motoetako patroia (2010eko azaroaren 15ean).
Yateko kapitaina (2010eko azaroaren 22an eta 23an).
Yateko patroia (2010eko azaroaren 17an eta 18an).
Praktikaren azterketak (deialdi bakarra). 2010eko ekainaren 21etik aurrera, honako titulazio hauek eskuratzeko:
Oinarrizko nabigazioko patroia.
Aisialdirako ontziko patroia.
Yateko patroia.
Yateko kapitaina.
Deialdiak honako hauen arabera egingo dira:
DEIALDIAREN OINARRIAK
Lehenengoa. 1. Azterketak Pasaiako (Gipuzkoa) Itsasmendikoi zentroan egingo dira. Edonola ere, lehen eta bigarren deialdietako azterketa teorikoak Euskal Herriko Unibertsitateko Nautikako eta Itsasontzi Makinetako Goi Eskola Teknikoan ere egingo dira, Portugaleten (Bizkaia). Azterketak horretarako osatuko diren epaimahaiek ebaluatuko dituzte, ebazpen honen bosgarren oinarrian ezarritakoaren arabera eta zerbitzuagatiko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz.
Halaber, 2010eko uztailaren bigarren astean ere azterketa bat egin ahal izango da Itsasmedikoi Pasaian, aisialdirako ontzien patroi titulua lortzeko, betiere homologatutako sei akademia edo gehiagok eskatu badute.
Horretarako, gutxienez 90 hautagai egon behar dira deialdi bakoitzean. Epaimahaia, Itsasmendikoi Pasaian egin beharreko azterketetarako izendatutako bera izango da. Matrikulak Itsasmendikoi Pasaian egingo dira, horretarako jarriko diren egunetan, homologatutako akademien bidez.
Azterketak indarrean dauden programei lotuko zaizkie, alor honetako arauekin bat etorriz.
Titulazio bakoitzerako praktikaren azterketak bi zati izango ditu: nabigazioaren praktika eta segurtasunaren praktika.
Bigarrena. 1. Eskabide horiek erabaki honen eranskineko ereduari lotu beharko zaizkio.
Eskabidearekin batera, ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dira:
Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia. Eskatzailea adingabea balitz (16 urteak beteta izanik betiere), guraso baten edo tutorearen baimena aurkeztu beharko du, idatziz.
NANaren argazkiaren neurriko argazki bat (praktikaren azterketarako bakarrik)
Euskadiko Kutxaren 3035 0010 81 0100051740 kontu-zenbakian azterketa egiteko eskubideak ordaindu izanaren jatorrizko ordainagiria. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen testu bategina onartzeko irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren arabera egingo da ordainketa, aurrekontuen araudian jasotako eguneratzea aintzat hartuz. Honako hauek dira prezioak:
Teoriaren azterketa
(eurotan) Praktikaren azterketa
(eurotan)
Oinarrizko nabigaziorako patroia 29,30 29,30
Aisialdirako ontziko patroia 35,82 35,82
Yateko patroia 45,57 45,57
Yateko kapitaina 55,36 55,36
Osasun-ziurtagiria, Sustapen Ministerioaren 3200/2007 Aginduaren 18. artikuluaren arabera, gaitasun psikofisikoa egiaztatzeko inprimaki ofizialean, gidabaimena emateko baldintzak kontuan izanda.
Aurreko paragrafoan aipatutako jatorrizko ziurtagiriaren ordez, ontziratzeko Itsasoko Gizarte Institutuak ematen dituen indarreko osasun-azterketen fotokopia erkatua aurkeztu ahal izango da, edo militarren medikuek emandakoak, bertan militar eskatzaileak nabigatzeko duen gaitasuna egiaztatuta.
Egindako azken azterketaren ziurtagiria, izangaiek lortu nahi duten titulaziorako programaren zati bat gainditurik baldin badute.
Aisialdirako ontziko patroiaren titulua edo titulu hori eskatu izanaren gordekina, yateko patroirako azterketara aurkezteko.
Yateko patroiaren titulua edo titulu hori eskatu izanaren gordekina, yateko kapitainerako azterketara aurkezteko.
Eskabideak honako epe hauen barruan aurkeztuko dira:
Teoriaren azterketak:
2010eko otsaileko 1. deialdia: 2010eko urtarrilaren 11tik 22ra bitartean, biak barne.
2010eko maiatzeko 2. deialdia: 2010eko apirilaren 26tik maiatzaren 7ra bitartean, biak barne.
2010eko azaroko 3. deialdia: 2010eko urriaren 4tik 15era bitartean, biak barne.
Praktikaren azterketak:
2010eko ekaineko deialdi bakarra: 2010eko ekainaren 7tik 11ra bitartean, biak barne.
Azterketetan parte hartzeko eskabideak ondoko administrazio-bulego hauetan aurkeztu ahal izango dira:
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila. Eusko Jaurlaritza. Donostia kalea 1. Vitoria-Gasteiz.
Itsasmendikoi Pasaia. Los Marinos kalea 2. Pasai San Pedro (Gipuzkoa).
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Arrantza Antolamenduko Zerbitzua. Eusko Jaurlaritza. Easo 10. Donostia-San Sebastián.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Arrantza Egituren Zerbitzua. Eusko Jaurlaritza. Kale Nagusia 81, 6.a, 6. departamentua. Bilbao.
Eskabideak deialdi bakarrerako izango du balioa. Geroko deialdi batean parte hartzeko ezinbestekoa da eskabide berria aurkeztea, bigarren oinarriko 3. puntuan aipatutako dokumentazioarekin batera. Osasun-ziurtagiri hori ez zaie eskatuko titulu zaharragoa (edo aldez aurretiko azterketa-ziurtagiria) daukatela frogatzen duten pertsonei, deialdiko egunaren aurreko 2 urteen barruan eskuratu edo berriztatu badute.
Azterketara aurkeztu ezean, matrikula ezin izango da hurrengo deialdi baterako aldatu, ezta azterketako eskubideak itzuli ere, tartean oso arrazoi larriak ez badira behintzat (eta horiek epaimahaiaren aurrean behar bezala frogatzen ez badira).
Hirugarrena. Azterketak baloratuko dituzten epaimahaiak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak izendatuko ditu.
Laugarrena. Epaimahaietako buruek zentro aztertzaile bakoitzeko iragarki oholean agerraraziko dituzte deialdi eta titulazio guztietako azterketen datak, deialdi honetan ezarritako epeetan, eta lehenengo oinarrian ezarritakoa ere betez. Era berean, behar den denborarekin, zentro bakoitzeko iragarki-oholean, titulazio bakoitzaren azterketa-orduak, epaimahai aztertzaileen osaera eta onartuen eta baztertuen zerrendak adieraziko dituzte.
Bosgarrena. Azterketak amaitutakoan, ebazpen honetako bigarren oinarrian adierazitako administrazio-bulegoetako iragarki-oholean jarriko dira ikusgai lortutako kalifikazioen zerrendak.
Izangaiek egokitzat hartzen dituzten erreklamazioak aurkeztu ahal izango dizkiote epaimahaiko buruari, aipaturiko zerrenda horiek jendaurrean jarri eta 5 eguneko epearen barruan.
Epaimahaietako idazkariek, interesdunek hala eskatuz gero eta epaimahaiko buruak ontzat emanez gero, ziurtagiri indibidualak emango dituzte yateko patroi eta yateko kapitain tituluetako probak gainditu dituzten izangaientzat, azterketekin beste autonomia-erkidego batean jarraitu nahi badute.
Seigarrena. Deialdi honen aurka eta beraren ondoriozko egintza administratibo guztien aurka jo ahal izango da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako modu eta kasuetan, 4/1999 Legeak emandako idazkuntzaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 22a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendaria,
JUAN PABLO MEDRANO OLMEÑO.
Aisialdirako ontziak gobernatzeko gaitasuna ematen duten nabigazio-tituluak lortzeko azterketetan parte hartzeko eskabidea
Izen-deiturak:
NANa:
Jaiotze-eguna:
Helbidea:
Udalerria eta PK:
Lurralde historikoa edo probintzia:
Harremanetan jartzeko telefonoa:
Titulu hau eskuratzeko proban parte hartu nahi du:
n Teoria eta praktika: belako berariazko proba
n Oinarrizko nabigazioko patroia
n Aisialdirako ontziko patroia
n Yateko patroia
n Yateko kapitaina
(Jarri X bat zuzena den aukeran).
Azterketa leku honetan egin nahi du:
n Itsasmendikoi - Pasaia. Pasai San Pedro (Gipuzkoa).
n EHUko Nautikako eta Itsasontzi Makinetako Goi Eskola Teknikoa, Portugalete (Bizkaia).
(Jarri X bat zuzena den aukeran).
Aurkeztutako agiriak:
NANaren argazkiaren neurriko argazki bat (praktikaren azterketarako bakarrik).
Nortasun agiriaren fotokopia.
Lehenagoko titulu edota ziurtagirien fotokopia, hala badagokio.
Osasun-ziurtagiria (Sustapen Ministerioaren 3200/2007 Aginduaren 18. artikulua) honelaxe egiaztatuko da:
Gaitasun psikofisikoa egiaztatzeko inprimaki ofizialarekin, gidabaimena luzatzeko baldintzak kontuan izanda (ez da beharrezkoa izango osasun-azterketa egitea, bi urte baino gutxiago igaro badira edozein titulu lortu edo berriztatu zenetik, edo agindu honen edozein azterketa egin zenetik).
Ordainagiria: Euskadiko Kutxaren 3035 0010 81 0100051740 zenbakidun kontuan azterketa-eskubideak ordaindu dituela frogatzen duena.
.....................(e)n, .....(e)ko ...........aren ...(e)an.
(Sinadura)
AISIALDIRAKO ONTZIAK GOBERNATZEKO TITULAZIOAK ESKURATZEKO AZTERKETETAKO EPAIMAHAIKO BURUA.
Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Legean ezarritakoaren arabera, biltzen diren datu pertsonalak fitxategi batean erregistra daitezke: erregistroa bera kudeatzeko fitxategi automatizatuan. Datu horiek Sustapen Ministerioari eta beste autonomia-erkidego batzuei jakinarazi ahal zaizkie. Fitxategiaren arduraduna Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza izango da (helbidea: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Hala nahi izanez gero, zuzendaritza horretan, datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko eskubideez balia daitezke interesdunak, aipatutako xedapenean ezarrita dagoen bezala.


