- EBAZPENA, 2009ko abenduaren 23koa, Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordearena, Aiarako (Araba), Kexaako eraikin-multzoa, monumentu-multzo izendapenaz, sailkatutako kultura-ondasun deklaratu zuen otsailaren 26ko 53/2002 Dekretua aldatzeko espedienteari hasiera emateko eta interesdunei entzunaldia emateko eta jendaurrean jartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko abenduaren 23koa, Kultura, Gazteria eta Kiroleko sailburuordearena, Aiarako (Araba), Kexaako eraikin-multzoa, monumentu-multzo izendapenaz, sailkatutako kultura-ondasun deklaratu zuen otsailaren 26ko 53/2002 Dekretua aldatzeko espedienteari hasiera emateko eta interesdunei entzunaldia emateko eta jendaurrean jartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 50
- Hurrenkera-zk.: 1492
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/12/23
- Argitaratze-data: 2010/03/15
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioko 148.1.16. artikuluaren babesean eta Autonomia Estatutuko 10.19. artikuluaren arabera, kultura-ondareari buruzko eskumen osoa bereganatu zuen. Euskal Autonomia Erkidegoak bereganatutako eskumenaz baliatuz, uztailaren 3ko Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legea onetsi zen, Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-interesa duten ondasunak deklaratzeko prozedurak arautzen dituena.
2001eko azaroaren 21eko Ebazpenaren bidez, Aiarako (Araba) Kexaako eraikin-multzoa, monumentu-multzo izendapenaz, sailkatutako kultura-ondasun deklaratzeko espedienteari hasiera eman zitzaion. Jendaurreko informazioaldia eta interesdunei entzuteko izapideak burutu ondoren, Kultura sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu eta onartu ondoren, Aiarako (Araba) Kexaako eraikin-multzoa, monumentu-multzo izendapenaz, sailkatutako kultura-ondasun deklaratu zen otsailaren 26ko 53/2002 Dekretuaren bidez, (martxoaren 8ko EHAAn argitaratua, 48 zk.)
Ikusita aipatutako Dekretuak Kexaako eraikin-multzoan dauden ondasun higigarriak ez dituela ez zerrendatu ez dagokien babes-araudia ezarri, eta horiek eraikin-multzoa ulertzeko beharrezkotzat jo direnez gero, beren interes historiko-artistikoagatik eta eraikin-multzoarekin duten loturagatik, eta Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek emandako ebazpen-proposamena aztertuta, honako hau
Lehenengoa. Aiarako (Araba) Kexaako eraikin-multzoa, monumentu-multzo izendapenaz, sailkatutako kultura-ondasuna deklaratu zuen otsailaren 26ko 53/2002 Dekretua aldatzeko espedienteari hasiera ematea, kultura-ondasun horretatik banandu ezinezkotzat jotako ondasun higigarriak sartzeko, ebazpen proposamen honen eranskinean jasotzen den mugaketaren, deskripzioaren eta babes araudiaren arabera. Eranskin hori aurrerantzean aipaturiko 53/2002 Dekretuaren IV. eranskina izango da.
Espediente honen hasiera emateak Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeak ezartzen duen babes araudia behin-behinean indarrean jartzea dakar, monumentu-multzo honi lotuta dauden ondasun sailkatuei buruz.
Bigarrena. Hasiera ematea Aiarako (Araba) Kexaako eraikin-multzoa, monumentu-multzo izendapenaz, sailkatutako kultura-ondasuna deklaratu zuen otsailaren 26ko 53/2002 Dekretua aldatzeko irekitako espedientea jendaurrean jartzeko epeari, Eranskinean jasotzen den mugaketa, deskripzioa eta babes araudiaren arabera. Jendaurreko informazio-aldia hogei egunekoa izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Ezarritako epe horretan interesatuek nahi dituzten alegazioak egin eta agiriak aurkez ditzakete, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 84 eta 86 artikuluek aurreikusten duten legez. Aipatutako espedienteak Kultura Ondarearen Zentroan daude (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz).
Hirugarrena. Aiarako Udalari (Araba), eta baita Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol sailari eta Toki Administrazioaren eta Lurralde Orekaren Sailari jakinaraztea espediente honi hasiera emateak babes araudia behin-behinean indarrean jartzea dakarrela, monumentu-multzo honi lotuta dauden ondasun sailkatuei buruz, Euskal Kultura Ondareari buruzkoa den 7/1990 Legeko 22. artikuluaren arabera.
Laugarrena. Espedientearen izapideei ekitea, indarrean dauden xedapenekin bat.
Bosgarrena. Ebazpena jakinaraztea interesdunei, bai Aiarako Udalari (Araba) eta Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailari eta Toki Administrazioaren eta Lurralde Orekaren Sailari eta bai Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailari ere.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 23a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
ANTONIO RIVERA BLANCO.
1. ATALA
KEXAAKO MONUMENTU MULTZOKO ONDASUN HIGIGARRIEN ZERRENDA
Ondasun higigarriak Kokapena
Adatseko Ama Birjinaren erlikia-ontzi originala Kexaako museoa
Ayala kantzelariaren eta Leonor Guzman anderearen hilobia Adatseko Ama Birjinaren kapera
Fernan Perez Ayala jaunaren eskultura etzana Adatseko Ama Birjinaren kapera
Elvira Ceballos anderearen eskultura etzana Adatseko Ama Birjinaren kapera
Adatseko Ama Birjinaren erretaularen eta aurrealdearen kopia Adatseko Ama Birjinaren kapera
Kapera eraiki izanaren oroitarria Adatseko Ama Birjinaren kapera
Fernan Perez Ayala jaunaren eskultura etzana San Juan Bataiatzailearen parrokia
Maria de Sarmiento anderearen eskultura etzana San Juan Bataiatzailearen parrokia
San Juan Bataiatzailearen parrokiako ondasun higigarriak:
Erretaula Nagusia
Arrosarioko Andre Mariaren erretaula
Santa Katalina Sienakoaren erretaula
Santo Domingo Guzmanen erretaula
San Joseren erretaula
Pulpitua eta bere sabaia
Kristo Gurutziltzatuaren taila
San Juan Bataiatzailearen parrokia
Kexaako komentuaren artxibo dokumentala San Juan Bataiatzailearen parrokia
San Juan Bataiatzailearen taila Kexaako museoa
Kristo Gurutziltzatuaren taila: «Kristo marinela» Kexaako museoa
Veneziar kopoia Kexaako museoa
Beste elementu batzuk:
Gurutzea, nakarrezko inkrustazioak dituena
Epifania
Ama Birjinaren bi irudi, marfilezkoak
Kexaako museoa
2. ATALA
KEXAAKO MONUMENTU MULTZOKO ONDASUN HIGIGARRIEN DESKRIBAKETA
Adatseko Ama Birjinaren erlikia-ontzi originala
Kokapena: Kexaako museoa.
mendearen lehen erdialdeko erlikia-ontzia. Urre eta zilar urreztatuz eta xehetasun handiz egina, piramide zulatuan errematatutako kapera itxi bat da, eta zabaldutakoan Ama Birjinaren eskulturatxoa agertzen da, buruan erlikia-ontzi bat daramala. Bere inguruan sortu zen Adatseko Ama Birjinaren kapera, eta estu-estu dago lotua Komentuaren historiarekin.,
Ayala kantzelariaren (Pedro Lopez Ayala) eta Leonor Guzman anderearen hilobia
Kokapena: Adatseko Ama Birjinaren Kaperaren nabea (Kantzelariaren Dorrea). Erdialdea.
Hilobi bikoitza, gotikoa, alabastrozkoa, XIV. mendearen bukaera eta XV.aren hasierakoa. Lau hostoz eta hamabi lehoiz apaindutako basamentua du, eta haren gainean Kantzelariaren eta bere emaztearen irudiak daude, oinetan zakur etzanak dituztela. Kantzelariak militar-jantziak daramatza, haien gainean botoiz lotutako aljuba, eta esku-babesek estalitako eskuez eusten dio ezpatari. Emazteak, gaztelar mantua eta gona nasaia soinean, ilea buru-estalki batek ezkutatuta darama, eta ezkerreko eskuaz otoitz-orduen liburu bati eusten dio. Antza, Toledoko Ferrand Gonzalesen tailerrak egindako lana da.
Fernan Perez de Ayala jaunaren estatua etzana (Kantzelariaren aita)
Kokapena: Adatseko Ama Birjinaren kapera (Kantzelariaren Dorrea). Kaperaren ezkerraldeko horma-hilobia.
Mukulu gotiko etzana, alabastrozkoa, XIV. mendearen bukaera eta XV.aren hasierakoa. Tunika luzea darama, eskularruak jantzitako eskuek ezpatari eusten diote, eta oinetan zakur bat agertzen da, etzanda. Antza, Toledoko Ferrand Gonzalesen tailerrak egindako lana da. Estatua hau, bere emaztearenarekin batera, komentuaren kapera nagusian zegoen hilobi bikoitz bakar baten parte zen, eta XVIII. mendean ekarri zuten kapera honetara.
Elvira de Ceballos anderearen eskultura etzana (Kantzelariaren ama)
Kokapena: Adatseko Ama Birjinaren kapera (Kantzelariaren Dorrea). Kaperaren eskuinaldeko horma-hilobia.
Mukulu gotiko etzana, alabastrozkoa, XIV. mendearen bukaera eta XV.aren hasierakoa. Mantu luzea darama, ezkerreko eskuan otoitz-liburua eta eskuinekoan lepokoa. Oinetan idazkun bat dago, letra gotikoez egina. Antza, Toledoko Ferrand Gonzalesen tailerrak egindako lana da. Estatua hau, bere senarrarenarekin batera, komentuaren kapera nagusian zegoen hilobi bikoitz bakar baten parte zen, eta XVIII. mendean ekarri zuten kapera honetara.
Adatseko Ama Birjinaren erretaularen eta aurrealdearen kopia
Kokapena: Adatseko Ama Birjinaren kaperako nabea (Kantzelariaren dorrea). Kaperaren burualdea.
Originalaren kopia, Cristobal y Gonzalez de Quesadak 1959an egina. Originala, XIV. mendeko gotiko linealaren adibide bikaina, 1913an saldu zen eta Chicagoko Arte Museoan dago.
Pedro Lopez de Ayalak agindu zuen erretaula egiteko, Adatseko Ama Birjinaren erlikia-ontzia markoztatzearren. Pinturak arkutxo gotikoen barruko eszenetan daude, bi zerrendatan ordenaturik. Erdialdean, Kristo Gurutziltzatua dago, eta behealdean izarrez eta aingeruz errematatutako marko arkitektonikoa, garai batean Adatseko Ama Birjinaren erlikia-ontziaren hondoa zena. Antzeko ezaugarriak dituen Aurrealdean, antzeko ezaugarrian dituenean, Artzainen Deikundea, Jaiotza eta Erregeen Gurtzea ageri dira.
Kapera eraiki izanaren oroitarria
Kokapena: Adatseko Ama Birjinaren kapera (Kantzelariaren Dorrea). Kaperaren oinetan, koruaren azpian.
Alabastrozko oroitarria idazkun gotikoaz, Pedro Lopez Ayala jaunak eta Leonor Guzman andereak 1399an kapera sortu zutela oroitzeko.
Fernan Perez Ayala jaunaren estatua etzana (Kantzelariaren semea)
Kokapena: San Juan Bataiatzailearen parrokia. Nabearen eskuinaldeko horma-hilobia.
mendearen lehen erdialdeko hilobi gotikoa. Mahuka irekiko mantu zabal bat darama, lepoko fina eta durbante moriskoa. Basamentua apaindurik dago Ayalatarren eta Sarmientotarren armarriekin. Oheak idazkun bat darama. Eskultura honek, emaztearenarekin batera, hilobi bakar bat osatzen zuen, eta elizaren beheko korutik hurbil zegoen.
Maria Sarmiento anderearen eskultura etzana (Fernan Perez Ayala jaunaren emaztea)
Kokapena: San Juan Bataiatzailearen parrokia. Nabearen ezkerraldeko horma-hilobia.
mendearen lehen erdialdeko hilobi gotikoa. Fintasun handiz landutako jantzi aberatsak daramatza damak. Basamentua apaindurik dago Ayalatarren eta Sarmientotarren armarriekin. Oheak idazkun bat darama. Eskultura honek, senarrenarekin batera, hilobi bakar bat osatzen zuen, eta elizaren beheko korutik hurbil zegoen.
San Juan Bataiatzailearen parrokiako ondasun higigarriak
Erretaula Nagusia
Kokapena: San Juan Bataiatzailearen parrokia. Elizaren Presbiterioan.
mendearen bukaerako oskol-erretaula barrokoa. Bankua, gorputza eta oskola ditu, eta hiru kaletan banatzen da. Bankuan, erdiko kalean, sagrario-ekisaindua dago. Alboetako kaleetan, Andre Mariaren erliebeak ageri dira. Erretaularen gorputzean, erdiko kalean, San Juanen taila dago, eta alboetan, San Antonioren eta San Vicente Ferrerren irudiak. Oskolaren erdialdean idibegi irekia dago, eta, alboetan, landare-motibo, erroleo eta abarren apaingarri ugari. Euskarriak zutabe salomondarrak dira, oso apainduak. Mazoneria guztia ongi urreztatuta dago.
Arrosarioko Andre Mariaren erretaula
Kokapena: San Juan Bataiatzailearen parrokia. Nabean, ezkerraldean.
mendearen bukaerako erretaula barrokoa. Bankua, gorputza eta atikoa ditu. Zutabe salomondarrez markoztatutako erdiko hobian Arrosarioko Andre Mariaren irudia dago, Madrildik ekarria 1740an.
Santa Katalina Sienakoaren erretaula
Kokapena: San Juan Bataiatzailearen parrokia. Nabean, eskuinaldean.
mendearen erdialdeko erretaula errokokoa, bankua, gorputza eta atikoa dituena eta hiru kaletan banaturik. Erdiko hobian Santa Katalinaren taila dago, eta atikoan Kristo Gurutziltzatuaren irudi errenazentista. Euskarriak zutabeak dira, ertzetan arrokaiaz eta pilastraz apaindurik.
Santo Domingo de Guzmanen erretaula
Kokapena: San Juan Bataiatzailearen parrokia. Nabean, eskuinaldean.
mendearen bukaerako erretaula barrokoa, Arrosarioko Andra Mariaren antzekoa, banku, gorputz eta atikoa dituena. Zutabe salomondarrez markoztatutako erdiko hobian Santo Domingoren irudia dago, Madrildik ekarria 1739an.
San Joseren erretaula
Kokapena: Nabean, eskuinaldean.
mendearen bukaera eta XVIII.aren hasierako erretaula, 1725ean amaitua, banku, gorputz eta atikoa dituena. Hobian, lau zutabe salomondarren artean, San Joseren irudia dago. Lau zutabe salomondarren arteko hobian dago San Joseren irudia.
Pulpitua eta bere sabaia
Kokapena: Nabean, ezkerraldean.
Pulpitu barrokoa, burdina forjatuzkoa, kopa batez errematatutako sabaia duena, eta haren gainean San Vicente Ferrerren irudia.
Kristo Gurutziltzatua
Kokapena: Goiko korua.
Kristo Gurutziltzatuaren taila, XVI. mendekoa, tamaina naturalekoa, ongi egindako anatomia duena. Garbitasun-oihal urreztatua du, izur horizontal finekin eta ezkerrean korapiloarekin.
Kexaako Monasterioaren artxibo dokumentala
Kokapena: San Juan Bataiatzailearen komentua.
Kexaako Monasterioarekin zerikusia duten dokumentu-multzoa. Artxibo dokumental hau ezinbestekoa da Monumentu Multzoa aztertu eta ikertzeko.
San Juan Bataiatzailearen taila
Kokapena: Kexaako museoa.
San Juan Bataiatzailearen irudia, gotiko berantiarrekoa, gamelu-larruz jantzia eta ezkerreko eskuan ardiaren medailoia duela. Hasiera batean elizaren burualdean zegoen.
Kristo Gurutziltzatuaren taila: «Kristo marinela»
Kokapena: Kexaako museoa.
mendeko eskultura, hiru iltzeduna, anatomia nabarmenekoa eta garbitasun-oihala alde banatan zintzilik duela.
Veneziar kopoia
Kokapena: Kexaako museoa.
edo XV. mendeko kopa, zilar urreztatuz egina, oktogonala eta piramideformako taparekin. Oina lobulu askokoa da, eta lau aldeetan lau ebanjelistak ditu, bizantziar ikonografiak. Begian sei medailoi ditu eta dekorazio ugari, edalontzian eta estalkian agatazko xaflak, perlak, beriloak, kornalinak, granateak eta turkesak.
Beste elementu batzuk
Gurutzea, nakarrezko inkrustazioak dituena.
Kokapena: Kexaako museoa.
Gurutzea oinazpikoarekin eta nakarrezko inkrustazioekin, XVII. mendekoa. Kristo Gurutziltzatua, San Frantzisko, San Antonio Paduakoa, Oinazetako Ama eta Epifania ageri dira.
Epifania
Kokapena: Kexaako museoa.
mendeko taula-pintura. Eragin flamenkoa du, Ama Birjina agertzen da, Haurra besoetan, eta haren atzean San Jose eta hiru erregeak: Meltxor belauniko eta Gaspar eta Baltasar, opariak eskuan, hurbiltzen. Harkaitzarte bat da ikusten da hondoan.
Ama Birjinaren bi irudi, marfilezkoak
Kokapena: Kexaako museoa.
Ama Birjinaren bi iruditxo barroko, ziur asko ekialdekoak (eskola hispano-filipinarra). Bietan Ama Birjinak ilea solte darama, eta oinetan ilargia. Haurrak munduaren esfera dauka eskuetan.
3. ATALA
BABES ERREGIMENA
Honako Babes Erregimen hau Kexaako eraikin-multzoa sailkatutako monumentu-multzo izendatzeko deklarazioaren zati bat da, eta erregimen honen arabera egingo dira kontserbazio-lanak edo jarduerak eraikin-multzo horretako ondasun higigarrietan.
Babes-erregimen honen preskripzioak eranskin honetan zerrendatu eta deskribatutako ondasun higigarri guztiei ezarriko zaizkie.
Honako testu honetan Kexaako eraikin-multzoari lotuta dauden eta handik bereiztezinak diren ondasun higigarriak babesteko bete beharreko baldintza orokorrak zehaztuko dira.
Babes-erregimenaren zehaztapenak nahitaez bete beharrekoak izango dira ondasun higigarrien gaineko jarduera guztietan, eta uztailaren 3ko Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 37.1 artikuluak dioenari jarraituz zaindu beharko dira.
Eranskin honen lehen atalean zerrendatutako ondasun higigarriak ezin dira bereizi Kexaako eraikin-multzotik, eta salbuespen batengatik bereiztekotan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak arrazoituz eman beharko du horretarako baimena, Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen 37.2 artikuluak dioenez.
Hori errespetatuz, Arabako Foru Aldundiak agindu ahal izango du ondasunak beste norabait eramatea behin-behingoz, kokapen originalak beharrezko baldintzak betetzen ez dituen artean, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 39.2 artikuluak dioenez.<
Ondasun higigarrietako bat edo batzuk lekuz aldatu eta erakusgai jartzeko eskabidea egin ahal izango da, baldin eta beharrezko neurriak hartzen badira zainketa, lekualdaketa eta erakusketa egokiak izan daitezen, batere hondatu gabe. Dena dela, Arabako Foru Aldundiak eman beharko du lekuz aldatzeko baimena.
Nolanahi ere, ondasuna betiko tokitik kanpo dagoen bitartean, ziurtatuko da gordetzen den tokian kontserbatzeko baldintza guztiak betetzen direla. Horren froga Arabako Foru Aldundian erakutsi beharko da.
Aipatutako ondasun higigarriak osorik kontserbatu beharko dira, eta jabeen eta eskubide errealen titularren eta edukitzaileen betebeharra izango da haiek kontserbatzea, zaintzea eta babestea, bai eta ez galtzea, hondatzea edo suntsitzea ere.
Aipatutako ondasun higigarriak ezingo dira aldatu, konpondu edo zaharberritu Arabako Foru Aldundiak aurrez baimena eman gabe, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 38.1 artikuluak dioenez.
Ondasunaren gainean egindako jarduera zuzen edo zeharkako guztien xedea izango da hura osorik kontserbatzea. Jarduera zuzenen aurretik dago badaezpadako kontserbazioa, eta beharrezko baldintzak jarriko dira aldaketarik ez gertatzeko eta gehiago ez hondatzeko. Higigarriaren gainean zerbait egitekotan, kontserbatzeak eskatzen duena baino ez da izango, edo, egoerak hala eskatzen duenean, ondasuna ulertzeko eta eskualdatzeko ezinbestekoa dena.
Ezinbestekoak diren jarduerak baino ez dira burutuko, elementuaren ezaugarriak errespetatuko dira eta tratamendu sakonegiak baztertzekoak izango dira, bai eta irudimena gehiegi erabiltzeko edo interpretazio bitxiak emateko joerak ere. Ondasunaren historikotasuna ere zainduko da. Ondasunean burutzen diren jarduera zuzen guztiak adituek nabaritzeko modukoak izango dira, elkarrekin bateragarriak eta egonkorrak, eta posible izango da egindakoa deuseztatzea.
Jarduera zuzenak burutu ahal izateko beharrezkoa izango da Foru Aldundi eskudunaren baimena eskuratzea, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 38.1 artikuluak aginduta.
Jarduera zuzenen bat burutu aurretik, jardueren egitasmo teknikoa egingo da, arlo horretan adituak diren profesionalek egina. Jardueren egitasmo teknikoan honako hauek sartuko dira:
Diagnostikorako ikerketa, eta horren barruan elementuaren dokumentazio fotografiko eta planimetrikoa, ikerketa historiko eta artistikoa, eta kontserbazio-egoeraren azterketa eta diagnostikoa, patologiak eta kalteen jatorriak ere azalduta.
Jarduera-egitasmoaren barruan sartuko da jarduera-proposamena. Horretan adieraziko dira egin beharreko lanak, erabiliko diren materialak eta teknikak, jardueraren balorazio justifikatua eta jardueraren kronograma, egitasmoa betetzeko aldiak eta epeak deskribatuko dituena.
Lanak bukatu eta gero, egindakoaren txostena egingo da, horren berri dokumentuetan jasota uzteko. Txostenean ondorengoa adieraziko da:
Lanen arduradunen izenak eta lanak egin diren datak.
Ondasunaren deskribapena: nola zegoen ezer egin aurretik eta zein elementu aldatu diren.
Kontserbatzeko erabilitako tratamenduaren edo metodoaren justifikazioa, erabilitako materialak aipatuta.
Ondasunaren egoerari buruzko azken ebaluazioa, zuzendu ahal diren arriskuak eta baldintza desegokiak aipatuta, horrelakorik egotekotan, eta kontserbatzeko teknikak eta baliabideak azalduta.
Jarduera-txosten hori Arabako Foru Aldundiko Kultura Zerbitzuetara bidaliko da, bai eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzara ere.
Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeak 24. artikuluan dioenez, lehen ataleko elementuen jabeek, edukitzaileek eta gainontzeko eskubide errealen titularrek lege hori aplikatzeko ezinbestekoa den informazioa eman beharko diete agintari eskudunei.
Era berean, aurreko puntuan aipatutakoek utziko diete agintariei elementuak ikusten, azken horiek aldez aurretik baimena eskatuz gero eta ondasunak ikuskatzea egoki izanez gero. Era berean, ikertzaileei ere utziko diete elementuak aztertzen, Arabako Foru Aldunditik jasotako baimena erakutsirik.
Elementu horiek bisitariei erakusteko, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 24.3 artikuluari jarraituko zaio. Administrazioak ondasunen bat gordailuan jasotzen duen bakoitzean, jendaurrean erakusteko eskubidea ere jasoko du, esandako legearen 40.2 artikuluak dioenez.
Elementu hauek saldu nahi dituenak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari jakinarazi beharko dio asmo hori, jakinarazpena frogatzeko balio duen moduren batean eta Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeak 25. artikuluan eskatutakoa beteta. Artikulu horrek baimena ematen dio Eusko Jaurlaritzari ondasuna lehentasunez erosteko edo, kasua bada, atzera eskuratzeko.
Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 23. artikuluaren arabera, elementu hauek erabiltzeko edozein modu onartuko da, kontserbatzeko baldintzak bermatuz gero.


