Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko abenduaren 23koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko ikus-entzunezko sektorea nazioarteko ikus-entzunezko merkatuetan sustatu eta hedatzeko laguntzen deialdia (Niniak) egiten duen Kultura sailburuaren 2009ko irailaren 30eko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 23koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko ikus-entzunezko sektorea nazioarteko ikus-entzunezko merkatuetan sustatu eta hedatzeko laguntzen deialdia (Niniak) egiten duen Kultura sailburuaren 2009ko irailaren 30eko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 27
  • Hurrenkera-zk.: 676
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/12/23
  • Argitaratze-data: 2010/02/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. Kulturako sailburuaren 2009ko irailaren 30eko Aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoko ikus-entzunezko sektorea nazioarteko ikus-entzunezko merkatuetan sustatu eta hedatzeko laguntzen deialdia (Niniak) egiten duenak, bere 12.1 artikuluan dirulaguntza horien zenbateko orokorra hogeita sei mila eta bostehun (26.500) eurotan finkatu zuen.

  2. Aipaturiko aginduaren xedapen gehigarrian honako aukera hau aurreikusten zen:

    Eskatutako diru-laguntza zenbateko osoa kontuan hartuta, 12.1 artikuluan ezarritako zenbateko globala aldatu ahal izango da, baldin eta beste programa batzuk gauzatu ondoren Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

  3. 2009ko azaroaren 13an deitutako diru-laguntzetarako eskabide-epea itxi zen eta jasotako eskabideen erregistro eta koantifikazioaren prozedura hasi zen. Epe horretan zehar ikusi da jasotako eskabide eta dirulaguntza-kopuruagatik komenigarria izango litzatekeela diru-kopurua gehitzea.

  4. Une honetan, diru-laguntzen deia egiten duen Aginduaren Xedapen Gehigarrian aurreikusten den moduan, aurrekontu-disponibilitatea dago.

    Ondorioz, hauxe

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko ikus-entzunezko sektorea nazioarteko ikus-entzunezko merkatuetan sustatu eta hedatzeko laguntzen deialdia (Niniak) egiten duen 2009ko irailaren 30eko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbatekoa 13.400 eurotan gehitzea.

Beraz, aipaturiko Aginduaren 12.1 artikuluan aurreikusitako diru-kopurua hogeita hemeretzi mila ehun eta berrogeita hamar eurotan (39.900) finkatzen da.

Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

Lehenengoa. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.

Bigarrena. Ebazpen honek hartzen denetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 23a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.