- EBAZPENA, 2009eko abenduaren 23koa, Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendariarena, Negu Kiroletako Euskal Federakuntzaren Estatutuen 12. artikuluan egindako aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009eko abenduaren 23koa, Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendariarena, Negu Kiroletako Euskal Federakuntzaren Estatutuen 12. artikuluan egindako aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 28
- Hurrenkera-zk.: 714
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/12/23
- Argitaratze-data: 2010/02/11
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Orain idazkera berria eman zaio Negu Kiroletako Euskal Federakuntzaren estatutuetako 12. artikuluari. Erakunde hori 1986ko urtarrilaren 29an inskribatu zen EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan eta 55. zenbakia eman zitzaion.
Negu Kiroletako Euskal Federakuntzak 2009ko azaroaren 23ko Ezohizko Batzar Orokorrean erabaki zuen bere estatutuen 12. artikuluan egindako aldaketa onartzea. Onarpen hori agiri bidez frogatu da.
Aldaketa hori bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.
Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, honako hau
Lehenengoa. Negu Kiroletako Euskal Federakuntzaren Estatutuen 12. artikuluan egindako aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikulu hori honela idatzita gelditzen da:
Bigarrena. Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du eta, bere aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Kiroletako zuzendariari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EAEko Auzitegi Nagusiari, ebazpena jakinarazten den egunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 23a.
Kiroletako zuzendaria,
JUAN FRANCISCO MUTILOA ALDAZABAL.


