Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2009ko abenduaren 23koa, Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bidez, administrazio-baimena ematen da Erregulazio eta Neurketarako Toki bateko 2'-ko altzairuzko hargune bat egiteko eta baita gas natural kanalizatuko banaketa sare bat egiteko ere, Berrobiko (Gipuzkoa) udalerrian. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2009ko abenduaren 23koa, Energia eta Meategien zuzendariarena; honen bidez, administrazio-baimena ematen da Erregulazio eta Neurketarako Toki bateko 2"-ko altzairuzko hargune bat egiteko eta baita gas natural kanalizatuko banaketa sare bat egiteko ere, Berrobiko (Gipuzkoa) udalerrian.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 45
  • Hurrenkera-zk.: 1276
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/12/23
  • Argitaratze-data: 2010/03/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Industria

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Erref.: RI.24.123-CGF. 2009/1

Ernesto Fernández Colás jaunak, Naturgas Energía Distribución, SAUren izenean eta haren ordezkari-lanetan (helbidea: Pio Baroja plaza 3, 2. solairua, Bilbo), 2009/04/21ean administrazio-baimena eskatu zuen Gipuzkoako Industria Lurralde Ordezkaritzan, Berrobiko (Gipuzkoa) udalerrian gehienez 16 Bar-ko Eragiteko Presioa Maximoa duen Erregulazio eta Neurketarako Toki batean Erregulazio eta Neurketarako Toki horretarako APA saretik altzairuzko hargune bat egiteko, eta baita MOP 5 bar-ko gas natural kanalizatua banatzeko polietilenozko Sare bat egiteko ere. Eskabide horrekin batera, eraikuntza-proiektua aurkeztu zen, eskumeneko teknikariak idatzia eta behar bezala ikus-onetsia.

2009/09/15ean, aurkezturiko Proiektua jendaurrean erakusgai jartzeko iragarkia egin zen, eta iragarki hori prentsan argitaratu zen (2009/09/23ko Diario Vasco), 2009/09/25eko 182.zenbakiko GAOn eta 2009/10/9ko 195 zenbakiko EHAAn. Horretaz gain, separatak igorri zitzaizkien eraginpean harturiko erakunde publikoei: Gipuzkoako Foru Aldundiari (GI-2130 errepidearen gurutzatzea eta paralelismoa), Uraren Euskal Agentziari (zubiaren gurutzatzea eta Zelai ibaiaren bi ibaiertzen paralelismoa). Era berean, Berrobiko Udalari igorri zitzaion eraikuntza-proiektuaren ale bat eta jendaurrean erakusgai jartzeko iragarkiaren kopia, egoki irizten zituen oharrak egin zitzan.

Berrobiko Udalak zein Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak, Uraren Euskal Agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatuta, baldintza batzuk jarri dituzte obra egikaritzeko, espedientean bildutakoak, eta Naturgas Energía Distribución SAUk kontuan hartu beharko ditu instalazioa egikaritzerakoan.

2009/10/7an, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak aurkezturiko proiektuarekiko informazio osagarria eskatu zuen, baita udal-jabetzako lursailean Erregulazio eta Neurketarako Toki bat kokatzeko Berrobiko Udalaren baimena egiaztatzen zuen agiria ere.

2009/11/11n, Naturgas Energía Distribución, SAUk eskakizuna bete zuen, eskaturiko agiriak aurkeztuta.

Ebazpen hau jarraian azaltzen diren oinarri juridikoetan oinarritzen da:

OINARRI JURIDIKOAK

  1. Energia eta Meategien Zuzendaritza da espediente hau ebazteko eskumena duen organoa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz (2009/09/24ko 184. zenbakiko EHAA).

  2. Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeak (98/10/8ko BOE) eta gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak, eta gas naturaleko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuak (02/12/31ko BOE) administrazio-baimenaren betebeharra ezartzen dute gasa banatzeko sareak zabaldu aurretik.

  3. Gas-erregaiak banatzeko eta erabiltzeko Arautegi teknikoa eta horren ICG (1-11) jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen uztailaren 28ko 919/2006 Errege Dekretuak (06/09/4ko BOE) administrazio-baimenaren betebeharra ezartzen du gasa banatzeko sareak zabaldu aurretik, baita sare horiei loturiko Biltegiratzeko Zentroak eraiki aurretik ere.

  4. Kanalizatutako gasaren zerbitzu publikoaren instalazioei baimena eman eta horiek jardunean jartzeari buruzko ekainaren 9ko 107/98 Dekretuak (98/06/26ko EHAA ) B Presio Ertainean garatutako hiriko eta hiriarteko sareen eta industrialdeen izapidetze-prozedura ezartzen du, besteak beste.

  5. Eusko Jaurlaritzaren Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sail desagertuaren Industria, Energia eta Meategien Administrazio Zuzendaritzaren 98/01/12ko Agindua, kanalizatutako Gasaren Sare eta Harguneen Administrazio Baimenei buruzko Espedienteen izapidetzeari buruzkoa.

    Jendaurrean erakusgai egoteko aldia 2009/11/4an amaitu zen, eta aldi horretan ez da proiektuaren aurkako alegaziorik aurkeztu Gipuzkoako Lurralde Bulegoan, lehen aipaturiko baldintzak izan ezik, ezta eskabiderik edo proiekturik ere, Naturgas Energía Distribución, SAUk aurkeztutakoekiko lehia askean, Berrobiko udalerriari dagokionez.

    Aipaturiko lege-xedapenak eta gai honi lotuta oro har aplikatzekoak diren bestelako xedapenak aztertu ondoren, honako hau,

  1. Baimena ematea Naturgas Energia Distribución, SAUri Berrobiko (Gipuzkoa) udalerrian gehienez 16 Bar-ko Eragiteko Presioa Maximoa duen Erregulazio eta Neurketarako Toki batean Erregulazio eta Neurketarako Toki horretarako 2»-ko altzairuzko hargune bat egiteko, eta baita MOP 5 bar-ko gas natural kanalizatua banatzeko polietilenozko Sare bat egiteko ere.

    Baimenduriko instalazioen ezaugarriak aurkezturiko Proiektuaren memorian eta planoetan definitzen dira, eta honako hauek dira:

    ENTra sartzeko hargunea

    Eragiketako presio maximoa: 16 bar.

    Hodien materiala: Altzairua API-5L- B gradua, 2»-ko diametro nominalekoa.

    Luzera: 16 metro.

    Hasiera: Tolosako 6»-ko altzairuzko sarearen V-58 eta V-57-2 erpinen artean.

    Amaiera: Mozketa-balbula ENTaren sarreran (V-1).

    Erregulazio eta neurketarako tokia

    Kokapena: 02-193 udal-lurzatia, Berrobiko kultura-etxearen parean.

    Sarrerako presio maximoa: 16 bar.

    Irteerako presio maximoa: 5 bar.

    Gehieneko edukiera: 2.000 m³(N)/h linea bakoitzeko (2 linea).

    ENTrako sarrera-adarra: Altzairua API-5L- B gradua, 2»-ko diametrokoa (4 metro).

    ENTrako irteera-adarra: Altzairua API-5L- B gradua, 4»-ko diametrokoa (4 metro).

    Banaketa sarea.

    Trazatua. ENTaren irteerako mozketa-balbulan hasten da sarea (V-2). Puntu horretatik, sarea iparrerantz doa, Berrobiko herrigunerantz, PE-110 mm bidez gutxi gorabehera 30 metrotan, Ospela kalearekiko gurutzera iritsi arte. Bi adarretan banatzen da puntu horretan. Bigarren mailakoa, ekialderanzko norabidean, PE-90 mm-rako murrizketarekin, sare-balbula batekin (V-3) eta cap batekin amaitzen dena, puntu horretan etorkizunean izan daitezkeen zabalkuntzak aurreikusita. Nagusia, mendebalderanzko norabidean doana PE-110 mm-tan, Ospela kalearen trazatuari jarraiki gutxi gorabehera 70 metrotan, Kultura Etxea gainditu arte, eta puntu horretan 90º-ko bira egin eta iparralderanzko norabidean doa, Zelai ibaia gurutzatuta eta Berrobiko herrigunera iritsita. Hortik aurrera, sarea herrigunetik doa A PE-110 mm-ko adar nagusi baten bidez eta PE-90-eko eta 63 mm-ko bigarren mailako beste adar batzuen bidez, DN-32 mm-ko hargune-adarrak utzita Berrobiko herriguneko eraikinei.

    Hori guztia Naturgas Energía Distribución, SAU enpresak aurkeztutako Proiektuan agertzen diren 2-NG-A-001 (Planta Orokorra), 2-NG-B-001 (Fluxu Diagrama), 2-NG-C-001 (Gasa bideratzeko hodiak), 2-NG-D-DET-001 (ENTaren Xehetasun Planoa), 2-NG-D-DET-002 (Zelai ibaiarekiko gurutzearen Xehetasun Planoa) eta 2-NG-E-001 (Interferentzia Planoa) planoetan zehazten da.

    Luzera: Banaketa-sareko 1.428 metro + 42 hargune-adar (185 metro)

    Tutueria: 110 mm-ko diametro normalizatuko PE-100 SDR-17,6koa (720 m). 90 mm-ko diametro normalizatuko PE-100 SDR-11koa (504 m). 63 mm-ko DNko PE-100 SDR-11koa (204 m). Harguneko adarrak 32 mm-ko DNko PE-100 SDR-11koak izango dira. (185 m.).

    Sareko sekzionamendu-balbulak: 11 balbula egikaritzea dago aurreikusita (V-2tik V-12ra).

    Guztizko aurrekontua (Sarea + ENT): 204.599,41 euro.

    Eragiteko presio maximoa: M.O.P 5 Bar izango da.

  2. Ebazpen honen bitartez baimentzen diren instalazioak honako proiektu honen arabera egin beharko dira: «Gas Naturala banatzeko sareko instalazioak baimentzeko proiektua», industria-ingeniari tekniko Carlota Coya Díaz De Sarralde andrearena (Bizkaiko Industria Ingeniari Teknikoen Elkargoko 8.374. kidea da, eta elkargo horren oniritzia jaso zuen 2009/02/6an, 5/09/00180 zenbakiarekin).)

  3. Naturgas Energía Distribución, SAUk, urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, 4.092 euroko fidantza osatuko du 2 hilabeteko epean, bere betebeharrak beteko dituelako berme gisa. Fidantza hori Euskal Herriko Gordailu Kontu Nagusian osatu beharko da, eskudirutan, estatuko baloreetan edo banku-abalen bitartez, uztailaren 21eko 1775/1967 Dekretuaren 11. artikuluko 3. idatz-zatian ezarritakoaren arabera. Instalazioak baimendu eta egin ostean, Lurralde Organo eskudunak abian jartzeko akta egiletsi beharko du, eta orduantxe itzuliko zaio fidantza Naturgas Energía Distribución, SAUri.

  4. Baimendutako instalazioak abian jartzeko hogeita lau (24) hilabeteko epea izango da, baimen-egunetik zenbatzen hasita.

  5. Baimen hau obrak gauzatzeko beharrezkoak diren udalaren, probintziaren edo bestelakoen eskumeneko baimen edo lizentziak aparte utzi gabe eta horiek edozein izanda ere eman da; era berean, honek ez dio eskatzaileari horiek eskatzeko betebeharra kentzen.

  6. Instalazioetan egin beharreko azterketak, saiakerak eta probak orokorrak nahiz partzialak izan, indarrean dauden xedapenen arabera egin beharko dira betiere, eta baimena eskuratu duen enpresak aldez aurretik Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza honi jakinarazi beharko dizkio idazki bidez, behar den aurrerapenarekin.

  7. Sarea abian jartzeko, Naturgas Energía Distribución, SAUk dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, Obra Zuzendaritzari eta Probei buruzko ziurtagiriak barne.

  8. Administrazio-bidea agortzen ez duen Ebazpen honen aurka Gora Jotzeko Errekurtsoa jar daiteke Industria eta Energia Sailburuordetzan, hilabeteko epean, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraiki.

    Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 23a.

    Energia eta Meategien zuzendaria,

    OSKAR ZABALA RABADÁN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik