- EBAZPENA, 2009ko abenduaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Ebazpen horretan baimena ematen da 241.000 euro gehitzeko 12.084.150 euroko guztizko zenbatekoa bati, horrekin, 2009-2010 ikasturteari dagokionez, ondoko deialdirako onartutako beken emate-ebazpenak finantzatu ahal izateko. Delako deialdia: unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko bekenena, alegia. Orobat, ebazpen honen - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko abenduaren 29koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Ebazpen horretan baimena ematen da 241.000 euro gehitzeko 12.084.150 euroko guztizko zenbatekoa bati, horrekin, 2009-2010 ikasturteari dagokionez, ondoko deialdirako onartutako beken emate-ebazpenak finantzatu ahal izateko. Delako deialdia: unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko bekenena, alegia. Orobat, ebazpen honen
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 31
- Hurrenkera-zk.: 779
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/12/29
- Argitaratze-data: 2010/02/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko ekainaren 23ko Aginduak, 2009-2010 ikasturtean unibertsitate ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko beketarako dei egiten duenak (EHAA, 2009ko ekainaren 14koa), bere artikulu bakarraren 2. puntuan xedatzen du laguntzen zenbateko totala 21.662.433 eurokoa dela; horietatik, 12.084.150 euro erabiliko dira 2009ko ekitaldian onartutako emate-ebazpenak finantzatzeko eta gainerako 9.578.283 euroak 2010eko ekitaldian onartutako ebazpenetarako. Kopuru horiek, dena den, aldatu egin daitezke, bekak emateko proposamenen zenbatekoa kontuan izanik. Zirkunstantzia hori jendaurrean jakinarazi beharko da Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen ebazpenaren bitartez.
Unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko beketarako deialdiaren ebazpenak berekin dakartzan behar ekonomikoak ikusita eta 2009ko ekainaren 23ko Aginduko artikulu bakarraren 2. puntua bete dadin, hau
2009-2010 ikasturtean unibertsitateko ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko beken deialdiaren 2009ko ekitaldian onartzen diren beken emate-ebazpenak finantzatzeko dagoen 12.084.150 euroko zenbateko totalari 241.000 euro gehitzeko baimena ematea, eta kopuru bera murriztea 2010eko ekitaldirako dagoen zenbatekoari.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 29a.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
MARÍA SOLEDAD ESTEBAN GALARZA.


