- EBAZPENA, 2009ko abenduaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2009-2010 ikasturtean prestakuntza-proiektuak eta hezkuntza berriztatzeko proiektuak egin ditzaten, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei diru-laguntzak emateko deialdia ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2009ko abenduaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2009-2010 ikasturtean prestakuntza-proiektuak eta hezkuntza berriztatzeko proiektuak egin ditzaten, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei diru-laguntzak emateko deialdia ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 44
- Hurrenkera-zk.: 1232
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/12/30
- Argitaratze-data: 2010/03/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
2009ko ekitaldian, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko ekainaren 8ko Agindua eman da, hitzez hitz honako hau dioena: «unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei deia egin zaie, ikastetxeko prestakuntza-proiektuak eta hezkuntza berriztatzeko proiektuak gauzatu ditzaten 2009-2010 ikasturtean zehar, eta proiektu horiek burutzeko diru-zuzkidurak edo diru-laguntzak emateko baldintzak edo betekizunak ezarri dira». Agindu hori 2009ko abuztuaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 161. zenbakian.
Eskabideak aurkezteko epea amaituta, proiektu guztiak ikusi eta aztertu ondoren, 2009ko ekainaren 8ko Aginduaren 15. artikuluarekin bat etorriz, eta Balorazio Batzordeak proposatua, hau
Lehenengoa. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, hilabeteko epean.
Bigarrena. Ebazpen honek EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 30a.
Hezkuntzako sailburuordea,
M.ª ANTONIA OZCARIZ RUBIO.


